Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 urtarrila, 2024 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Sensalus, 50 urtetik gorako pertsonei sasoian jartzen laguntzen dien aplikazioa

Ariketez gain, tresnak osasunaren oinarrizko aspektuak hartzen ditu barne, hala nola nutrizioa, kalitatezko atsedena eta mindfulnessa.
Sensalus Jorge Fernández

Gaur egun, aplikazio asko daude sasoian jartzeko. Hala ere, ia ez dago 50 urtetik gorakoentzako eskaintzarik. Arazo horri irtenbidea emateko Sensalus aplikazioak zainketa-ohitura osasungarriak sortzea du helburu. APP honek, ariketa fisikotik eta muskularretatik haratago, osasunaren aldetik garrantzitsuak diren oinarrizko aspektuak eskaintzen ditu, hala nola nutrizioa, kalitatezko atsedena eta mindfulnessa.

Sensalusek ariketa plan guztiz pertsonalizatua eskaintzen du, adin, maila eta egoera fisiko bakoitzerako pentsatuta”, azaldu dute arduradunek.

Pertsona bakoitzaren maila fisikotik abiatuta, adimen artifizialeko algoritmoen eta machine learning-aren eskutik, adineko pertsonen bizimodu sedentarioa hausteko errutina pertsonalizatuak sortzen dira, bizitza osasuntsu baten aldeko apustua ere sustatuz. Era berean, aplikazioak ariketak etxean egiteko aukera ematen du, gimnasioak erabili beharrik gabe. “Intentsitate txikiko ariketak egin daitezke gimnasiora joan gabe edo makinak erabili gabe”, diote.

Indarra, yoga, elastikotasun eta oreka ariketak dira adin edo egoera fisiko bakoitzerako modu egokian jartzeko aukeretako batzuk. Sensalusek ehunka ariketa eta asteko plan desberdin ditu, zahartze aktiboan esperientzia handia duten prestatzaile fisikoen diziplina anitzeko talde batek definituak.

Erabiltzailearen osasuna eta ongizatea bermatzeko, loaren kalitatea hobetzeko aholku, audio eta bideo sorta bat eta meditazio gidatuko saio batzuk ere baditu, atsedena hobetzeko, estresa eta antsietatea saihesteko.

Aplikazio honek eskaintzen dituen abantailen artean azpimarratzekoa da gaixotasun neurodegeneratiboak prebenitzen dituela, sedentarismoa, obesitatea edo depresioa pairatzeko arriskua muurizten ditu, eta maila pertsonalean, erabiltzaileen harremanak hobetzen ditu taldean erabiltzeko aplikazio bat delako. “App bakar batean biltzen dugu gorputza eta arima lantzeko behar den guztia: fitness, nutrizioa, atsedena eta mindfulnessa”, nabarmentzen dute Sensalusetik. Plataformak, gainera, nutrizioari buruzko oinarrizko aholkuak eta sukaldaritzako ehunka errezeta osasungarri eskaintzen ditu.

info+: sensalus.com

Lotutako albisteak

7 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Aclimak RedEBAN Green Investment abiarazi du, ingurumenaren sektorean proiektu ekintzaileak bultzatzeko inbertitzaileen sarea
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez
Irakurri gehiago
ERALDALAN Impact Hub Donostia 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa
Irakurri gehiago
LX REV 5 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du
Irakurri gehiago
Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak