Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 30 urria, 2020 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Óscar Fernández Virto: Aukerak balore bihurtzen

“Enpresei konpetitiboagoak izaten lagundu nahi diet testuinguru aldakor honetan.
Onartu oscar virto

Óscar Fernández Virto arabarra logistika eta operazioen prozesuen hobekuntzan aditua da. ONARTU ekimena martxan jarri du inguruko enpresen erreferente gisa egonkortzeko asmoz: “Enpresei konpetitiboagoak izaten lagundu nahi diet testuinguru aldakor honetan. Teknologiara zuzendurik, baina errotik, oinarrizko gauzetatik abiatuz; alegia, materialen transformaziotik eta balorearen ekarpenetik”. 

 

ONARTU bere lehenengo pausuak ematen hasi da. Nondik datorkizu kudeaketa eta eraginkortasunarekiko ardura?

Lehenago, beste batzuentzat lan egiten nuela, industriari lotutako enpresei era askotako proiektuetan lagundu nien; estrategien hausnarketatik hasita – hala nola fabrikarako etorkizuneko layout-a edota barneko garraiorako sare berrien diseinua – proiektu espezializatuetara. Guztiak balore-katea edo ‘supply chain’ deritzogunarekin erlazionatuta daude, hau da, materialen kudeaketa eta garraioa… eta “Lean” ikuspegiaz garatutako operazioak, efizientzia hobetzera zuzenduak.

 

Orain ezagutza eta esperientzia guzti hori zeure bizitza eta lanaz bideratu nahi duzu.

Hala da, gaur egun honelako proiektuak egiten jarraitzea dut helburu; zehatzenetatik orokorrenetara, egiten dakidan gauza bakarra da eta. Adibidez, nire lehenengo bezeroa enpresa txiki bat denez, neure lehenbiziko helburua haren prozesu nagusirako ekintza-plana garatzea da; eskaerak egitetik materialak ematera arte. Ondoren, produktuen estandarizazioa, baliabideen zerrenda, ekoizpenaren kontrolerako neurriak eta planifikazio-sistema ezartzen dira.

 

Supply Chain eta Operazioetan espezializatutako Prozesuen Hobekuntzarako Aholkularitza eskaintzen duzu.

Zeharkako ikuspuntu sistematikoa izanik, erakundeei aukerak topatzen eta hauek balore bihurtzen laguntzen diet, hauek modu arin eta zabalean ezarriz.

Proiektuek foku estrategiko eta globala izan dezakete, esate baterako berrezarpen bat edota fabrika osoaren diseinu berria; bestalde, foku espezialista izan dezakete Lean eta Supply Chain Management lanabesekin.

 

Zeintzuk dira lanabes horiek?

Honakoak dira ohikoenak:

  • Bezeroaren eskaeraren analisia eta klasifikazioa
  • Planifikazio Estrategiko, Taktiko eta Operatiboa
  • Ekoizpen-estrategiak
  • Inbentarioen analisia eta estrategia
  • Sare logistikoen diseinua. Barne logistika
  • Lean Manufacturing: 5S, Standard Work, Kanban, Zelulazioa eta Lay Out
  • Prozesuen diseinu berria: Estrategikoak, Balore-Katearenak eta Laguntzaileak

Denak hornikuntza-katea hobetzeko diseinatuak, behar bezala frogatuak eta oso eraginkorrak.

 

Zein da honelako zerbitzuak kontratatzen duen bezeroaren profila? Zein sektoretan jarduten dira?

Produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituztenak, gehienbat industria guneetan aktibitate aldatzaileen bidez, hala nola

  • Automozioa
  • Taldearen ondasunak
  • Aeronautikoa
  • Aldakuntza

Oso bestelakoak diren esparruetan, zerbitzu pribatuetako eta erakunde publikoetako bezeroak.

  • Irakaskuntza: Teknologiaren transferentzia
  • Erakundeak: zerbitzuen hobekuntza eta aldakuntza

Honexegatik, agente guztientzako kolaborazio-sareak sortzea nahi dut; bezero potentzialak, hornitzaileak eta aholkularietatik hasita, erakunde eta ikastetxeetara arte.

 

Zerk bereizten zaitu esparru honetan diharduten gainerakoetatik?

Fokua; aholkularitzaren fokua irekia eta kolaboratzailea da, ezagutza partekatzen ez den ikuspuntu tradizionalaren aurrean.

Bezeroak proiektuaren emaitzetatik onura ateratzen du: hobeto eratuak daude eta bezeroari bidaltzeko baliabide eta denbora gutxiago behar dira. Honez gain, partehartzea eta elkarlanaren bidez, bezeroak aholkularitzaren prozesuaz gozatzen du.

Eta balio gehigarria:

  • Lead Time edo zerbitzuak eskaintzeko epe laburragoak
  • Inbentarioen murrizketa
  • Prozesu hobetuak
  • Hedapena eta partehartzea
  • Erakundeen transformazioa
  • Ezagutza praktikoa

 

info+: www.linkedin.com/in/oscarfvirto/

Lotutako albisteak

25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Mikel Lasa, CEO de EIT InnoEnergy Iberia 4 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Mikel Lasa (EIT InnoEnergy): “Startupak funtsezkoak dira mugikortasunaren sektorea eraldatzeko”
Irakurri gehiago
Angel Robles Marzianos 27 maiatza, 2024 Ekintzailetza
‘MARZIANOS’ gozoki osasungarrien atzean dauden sekretuak
Irakurri gehiago
Iñaki Aldama, Bullhost 23 maiatza, 2024 Digitalizazioa
“Sarera konektatuta dagoen edozein aparatu sarrerako ate bat da eraso bat jasotzeko”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak