La Gran Kedada Rural Evento Encuentro Jordi Évole Rozalén
Albisteak 7 iraila, 2023

Talentua ‘La Gran Kedada Rural ekitaldira helduko da

Txostenak, aurkezpenak, ekintzaile- eta enpresa-proiektuak, kultura-jardueren inpaktu-ekimenak...
-

Kuartangok (Araba) topaketa paregabea hartuko du irailaren 22tik 24ra. Bertan, lurralde guztietako lehen mailako hizlariek parte hartuko dute eta ekitaldi nagusi bezala Jordi Evolek Rozaleni zuzenean elkarrizketa egingo dio, honen ostean kontzertu akustiko bat eskainiko duena: La Gran Kedada Rural.

Topaketa hiru jardunaldi tematikotan antolatzen da, enpresa proiektu arrakastatsuen aurkezpenekin eta inpaktu-ekimenekin, mahai-inguruekin eta tailerrekin. Gainera, kontzertuak, antzerkia, erakusketak eta artisau azoka egongo dira, berrogei jarduera baino gehiagoren artean.

 

La Gran Kedada Rural ekitaldia gelditzeko iritsi da. Irailaren 22tik 24ra bitartean, eta bigarren urtez jarraian, Arabako Zuhatzu Kuartango herriak topaketa bakar eta zirraragarri hau hartuko du. Berrikuntzan oinarritzen den programa zaindu baten bidez, landa-klixe zaharrak alboratuz eta begirada baikorra eskainiz, hiru jardunaldi tematikoak talentua, kultura eta landa-munduko tradizioa errebindikatzen eta ikusarazten dute.

Gai gorenei buruzko mahai-inguruak, enpresa proiektu arrakastatsuen aurkezpenak eta tailerrak izango dira, baita kontzertu handiak, antzerkia, artisau azoka, erakusketak eta dokumentalak ere, berrogei jarduera baino gehiagoren artean.

BIKO kooperatiba arabarrak, Rural Citizen ekimenaren bidez eta Last Tourrekin elkarlanean, La Gran Kedadaren bigarren edizioa antolatuko du eta oraingoan ere, ekitaldi erakargarriak eskainiko ditu. Esaterako, Jordi Évole kazetariak Rozaleni zuzenean egingo dion elkarrizketa eta autore eta aktibismo sozial berriaren adierazle nagusiaren den artista honen kontzertu akustiko bat. Hala ere, izen herrikoiez haratago, topaketak Espainiako talenturik onena bilduko du: ekintzaile eta enpresaburuak, berrikuntzako adituak eta lehen sektoreko profesionalak, elkarteetako eragin positiboa duten ekimenak ezagutaraziko dituzten fundazioek, denek, gaurkotasuneko gaiak eta jardunbide egokiak aurkeztuko dituzte eta, horrekin batera, beren metodologiak partekatuko dituzte konexioak sortzeko eta erronka demografikoari heltzen lagunduko duten aliantzak sortzeko. Hori, funtsean, lehenengo egunean izango da, irailaren 22ko ‘Talentuaren Jardunaldian’.

Kultura eta Tradizioa Jardunaldiak, irailaren 23 eta 24koak, jarduera ludikoetara bideratuago egongo dira, nahiz eta ikasteko hitzaldiak eta tailerrak ere izango diren. La Gran Kedada Rural, beraz, beraz, biltzar bat, musika-jaialdi bat edo herriko azoka bat baino askoz gehiago da. Sustatzaileek azaldu dutenez, “Aurrerantzean ere, Talentuaren eta Landatartasun Berriaren epizentro bezala sendotzen jarraitzea nahi dugu; erreferentziazko gune gisa, urtero gure lurraldeen aukerak, berrikuntzak eta indarguneak partekatzeko eta aldarrikatzeko”. Filosofia horren barruan dago iraunkortasunaren aldeko erabateko apustua, dimentsio guztietan. Izan ere, programaren zatirik handiena Kuartango Lab enpresaren barruan garatuko da, bainuetxe zaharra berrikuntzarako eta landa-ekintzailetzarako zentro bihurtua. Edukiera nahitaez mugatzen duen apostu hausnartua (antzokiak, adibidez, 500 lagunentzako lekua du), baina ez bere inpaktua. “Espainiaren talentua topagune izan nahi dugu, baina ez makroekitaldi bihurtzea. Gure helburua da kalitatea kantitatearen gainetik jartzea, jendea etxean bezala senti dadin, jarduera bakoitza lehen lerroan bizitzea, kontaktu eta aliantza errealak sustatzea, erronka demografikoa. Aldi berean, karbono-aztarna murriztu nahi dugu. Azken finean, helburua duen esperientzia bat eskaintzea”, adierazten dute  Bikotik.

