Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 apirila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Talentua eta berrikuntza Arratiara erakartzeko apustua: Campus Zulaibar

Lan eta enpresa sustapena, ekintzailetza eta nazioartekotzea Arratian
Campus Zulaibar

Arratiako haranak dinamizazio sozioekonomikorako erakargune berria izango du Zulaibar Lanbide Ikastegiko instalazioetan, Zeanurin. Eskualdearen lan eta enpresa sustapena eta eskaintza, LHko ziklo berrien hezkuntza eskaintza eta ekintzailetza eta nazioartekotzea biderkatuko ditu, eta berrikuntza eta heziketa eskaintza aukera berriak emango dizkie Arratiako enpresei.

Maiatzaren 11n Zulaibarrek ateak irekiko ditu bere hezkuntza proiektua ezagutzera emateko

Zulaibar Lanbide Ikastegia aldaketa eta hobekuntza une batean dago. Campus Zulaibar proiektuak ikastegiaren hezkuntza eskaintza bultzatuko du, inguruko enpresa eta agente sozio-ekonomikoekin duen harremana indartzeaz gain. Ikasle berriak sendotze prozesuaren ezinbesteko parte dira.

ETHAZI metodologia: ikaskuntza erronkak, Lanbide Heziketan hobeto eta gehiago ikasteko modua

Zulaibar Lanbide Ikastegiak ETHAZI hezkuntza metodoa osorik garatzen du, erronketan oinarritutako metodologia berria, non ikasleek, lortu behar dituzten gaitasun teknikoez gain, zeharkako beste konpetentzia batzuk lortzen dituzten, euren lan etorkizunari dagokionez (talde lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, erantzukizuna…).

Metodologia erronketan oinarrituta dago, eta, horren bidez, ikasleak, irakasleak eta enpresak inplikatu nahi dira, alde guztiek etekina atera dezaten. Ikasleek maila handiagoa lortzen dute oinarrizko gaitasunetan zein gaitasun teknologiko eta zeharkakoetan (talde lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, erantzukizuna…). Ikaskuntza prozesuan protagonismo handiagoa hartzeaz gain.

Irakasleek irakaskuntza, ebaluazio  eta feedback metodologia berriak ezagutzen dituzte, euren rolean aldaketa bat lortzen dute, eta horrek gogobetetze-maila handiagoa ematen dio irakasleari, eta egiaztatzen dute aldaketa metodologiko horiek prestakuntza hobea dakartela ikasleengan. Enpresek, bestalde, zeharkako konpetentzietan prestakuntza handiagoa duten eta sormen/barne-ekintzailetzako zereginetan parte hartzeko prestutasun handiagoa duten pertsonak izateko dituzten eskaerak eta premiak asetuta ikusten dituzte.

 

Ate Irekien Jardunaldia Zulaibar Lanbide Ikastegian

Ate irekietako jardunaldiek hezkuntza proiektuaren ezaugarriak eta bertuteak bertatik-bertara ezagutzeko aukera ematen dute. Ingurunera ohitzeko eta ikaskuntza prozesua zuzenduko duten profesionalekin elkar eragiteko aukera dira.

Instalazioak bisitatzeak hezkuntza proiektuak sakonago ezagutzea ahalbidetzen du. Zulaibar Lanbide Ikastegiak ate irekien jardunaldia eskainiko du maiatzaren 11n 18:00etan. Bertaratzeko interesa duten pertsonek hurrengo formularioaren bitartez eman dezakete izena.

Campus Zulaibar

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak