Euskara industrian
Albisteak 28 ekaina, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Albiste dira gaur: Enpresa Digitala eta WhatsApp marketing, EHUren Udako Ikastaroak, HiTZ zentroa eta Teknologia disruptiboa.
-

Bagila/Ekainari agur esateko honako albiste hauek batu ditugu gaurko IndeusBerrin: Enpresa Digitaleko lankideek uztailaren 10ean egingo duten tailerra, WhatsApp marketini buruzkoa, oraindik izena emateko aukera zabalik dago. Enpresak eta Giza Eskubideak EHUren Udako Ikastaroen eskaintzaren barruan, uztailaren 18an eta 19an egingo da. HiTZ Zentroa ere albiste dugu, bi demo jarri baititu sarean euskarazko puntako teknologia probatzeko, Sustatuk argitaratu duen berria. Amaitzeko, industria berriaren hiztegitik gaur aukeratutako kontzeptua: Teknologia disruptibo

HiTZ zentroaren bi demo sarean euskarazko puntako teknologia probatzeko.Sustatun irakurritako albiste hau ekarri dugu gurera oso interesgarria iruditu zaigulako. HiTZ Zentroak, EHUko hizkuntza teknologien ikertegi eta Latxa adimen artifizialaren sortzaileak, bi demo edo probatzeko tresna jarri ditu sarean berriki, Hugging Face sistemaren bidez. Batak euskarazko ahotsa transkribatzen du; eta besteak erabakitzen du ea testu bat euskarazko C1 maila erdiesteko balio duen. ASR tresna bi modutan erabil daiteke, zuzenean norberaren gailuko mikrofonoaren bidez zerbait grabatuz, ala WAV formatuan dagoen audio fitxategi bat igota.

Enpresak eta Giza Eskubideak: Nazioarteko Zuzenbidetik Estatuko planetara.EHUren Udako Ikastaroen eskaintzaren barruan, uztailaren 18an eta 19an egingo da Enpresak eta Giza Eskubideak izeneko hau. Nazio Batuen Printzipio Gidarien onarpenaren ondorioz, legegintza-ekimen, ekintza eta ekintza-plan ugari garatu dira, bai nazio mailan bai Europa mailan, eta negozioen eraginak neurtu eta prebenitzera zuzendutako due diligence kontzeptua pixkanaka txertatu dute. Giza Eskubideei buruzko jarduerak; Enpresa guztien jokabideetan Giza Eskubideen errespetua txertatzeko helburuarekin, beren jarduera nondik ere egiten duten.

WhatsApp Marketini buruzko tailerra uztailaren 10ean, Enpresa Digitalaren eskutik.Whatsapp plataforma digital bat da eta 1.350 milioi erabiltzaile konektatzen ditu norabide anitzetan eta talderen bitartez. Gainera, zenbait formatutako edukiak partekatzeko aukera ematen du: testua, argazkia, bideoa edo audioa. Erabilera soziala alde batera utzita, bitarteko egokia da zure marka edo promozioak bezeroengana hurbiltzeko. Eta ezin hobea da bezeroari arreta egiteko tresna moduan, salmenta osteko zerbitzuak eskaintzeko, bezeroak fidelizatzeko, erreserbak konfirmatzeko, promozio-kupoiak bidaltzeko…; horrek guztiak oso kostu txikia du.

“Teknologia disruptibo” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Finkatuta dagoen teknologia bat ordezkatzen duen teknologia berria, merkatua aldatzen duena edo merkatu berri bat sortzen duena. Teknologia ordezkatuaren zaharkitze teknologikoa ekarri ohi dute. Teknologia disruptiboek prestazio gutxi izaten dituzte hasieran, eta hain zorrotzak ez diren eta erosahalmen txikia duten kontsumitzaileei zuzentzen zaizkie. Pixkanaka, hobetuz joaten dira, eta ohiko teknologiek bazter utzitako merkatu-hobiak hartzen dituzte; batzuetan, merkatuko kuotarik handiena izatea ere lortzen dute, eta aurretik finkaturik zegoen teknologia ordeztea.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifiziala eta irudiak sortzea, ChatGPT ikastaroak, Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte eta Txartel adimendun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifizialaren inguruko ikastaro bat, Euskaraldia, Ekintzaile eta Barnekintzaile laguntza-programak, Udaltop eta Blockchain laborategi.

EUSKARALDIA  iritsi  da  SPRI  Taldera

EUSKARALDIA iritsi da SPRI Taldera

SPRI Taldeko erakundeekin batera Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoek elkarrekin ospatu dute Euskaraldiaren hasiera.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ChatGPT ikastaroa, INDEUSeko Lantaldeak, EnpresaBIDEA, Euskal Bideokojoak, Udaltop eta Hiztegi-eraso

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Gladys Saria, Bideojokoen industriaren egoerari buruzko jardunaldia, EnpresaBIDEA eta Enkriptatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Bideojokoen industria Euskal Herrian, ChatGpt eta Konbergentzia teknologiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.