Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 abendua, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Mideos: Etorkizuneko inplanteetarako soluzio berritzaileak

Enpresa bizkaitarrak merkatuko inplante-sistema hedatuenekin bateragarriak diren osagarriak diseinatu eta ekoizten ditu
MIDEOS MEDICAL

Mideos Smart Medical Machining orain del lau urte sortutako enpresa bizkaitarra  da, eta osasun-merkatuan hedatuen dauden inplante-sistemekin bateragarriak diren osagarriak diseinatzen eta fabrikatzen espezializatuta dago. Beste enpresengandik bereizten duten ezaugarriak hauek dira: ingeniaritza-gaitasun handi bat, erantzuteko arintasuna eta produktu bakoitzaren diseinua egiteko erakusten duen malgutasuna eta hobekuntza.

Gure helburua sektore medikoko profesionalak hornitzen dituzten enpresei zerbitzua ematea da, batez ere, hortzen eta COT- Kirurgia Ortopedia eta Trauma- sektoreak. Bezero bakoitzari zuzendutako abangoardiako soluzioak eskaintzen ditugu”.

Enpresak lau ardatz nabarmenetan oinarritzen du bere enpresa-estrategia. Horrela, argi eta garbi egiten du apustu bezeroekin lankidetza estua izateko, entzute aktiboaren, irisgarritasunaren eta gardentasunaren bidez. Bezeroek behar dutena hautematen dutenean, ingeniaritzan duten gaitasun handia aplikatzen dute, bai eta teknologian eta ikerketan duten abangoardiako jarduera ere. “Horrek kalitate eta funtzionaltasun estandar hobeak bermatzen dizkigu. Gure ikerketa-gaitasunari talde gazte bat gehitzen dugu, etengabe ikasten ari dena, erronka berrietarako gogo handiarekin”, diote talde sustatzailetik.

Bere zerbitzuak jasotzen dituzten sektoreei dagokienez, konpainiak osasun-sektoreko profesionalei protesiak eta inplanteak bezalako produktuak hornitzen dizkieten enpresak aipatzen ditu. “Produktu propioa duten eta fabrikaziorik ez duten enpresetara jotzen dugu, baita fabrikazio-bolumen handia eta bestelako contract manufacturer duten enpresetara ere”, azaltzen dute. Ildo horretan, ere aipatzen dute bere erronka nagusietako bat “merkatuko produktu berriekin egunean egotea eta gure bezeroen beharretara egokitzea” dela.

Nazioarteko ‘player’ batekin lankidetzan egindako proiektu berritzaile bat du arrakasta-kasu Mideosek. Hortz-sektorerako prototipo-katalogo bat garatzea izan zen ekimena, “kalitate eta doitasun estandar altuak eskainiz”, nabarmentzen dute enpresatik. “Fidagarritasuna bermatu genion gure fabrikazio-prozesuei esker, azken belaunaldiko suitzar makinekin batera”.

Etorkizun hurbilari begira, Mideoseko arduradunen helburua “gure eremu geografikoan erreferente bihurtzea” dela diote eta horrekin batera, “bezeroarekin lankidetzan aritzea diseinua hobetzen, azkar erantzun, eta prozesu osoan guere gardentasuna eskaintzea”, adierazten dute enpresatik.

+info: mideosmedical.com

MIDEOS MEDICAL

Lotutako albisteak

LX REV 5 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du
Irakurri gehiago
Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak