Euskara industrian
Albisteak 24 maiatza, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, Euskal Ekonomisten elkargoa eta Talde Gorria.
-

Atzo bere hamargarren bilera egin zuen Arabako Enpresen Foroa ekarri dugu IndeusBerriren erakusleihora, hogeitamarretik gora enpresa bertaratu ziren eta INDEUS Plataforma aurkezteko aukera izan genuen. Ekonomisten Euskal Elkargoa ere nabarmendu nahi dugu, datorren asterako antolatu duten jardunaldia ezagutzera emateko eta honekin batera Elkarrengandik ikasiz solasaldien barruan ziklo honetako azkena, Talentuari buruzkoa. Amaitzeko, beti bezala, industria berriaren hiztegitik hartutako kontzeptu berri bat: zer ote da Talde Gorri?

“Zertaz ari gara talentuari buruz ari garenean?” Elkarrengandik Ikasiz solasaldia ikusteko aukera Bai Euskarari elkartearen eskutik.Mondragon Unibertsitateko Edurne Ruiz Arregi, ULMA Packaging enpresako Ainhoa Fernandez Ortiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jon Gurrutxaga Mongelos bildu ditu Bai Euskarari elkarteak Talentuari buruzko solasaldi honetan, izenburuan egindako galderari erantzuna bilatzeko asmoarekin. SPRIk gidatutako solasaldian talentua hitza bera definitzea izan da solaskideen lehen betebeharra. Hortik aurrera, talentudun pertsonak hizpide hartuta, gaur egun eta etorkizunera begira gaitasunak dituzten pertsonak enpresetara, lantokietara nola erakarri aztertu dute. Dagoeneko ikusgai dago solasaldi osoa.

Ekonomistak_logoa

“Enpresetan euskararen erabileran aurrera pausuak: Urteko kontuen aurkezpena euskaraz: Elayren praktika onak” jardunaldia egingo da maiatzaren 29an Donostian.Iaz pauso esanguratsua eman zuen Elay-k merkataritza-erregistroan kontuak euskara hutsean egin eta erregistratu ostean. Lehen enpresa da hori egiten. Hainbat urte iraun duen prozesu baten emaitza izan da. Aspalditik Deloitterekin egiten dute kontu ikuskaritza eta prozesu guzti honetan hartu du parte. Ekonomisten Euskal Elkargoak Elayren praktika on hau zuengan gerturatu nahi du euskalduntze planetan ari diren enpresek edo horiek ezartzeko asmoa dutenek prozesua bera eta ekarritako onurak ezagutzeko. Jardunaldia online jarraitzeko aukera ere eskaintzen du Ekonomisten Euskal Elkargoak.

Bileraren argazkia

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma aurkeztu du Sprik Arabako Enpresen X. Foroan.Arabako alor sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzea du helburu Arabako Enpresen Foroak eta bertan biltzen dira lurralde historikoan kokatuta egon eta hizkuntza kudeaketarekin kezka duten enpresak. Atzo, maiatzak 23, bere hamargarren bilera egin zuen Europako Biltzar jauregian eta INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma ardatz hartuta, euskara lehiakor izateko tresna bezala aurkeztu zuen SPRIk, ekimenak 5 urte bete dituen honetan, egindako ibilbidea, egungo erronkak eta etorkizuneko asmoak azpimarratuz. Arabako arlo sozioekonomikoko hogeitamar enpresatik gora bildu ziren ekitaldian.

“TALDE GORRI” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Sistema informatiko baten segurtasuna probatzen duen kanpo-taldea. Erasotzaile baten rola hartzen du, eta enpresa edo erakunde baten sistema jo dezaketen mundu errealeko erasoak imitatzen ditu, erasotzaileek erabiliko lituzketen teknikak erabiliz. Helburua da zibersegurtasunerako mehatxua diren sistemaren ahultasunak detektatzea eta erakundearen talde urdinari jakinaraztea.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.