Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 otsaila, 2019 Azpiegiturak Ekintzailetza Invest in Basque Country Invest in Basque Country Sprilur UP Euskadi

Tapiak eta Goiak aurkeztu dute Eskusaitzetari -Gipuzkoako industrialde publiko handienari- buru emateko behin betiko hitzarmena

Eskusaitzetak lurzoru industrial eta tertziarioko 290.000 m² izango ditu, Gipuzkoako industrialde publiko handiena. Arantxa Tapiak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua) eta Eneko Goiak (Donostiako alkatea) aurkeztu dute Eskusaitzeta industrialdea garatzeko eta merkaturatzea kudeatzeko behin betiko akordioa.
Arantxa Tapia, Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, Eneko Goia, Alcalde de Donostia y Txaber Ouro, Director de Sprilur en la presentación del políogno Eskusaitzeta (Donostia)

2020ko abenduan bukatuko da Donostiako Eskusaitzeta industrialdeko lanen bigarren fasea.

Gipuzkoako industrialde publiko handienak luzoru industrial eta tertziarioko 290.000 m² izango ditu.

Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udala industrialdearen titularrak dira ia erdibana.

Sprilur-ek aurreikusi du 22 milioi euroko inbertsioa egingo duela 2024ra arte.

 

Arantxa Tapiak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua) eta Eneko Goiak (Donostiako alkatea) aurkeztu dute Eskusaitzeta industrialdea garatzeko eta garapena bukatu ondorengo merkaturatzea kudeatzeko behin betiko akordioa.

 

Gipuzkoako industrialde publiko handiena izango denaren hitzarmen honetan (lurzoru industrial eta tertziarioko 290.000 m² izango ditu), hainbat alderdi zehaztu dira. Batetik, Eusko Jaurlaritzak (Sprilur-en bitartez) eta Donostiako Udalak beren gain hartu dute martxan dauden urbanizazio lanen plangintza, eta hemendik gutxira lizitatuko dira 10 partzelatarako errepideak egiteko lanak, zeintzuk 2020ko abenduan amaituko baitira, aurreikuspenen arabera.

 

Bestalde, merkaturatze-faseari dagokionez, hitzarmenak aurreikusten du solaskide bakar bat izendatuko dela partzela eta pabilioiak aktiboki merkaturatzeko, partzela eta pabilioi horiek erosteko proposamenak gidatu, esleitu eta onartzeko eta, azkenik, prezioen tarifak definitzeko.

 

Gainera, bi erakundeek adostu dute partzelak trukatuko dituztela, esleitutako partzelen erabilpena orekatua izan dadin. Truke hori gehienez 12 hilabeteko epean egingo da.

 

Azkenik, Jarraipen Batzorde bat sortuko da konponbide eta erabaki adostuak arbitratzeko, bai urbanizazio lanak garatzean eta bai partzela edota pabilioien merkaturatze fasean.

 

Hala Eusko Jaurlaritzak –Sprilur-en bitartez– nola Donostiako Udalak erabaki teknikoak hartuko dituzte eta ia erdibana ordainduko dituzte dagozkien kostuak, erakunde arteko parte-hartze eredu bat abiatuz, ekintza itundu eta partekatuak gauzatuko dituena bermatzeko bi erakundeek betetzen dutela interes publikoa.

 

Hasierako lankidetza-hitzarmena 2011n sinatu zenetik aurrerakuntza handiak lortu dira Plan Partzialaren kudeaketa fasean, sortuko diren partzelen banaketan (bi erakundeen parte-hartzearen araberako proportzioan) eta urbanizazio proiektuaren onarpenean. Hala, 2017aren amaieran errepide nagusia eta mendebaldeko sarbideak urbanizatzeko lanak kontratatu ziren, gero gainerako partzelen hirigintza garapenari ekiteko, non jarduera industrialak eta tertziarioak ezarriko baitira.

 

Milioi bat metro koadro inguru izango dituen Eskusaitzeta industrialdea izango da azken urteotan Gipuzkoan egin den urbanizazio lanik eta obra zibilik garrantzitsuena. 2018aren amaieran Sprilur-ek partzelak (487.000 metro koadroko azalera gordina) erosi zizkion EAEko administrazioari, gero garatzeko asmoz.  328.101 m²ko partzelak sortuko dira jarduera industrialerako eta tertziariorako, Sprilur izango delarik 129.185 m²ren titularra (117.067 m² eraikigarri).

 

Sprilur-ek aurreikusi du hemendik eta 2024ra arte 22 milioi euro inguruko inbertsioa egingo duela Eskusaitzeta industrialdea urbanizatzeko eta garatzeko.

Donostiako Udalak, bere aldetik, 27 milioi euroko inbertsioa egin du industria-gune honetan ( eta beste 4 milioi gehiago espropiazioetan inbertitu dira). Orain arte 30 milioi euro inguruko diru sarrerak izan ditu, eta etorkizunean salduko diren lur sailen bitartez kopuru hau haunditzea espero du.

 

Proiekzio handiko inbertsio handi bat, kokaleku estrategiko bikainean dagoena (N-I eta AP-8 errepideekin zuzenean konektatuta), eta helburutzat izango duena enpresa-ekimenak erakartzea eta Gipuzkoako ekonomia bultzatzea.

 

Lotutako albisteak

1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
7 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Bromalgae enpresak berotegi-efektuko gasak biltzeko zuhaitz artifizial bat jarri du Baionan, Spriren Pilotu programaren laguntzarekin
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Parke Teknologikoak emaitza positiboekin itxi du 2023. urtea, eta zorroanproiektu berriak izanikekin diohedapen- eta hazkunde-prozesuari
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak