Premios Manuel Laborde 2023
Albisteak 27 Azaroa, 2023

‘Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea’ eta ‘Yekar’ Manuel Laborde sariak lortu dituzte

Edizio honetan 8 hautagaitza aurkeztu dira: 'Ekimen berri berritzaileak' kategorian 5 eta 'Gradu amaierako lanak - Master amaierako lanak – Doktorego tesiak' kategorian 3.
-

“Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea” ekimenak eta “Yekar” master amaierako lanak lortu dituzte Manuel Laborde Welinder sariak XXIII. edizioan. Osasunaren eta adimen artifizialaren (kirolean aplikatutako teknologia) sektoreetako lanak dira eta epaimahaiak bi ekimenetan aitortu ditu proiektu horien balio proposamena, merkatutik gertu egotea eta proiektua heltzeko gai den talde sustatzaile bat egotea.  

‘Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea’ekimenak irabazi du ‘Ekimen berri berritzailea’ saria eta identifikatuta dagoen osasun sistemako arazo baten berrikuntza planteatzen du, zeinak eragin handia baitu osasun sisteman. Arantzazu Ampudiak aurkeztu du ekimena eta ekintzaile horrek UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearekin (Donostia) izandako lankidetzaren ondorioa da. Epaimahaiak proposatutako irtenbidearen garapen maila eta osasun praktikako kontrastea azpimarratu ditu. Sariak 7.000 euroko laguntza ekonomikoa du, proiektua garatzeko BIC Gipuzkoak emandako babesaz eta aholkularitzaz gain.

‘Yekar’ lana saritu da ‘Gradu amaierako lanak – Master amaierako lanak – Doktorego tesiak’ kategorian eta, horren bidez, powerliftingeko atleten errendimendua optimizatu nahi da Pose Prediction teknologia erabiliz. Jon Galarraga ekintzaileak aurkeztutako master amaierako lana da. Nabarmentzekoa da UPV/EHUko ekosistemarekin duen lotura, proiektua garatzen jarraitu ahal izateko. Kategoria honek 3.000 euroko laguntza jasoko du, ekimena garatzeko BIC Gipuzkoaren babesaz eta aholkularitzaz gain.

 

Proiektu berritzaileak unibertsitate ingurunean 

Edizio honetan 8 hautagaitza aurkeztu dira: ‘Ekimen berri berritzaileak’ kategorian 5 eta ‘Gradu amaierako lanak – Master amaierako lanak – Doktorego tesiak’ kategorian 3. Epaimahaiaren iritziz “aurkeztutako proiektuen kalitateak argi utzi du beste behin UPV/EHU funtsezko eragilea dela Gipuzkoako eta EAEko ekosisteman, enpresa-proiektu berri eta berritzaileak eta balio erantsi handikoak garatzeko”. Aurkeztutako ekimenak Gipuzkoaren garapenerako hazkundearen eta espezializazio adimendunaren estrategiarekin lerrokatuta daude eta osasun, adimen artifizial, silver economy, digitalizazio eta ekonomia zirkular jasangarriaren sektoreetakoak dira.

Entrepenari programatik sortu ziren Manuel Laborde Werlinden sariak eta UPV/EHUren Gipuzkoako Campusak eta BIC Gipuzkoa Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroak garatzen eta kudeatzen dituzte. Horien xedea da ekintzailetzako ideiak eta proiektuak sustatzea unibertsitatearen ingurunean. Edizio honetan aurkeztutako hautagaitzak UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileenak, tituludunenak, graduondokoa egin dutenenak edo UPV/EHUko azkeneko mailako ikasleenak izan dira.

 

Sariak emateko ekitaldia 

Sariak emateko ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Mari Korta zentroan izan da. Ekitaldian izan dira Ane Insausti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen diputatua; Agustín Erkizia, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria; Marisa Arriola, BIC Gipuzkoako zuzendaria; eta ekintzailetza, unibertsitate, zientzia eta enpresa arloetako hainbat pertsona. Erakundeetako ordezkariek azpimarratu dute garrantzitsua dela ideia eta proiektu berriak sustatzen jarraitzea, Gipuzkoako enpresa ehunaren eraldaketan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Sariak emateko ekitaldian izan dira Yosu Vara eta Eneko Aldaba, Quimatryxen sortzaileak, eta beren esperientziaren berri eman dute ‘Quimatryx: UPV/EHUtik klinikara, kasu arrakastatsua minbiziaren aurkako botiken garapenean’ hitzaldian.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.