EHU/UPV Transferencia de Conocimiento spin-off
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 31 urtarrila, 2022

UPV/EHU, estatuko bigarren unibertsitatea spin-off enpresen sorreran eta jakintzaren transferentzia

2021ean, Euskal unibertsitate publikoak hamabi spin-off enpresa sortu, eta hamar milioi € fakturatu zituen, erakunde, elkarte eta enpresekin egindako kontratuen bidez.
-

Euskal Herriko Unibertsitatea, la Universidad del País Vasco, joan den urtean bigarren unibertsitatea izan zen spin-off enpresen sorreran Espainia osoan, eta 10 milioi €-tik gorako sarrerak izan zituen zerbitzuak emateko beste erakunde batzuekin izenpetutako kontratuen bidez.

 

Ekitaldian, Eva Ferreira errektorearekin batera, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreorde Guillermo Quindós eta Ikerketaren arloko errektoreorde Inmaculada Arostegui egon dira. Errektorearen iritziz, “Unibertsitatetik gizartera jakintza transferitzea zeregin konplexua da, jarduera eremu zabal bat hartzen duena. Enpresekin eginiko kontratuetatik zientziaren dibulgaziora, gaur egungo unibertsitatea ezin da ulertu jarduera hori gabe.

Sektore pribatuarekiko lankidetzak unibertsitaterako baliabideak erakartzea dakar, bai eta proiektu berriak eta balio erantsi handiko enpleguak sortzen dituzten ideien bideragarritasuna babestea ere. 2021eko datuak aztertuta, UPV/EHUk emaitza bikainak izan ditu: pandemiaren bi urteek zailtasunak areagotu dituzte arlo honetan ere, baina horiek gainditzeko gai izan gara. Aurten gure jarduera akademikoa erabat normalizatzea lortzen badugu, hazkunde garai bat dugu zain transferentziaren arloan”.

Gaur-gaurkoz, UPV/EHU bigarren unibertsitatea da spin-off enpresen sorreran estatu osoan, lehen lekuan dagoen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren ondoren. Zehazki, 2021ean 12 enpresa sortu ziren, eta horien artetik, 8ren jatorria teknologia berrien ustiapenen arloan diharduten ikertaldeetan dugu. Gorantz doan lerro batean, UPV/EHUk 10 enpresa sortu zituen, 2019an; 11, 2020an, eta, 12, azken ekitaldian, hots, 2021ean.

 

Patenteen eta ustiapen lizentzien arloan

2021ean euskal unibertsitate publikoak 103 patente eskatu zituen, 1.000 patenteen marka gaindituta eta urteko ekoizpena hiruz biderkatuta bost urtetan baino ez. Azken hiru urteetako historikoari erreparatuta, UPV/EHUk 92 patente sortu zituen 2019an, 78 2020an, eta 103 2021ean. Ustiapen lizentziei dagokienez, euskal unibertsitateak 10ez biderkatu ditu unibertsitateko teknologiak enpresetan ustiatzeko lizentziak, eta azken hiru urteetan goranzko joera izan du, 15, 18 eta 27 lizentziarekin, hurrenez hurren. Gogoratu behar dugu patenteak teknologia jakin batzuen babes juridikoak direla, eta lizentziak, berriz, akordioak direla eta horien bidez unibertsitateak bere teknologiaren bat merkatuan erabiltzeko eskubideak ematen dizkiola enpresa bati. Gaur egun, unibertsitatearen teknologien % 34 enpresei transferitu zaizkie, merkatuan ustiatzeko eta aberastasuna eta aurrerabidea sortzeko: 92 teknologia, zorroan transferitzeko dauden 270en artetik.

 

Fakturazio bidezko sarreren zenbatekoak

UPV/EHUn fakturazio bidezko sarreren zenbatekoak gero eta handiagoak dira. Urtearen amaieran, fakturazioa 10 milioi € ingurukoa zen, eta erakunde, elkarte eta enpresekin sinatutako 1.300 kontratuen langa gaindituta zegoen. Horrela, urteko kopurua bikoiztu egiten da, duela bost urtekoarekin alderatzen badugu. 2019an, 1.251 kontratu hitzartu ziren; hurrengo urtean, 1.166, eta 2021ean, 1.300.

Nabarmendu behar dugu ere gaur egun 30 unibertsitate-enpresa ikasgela daudela, 2015ean martxan zeudenak halako hiru.

Lehia bidezko finantzaketa publikoa duten proiektuen transferentziaren arloan

emaitza hauek nabarmentzen dira: 1) Berreskurapen eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2021ean, Berrikuntzaren Estatuko Agentziak bi deialdi berezi egin zituen enpresekiko transferentzia eta lankidetza proiektuak finantzatzeko, eta UPV/EHUk 1,5 milioi € inguru eskuratu zituen, edo transferentzia proiektuetarako estatuko aurrekontuaren % 1,5en baliokidea; 2) Lankidetza proiektuak finantzatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Elkartek deialdian, UPV/EHUk 45 proiektutan parte hartu zuen, eta 3,5 milioi € eskuratu zituen, 2021ean.

 

Beste unibertsitate batzuekiko nazioarteko lankidetzaren bidez transferentzia hobetzeari dagokionez

2021ean, transferentzia sustatzeko eta kudeatzeko UPV/EHUko taldeek Europako 4 proiektutan hartu dute parte: TETRIS, Europako eta Latinoamerikako beste 11 unibertsitaterekin batera, transferentziako jardunbide egokiak trukatzeko helburuarekin; l2l, Europako beste 5 unibertsitaterekin batera, ekintzailetza bidezko transferentzia lantzeko; ENLIGHT RISE, ikerketari eta transferentziari lotutako lan paketeetan parte hartuz; eta, ENLIGHT Erasmus +, unibertsitatearen eta beren lurraldeko eragile publiko eta pribatuen eta eragin esparruen arteko elkarrekintza sustatzeari begira. Era berean, 2021ean, transferentzian espezializatutako UPV/EHUko taldeak Europako proiektu proposamen baten prestakuntzan parte hartu du, unibertsitateko ikertalde baten gidaritzapean. SUPREN taldearen CATART proiektuari buruz ari gara, eta dagoeneko 3,2 milioi € jaso ditu EIC Pathfinder deialdian.

 

Zientzia dibulgazioa

Unibertsitatearen jakintza gizarteari transferentziaren beste esparru bat, garrantzi handikoa ere, zientzia dibulgazioa da. UPV/EHUn ezin konta ahala ekimen egiten dira arlo horretan, baina esanguratsuak izan daitezkeenen artean, honako hauek aipa ditzakegu: euskal unibertsitate publikoa une honetan zientzia dibulgazioko edukien banatzaile nagusia da The Conversation plataforman, eta 2021ean guztira 2.050.000 irakurketa lortu ditu; era berean, Zientzia Astea antolatzen jarraitzen du; bertan, 2017. urtean 53.000 pertsona erakarri zituen haren jarduera eta erakusketetara eta, pandemiaren garai honetan ere, jarduera maila oso onari eustea lortu du. Horrez gain, ikertzaileen Europako Gauak 2021eko edizioan 3.400 pertsonaren interesa piztu zuen (1.400 pertsona modu presentzialean joan ziren). Bestalde, ekitaldi berean, Komunikazio Bulegoak 682 informazio ekintza jarri zituen martxan, eta 12.292 inpaktu izan zituen idatzizko eta ikus-entzunezko hedabideetan eta 26.913 online euskarrietan.

Lotutako albisteak

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.