 

Talentu, Kultura eta Tradizioa batzen dituzten hiru egun

Programa oraindik ez dago itxita, baina joan den uztailean La Gran Kedada Rural 2023k iragarri zenetik, jarduera berri batzuk gehitu dira. Talentu eguna irailaren 22an, ostirala, izango da, 10:00etatik 20:00etara. Jardunaldi honen helburua, begirada eraikitzaile eta ausart batetik, landa garapen justu, oparo eta iraunkorrerako erantzunak aurkitzea da. Hortarako, gai hauei buruzko mahai-inguruak antolatu dira: finantza etikoak, etxebizitza tradizionalaren alternatibak edo kontsumoa. Bertan, proiektu inspiratzaileak ezagutu ahal izango dira, hala nola Vacapop aplikazioa.

Halaber, Negobidek eta Círculo Empresarial Negocios y Valores dinamizatutako lankidetza-dinamika bat egongo da, sukaldaritza-dastaketa berezia, Ostatu upategiko ardoekin uztartuta (Arabako Errioxa), networkinga, talentu gaztea erakartzeko edo inpaktu-komunitateak sortzen ikasteko tailerrak, Kuartango Laben finkatutako enpresak bisitak… Jardunaldiari amaiera Jordi Evolek emango dio, Rozalenekin izango duen elkarrizketa berezi batekin.

Kultura Eguna, larunbatean, hilak 23, izango da, 10:00etatik 00:00etara. Egun horretan, hiri eta herrien arteko zubiak eraikitzeko grina nagusituko da, ospe nazionala duten artisten indarrari esker. Musika kartelak Rozalén, Demodé Quartet, Afrika Bibang eta Jo & Swiss Kniferen kontzertuak eskainiko ditu. Gainera, bideojoko eta Wikimedia tailerrak, landa-jaialdiei eta Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzko mahai-inguru bat, adin guztietara egokitutako begiraleak dituen haurrentzako txokoa, ‘entzute naturaleko’ jarduera bat eta biodantza izango dira.

Irailaren 24an, igandea, Tradizio jardunaldia egingo da, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 18:30era. Ate irekien eguna da, sustraiei eta ohiturei omenaldia, azoka tradizionalen kontzeptua eraldatuko duena. Oraingoz, egitarauak honako ekitaldiak ditu: bertako produktuen eta artisautzaren azoka, basoko bainuak, Negra CucarachaTerrorfolk taldearen kontzertua, Bapatean Zirko konpainiaren antzezlana, landa-erretratuen txokoa eta Kuartk Valley dokumentalaren proiekzioa. Gainera, hiru egunetan erakusketa ugari egongo dira. Hauetako bi argazkiz egindakoak: Jordi Larrochen ‘La extraordinario naturaleza de las cosas’, egungo eszenatokian proiekzio handiena duen poeta bisuala; eta bestea Pilar G. Barcoren ‘Peras humanizados’. Era berean, zurezko artisautza erakusketa bat egingo da, ‘Egurran Ekitzen’-ren lana, eta forja artistikoarena, Jon Sánchez errementariaren eskutik.

 

Kokapena eta sarrerak

Une honetan 100 sarrera baino gutxiago daude eskuragarri. Beraz, La Gran Kedada Ruralera joan nahi duenak azkar ibili beharko da. “Salmentak asko bizkortu egin dira bigarren edizio honetan, laster ‘Beteta kartela’ jarriko dugu”, ohartarazi du BIKO kooperatibak. Talentu eta Kultura jardunaldiez gozatzeko egun bateko edo biko sarrerak salduko dira, haurrentzako prezio bereziekin. Bestetik, Tradizio eguna doan izango da.

Sarrerak eskuratzeko, www.lagrankedadarural.org helbidera sartu besterik ez da egin behar. Web orri honek, gainera, ekitaldiaren xehetasun guztiak jasotzen ditu, bai programazioa, hizlariak eta artistak, bai ospakizunaren lekua, bai eta nola iritsi, non lo egin edo non jateko jakiteko informazio erabilgarria ere. Puntu honi dagokionez, Kuartangoko Sagardotegia (buffet bihurtua, zero kilometroko produktuarekin eta aukera begetarianoarekin), igerilekuak, pintxoak, ogitartekoak eta menua eskuragarri egongo dira. Era berean, foodtruckak eta garagardo barra ere egongo dira.

 

* Egitaraua HEMEN: www.lagrankedadarural.org

2023ko La Gran Kedada Rural Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Kuartangoko Udala eta Vital Fundazioa, Last Tour, RED PACen, Gasteiz On, Añana Landa Garapenerako Elkartearen, ESA Taldea, EcoWeekend elkartea, Kuartango Lab enpresaren sustapen , Diario de Noticias de Álava, Pueblos, Corresponsables eta El Mundo Empresarial enpresen media partner-en laguntzari esker posible da. Era berean, nabarmentzekoa Rural Citizen-en parte hartzen duten erakundeen laguntza, BIKOk bultzatutako landa-aktibazioko proiektua.

