Euskara industrian
Albisteak 20 iraila, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira i+Med, Etekin topaketak, Enpresa Digitala eta AA Ahul.
-

Indeus Elkarrizketak ziklo berriko lehen elkarrizketa nabarmenduz datorkigu gaurkoan IndeusBerri: Sandra Benito, i+Med konpainiako Laborategiko gerentea solaskide. ETEKIN ekonomia topaketak ere hizpide ditugu, irailaren 25ean egingo baita lehena “Ekonomia Ituna, lehiakortasunerako gakoa” gaia ardatz hartuta. Business Intelligence Power BI-rekin tailerra” ere datorren astean egingo dela gogoratzen ditu buletin honek. Eta amaitzeko, gure hiztegian aukeratutako kontzeptua: AA Ahul.

Datorren astean “Business Intelligence Power BI-rekin tailerra” Enpresa Digitalaren eskutik.Datuak eta datuen tratamendua alderdi kritiko bilakatu dira enpresen ezagutza-esparru guztietan. Eta gero eta gehiago dira merkatuan eskuragarri dauden adimen-tresnak eta datuen analisirako tresnak, enpresa horiek dituzten analisi- eta bistaratze-beharrizanei irtenbide bat ematen saiatzen direnak. Ikastaro honetan, parte-hartzaileek Power BI erabiltzeko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte, beren negozioetarako erabilgarriak izan daitezkeen kontrol-koadroak eta bistaratzeak sortu, modelatu eta eraldatzeko. Ikastaro erabat praktikoa izango da, non parte-hartzaileek beren datuen eredu propioa sortzen ikasiko duten.

“Ekonomia Ituna, lehiakortasunerako gakoa” jardunaldia ETEKIN Ekonomia topaketa zikloaren barruan.Etekin Eusko Jaurlaritzak, Finantzen Eusko Institutuak, Bankoa ABANCAk, CaixaBankek, Kutxabankek, Laboral Kutxak eta Rural Kutxak elkarlanean antolatutako finantza arloko topaketen ziklo bat da. Ekonomia topaketa hauen helburua da ekonomia eta finantzen munduko gaurkotasunezko gaiei buruzko hausnarketa sustatzea eta harremanetarako bilgune bat sortzea. Saioak euskaraz izango dira baina aldibereko itzulpen zerbitzua erabiltzeko aukera egongo da. Etekin Ekonomia Topaketak hiru saio izango ditu 2024an, eta horietako bakoitzak gai bat jorratuko du: Donostian irailaren 25ean, Gasteizen urriaren 23an eta Bilbon azaroaren 20an hartuko ditu.

Indeus Elkarrizketak – i+Med: “Empresaren balioak transmititzeko garrantzitsua da hizkuntza eta kultura eskutik joatea”.Orain dela hamar urte sortu zen i+Med enpresa Gasteizen berrikuntza teknologikoak sortu, pertsonen osasuna sustatu eta irtenbide teknologiko berriak asmatzeko helburuarekin. Hamarkada baten buruan 130 langiletik gora ditu, Arabako Parke Teknologikoan kokatuta dago eta bere eraikin propiora mugitzekotan dira egunotan. Sandra Benito, Laborategiko gerentea izan dugu solaskide Indeus Elkarrizketa honetan. “Bageneukan gogoa eraikin berri bat egiteko, gure gustura, gure beharrak asetu zitzakeen eraikin bat eta gure nortasuna emateko erabaki dugu izena hartu behar duela GURE ETXEA.” I+Med-en eraikin berri horretan egongo da konpainiak sortuko duen Nanohidrogel adimendunen nazioarteko Institutua, munduan lehenengoa izango dena.

“AA Ahul” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Adimen Artifiziala hitzetik hortzera darabilgun kontzeptuari eskainiko diogu tarte hau hurrengo asteetan, izan ere adiera asko baititu modan dagoen berba honek. Adimen Artifizial ahul esaten dugunean zertaz ari gara? Zeregin berezi edo mugatu baterako sortutako adimen artifizialeko sistema. Gaur egungo AA sistema asko, seguruenik, arazo jakin batean oinarritutako IA ahulak dira. Adibidez, laguntzaile digital guztiak AA ahulak dira, aurrez zehaztutako funtzio-tarte baten barruan jarduten baitute.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifiziala eta irudiak sortzea, ChatGPT ikastaroak, Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte eta Txartel adimendun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifizialaren inguruko ikastaro bat, Euskaraldia, Ekintzaile eta Barnekintzaile laguntza-programak, Udaltop eta Blockchain laborategi.

EUSKARALDIA  iritsi  da  SPRI  Taldera

EUSKARALDIA iritsi da SPRI Taldera

SPRI Taldeko erakundeekin batera Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoek elkarrekin ospatu dute Euskaraldiaren hasiera.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ChatGPT ikastaroa, INDEUSeko Lantaldeak, EnpresaBIDEA, Euskal Bideokojoak, Udaltop eta Hiztegi-eraso

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.