EUSKARALDIA iritsi da SPRI Taldera
Gaur hasi eta maiatzaren 25era arte iraungo duen Euskaraldiarekin bat egin dute Spri Taldea osatzen duten erakunde guztiek (Spri, Sprilur, Arrisku Kapitala, BT&I eta Euskadiko Parke Teknologikoa). Bere laugarren ediziorako ‘Elkar mugituz egingo dugu’ leloa aukeratu duen Euskaraldian Spri Taldeko entitateek ezezik, ehundik gora langilek ere eman dute izena eta hainbat arigune identifikatu dira erakundeetako esparru desberdinetan.
Euskaraldiaren laugarren edizioari hasiera paregabea emateko, Spri Taldeko erakundeak eta Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoak (Energiaren Euskal Erakundea, Basquetour, Osatek, Ihobe eta Ura) alkartu egin dira taldeko argazkiak egin eta “Andereño Rosita” antzeslana ikusteko. Bideo baten jaso dute ospakizuna: bideoa ikusi
Euskaraldia 2025 programak pertsona, erakunde eta entitateei gonbidapena egin die gogoeta egin dezaten nola komunikatzen diren eta urrats sendoak egin ditzaten euskararen presentzia handiagoa lortzeko bizitzaren eremu guztietan, besteak beste lan-esparruan. Eta horretan konpromiso sendoa du Spri Taldeak, ez bakarrik erakunde bakoitzaren barruan euskararen erabilera areagotzeko, baita euskal industria eremuan euskara sustatzeko ere, INDEUS ekimenaren bidez. Indeuskideek ere egin dute bat Euskaraldiarekin.