La Gran Kedada Rural Evento Encuentro Jordi Évole Rozalén

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Iberdrolak  59  milioi  euro  inbertituko  dituzte  20  urtean  Siemens  Gamesa  hornitzaile  duen  Euskadiko  lehen  parke  eolikoan
30/06/2025 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak 59 milioi euro inbertituko dituzte 20 urtean Siemens Gamesa hornitzaile duen Euskadiko lehen parke eolikoan

40 MW-ko parke eoliko honen instalazioak Euskadiko gaur egungo potentzia eoliko instalatua % 26 handitzea dakar, 153MW-tik 193MW-ra pasatuz. Martxan jarri ondoren, urtero 99.679 MWh ekoitziko ditu, 30.000 etxebizitza energia berriztagarriz hornitzeko, eta atmosferara 16.300 tCO2 isurtzea saihestuko du.

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
26/06/2025 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Ekintzaile+ laguntzen deialdia argitaratu du, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 29ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Nola  eraldatuko  dute  hiri-mugikortasuna  PMUSek?

Nola eraldatuko dute hiri-mugikortasuna PMUSek?

Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planak hiri-espazioan desplazamendu-modu iraunkorragoak ezartzea helburu duten jardueren multzoa dira, mugikortasun eraginkorragoa eta arduratsuagoa ahalbidetuz

Berrikuntzako  200  aditu  europarrek  hartu  dute  parte  EBN  (European  Business  and  Innovation  Centre  Network)  Kongresuan
18/06/2025 Ekintzailetza

Berrikuntzako 200 aditu europarrek hartu dute parte EBN (European Business and Innovation Centre Network) Kongresuan

Ekainaren 18, 19 eta 20an izango den hitzorduak Euskadi ekintzailetza berritzailearen europar erdigune bihurtuko du, eta Ezkerraldeko erreferente den Ilgner inkubagailuaren 25. urteurrena ospatuko du. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Energia Trantsizioko sailburuorde Irantzu Allendek parte hartu du.

Industriari  aplikatutako  30  soluzio  teknologiko  aurkeztuko  ditu  Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  Demo  Day  jardunaldian,  uztailaren  3an
16/06/2025 Up Euskadi

Industriari aplikatutako 30 soluzio teknologiko aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak BINDen Demo Day jardunaldian, uztailaren 3an

Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioan ospatuko da Eusko Jaurlaritzaten eta SPRI taldearen BINDen Demo Day 9. edizioan eta 20 startupek Euskadiko ETE eta korporazio liderrekin batera garatutako berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte.

Tecnaliak  TramoIA  Intralogistics  Robots  startupa  sortu  du,  logistikako  prozesu  konplexuak  automatizatzeko  soluzio  teknologiko  bat
16/06/2025 Ekintzailetza

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea

Energia  Clusterra,  orain,  BASQUENERGY  Cluster  da
12/06/2025 Kluster politika

Energia Clusterra, orain, BASQUENERGY Cluster da

BASQUENERGY Clusterrak euskal energia-industriaren nazioarteko izaera nabarmendu nahi du, Euskadin oso errotuta dagoen eta merkatu globalean presentzia handia duen sektorea baita

ComexSoftek  erabaki  estrategikoak  hartzen  laguntzen  die  elikagaien  retail  sektoreko  enpresei
12/06/2025 Ekintzailetza

ComexSoftek erabaki estrategikoak hartzen laguntzen die elikagaien retail sektoreko enpresei

Aginte-panel interaktibo baten bidez, fabrikatzaileei eta banatzaileei produktuen salmenten analisia, merkatuen araberako fakturazioa eta produktua hainbat merkatutara egokitzeko potentziala monitorizatzeko aukera ematen die

Basquevoltek  bere  lidergo-estrategia  indartu  du  egoera  solidoko  baterietarako  elektrolitoan

Basquevoltek bere lidergo-estrategia indartu du egoera solidoko baterietarako elektrolitoan

Konpainiak Europan elektrolitoaren erreferentziazko hornitzaile gisa duen posizionamendua lehenetsi du, automobilen eta gelaxken fabrikatzaileekin akordio estrategikoak eginez

Euskadi  –  Basque  Countryk  euskal  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztuko  ditu  South  Summiten
06/06/2025 Up Euskadi

Euskadi – Basque Countryk euskal startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu South Summiten

Ekainaren 6ra arte, bederatzi euskal startupek Smart Industry, e-Commerce, Health Tech eta telekomunikazioei aplikatutako teknologia berriak aurkeztuko dituzte.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.