Make IN Emprendimiento Industrial
Elkarrizketak 24 otsaila, 2022

Make In! Ekimen berriak merkatuarekin konektatzen ditugu

Programa nagusiki Debabarrenan enpresa-ideia bat duten pertsonei eta bertan sortu berri diren enpresei zuzendua da.
-

MAKE IN! programak eskualdeko industria etorkizunari begira bultzatzea du helburu. Debegesa garapen-agentziak, Debabarreneko Udalek eta eskualdean ekintzailetza babesten duten gainerako agenteek antolatutako programa da.

Ane Iturzaeta eta Asier Amutxastegi ekimen interesgarri honen talde teknikoaren parte dira. Bertan garrantzia handia du BPTD enpresa-elkarteak. <<Elkarlanean startup edota industria ekimenei lagundu nahi diegu, baita garapenean eta merkaturatzean industriari lotuta dauden ekimenei ere>>.

 

Ze helburu ditu Debegesa eta BPTDk eginiko deialdiak?

Industriarekin erlazionatuta dauden negozio-ideiak dituzten 3 startupen proiektu ekintzaileak sustatuko ditugu eta sei hilabetez lagunduko diegu euren azelerazioan. Ekimen honetan partehartze aktiboa dute lehen mailako aholkularitza pribatuek; hauek formakuntza-programa garatzen lagunduko dute, kontu zehatzetan proiektuei laguntzeaz gain.

Programa 2022ko apirilean hasiko da eta 6 hilabeteko iraupena izango du. Epe horretan ekintzaileek aholkulari baten eta hainbat alorretako adituen laguntza izango dute, baita hainbat formakuntza-saio eta startup partehartzaileentzat gako diren ekintza-esparru ezberdinetarako kide estrategikoak ere.

 

Proiektu ekintzaileak, startupak… zehazki nori zuzentzen da ekimen hau?

Programa nagusiki Debabarrenan enpresa-ideia bat duten pertsonei eta bertan sortu berri diren enpresei zuzendua da, baina gaur egun ez dute bertan finkatuak izan beharrik. Besteak beste, 4.0 industria ahalbidetzen dute teknologiari lotutako proiektuak (Ekoizpen gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, Errobotika, IA, Big Data, Iot…), ziber-segurtasuna, lan-tresna digitala…

Industriari lotutako ekonomia zirkularra eta energiaren esparruetako aktibitateak ere programan sartuko dira. Jasotako tankera ezberdinetako produktuetatik honakoa baloratuko da:

  • Startup industrialak edo industriari lotuak
  • “Pre-seed” eta “seed” faseetan
  • Gutxieneko produktu bideragarria edo sortu bidean dena dutenak
  • Industria-enpresekin lehenengo arrakasta kasuak dituztenak edo izatea bilatzen dutenak.
  • 0 Industria ahalbidetzen duten teknologiekin lan egitea: Ekoizpen gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, Errobotika, IA, Big Data, Iot, Ziber-segurtasuna, eta abar)

 

Hortaz, startup industrialek orain Debabarrenan euren talentua eta konponbideak erakusteko aukera on bat dute.

Negozio-eredu berri bat martxan jartzen ari diren startup gehienen erronkak identifikatu ostean, formakuntzak eta aholkularitzak antolatzen dira. Honakoei buruzko informazioa egongo da:

  1. Talentua: Lehenengo formakuntzaren helburua talde ekintzaileak sortzeko eta taldean hazteko estrategia definitzeko gakoak ulertzea izango da. Horretarako, Startuparen beharrizanak eta beharrezko diren errolak eta profilak identifikatuko dira. Saio honetarako gure sarekoak diren ieTeam-eko kideak izango ditugu.
  2. Marketing Digitala: Marka digital baten irudia sortzeko eta estrategia definitzeko kontzeptu nagusiak partekatuko dira ekintzaileekin, lead-ak eta salmentak areagotzeko. Formakuntza hau gurekin kolaboratzen duen Bostnan enpresak eskainiko du.
  3. Finantza Kudeaketa: Kostuen egitura hobetzeko analisiak egingo dira eta startuparen errentagarritasunari eta inbertsioen planifikazioari buruzko informazioa lortzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira. Saio hau XXX-ek eskainiko du.
  4.  Finantza errondak: Laugarren formakuntzarako Lawesome-ren laguntza izango dugu. Inbertsioen errondetarako eta kideen paktuetarako gakoak identifikatzen lagunduko zaituzte.
  5. Komunikazioa eta piching: Azken saio honen helbuau Pitching on baten gakoak azaltzea da, beronen helburu eta publikoari begira. Honez gain, ikasitakoa praktikan jartzea ere du helburu, programaren Pitching Day finala prestatuz. Saio hau START-ek eskainiko du.

Programa, aholkularitzak eta formakuntza-saioak amaitzean, startupek euren proiektu eta konponbideak aurkeztu ahal izango dizkiete Debabarrenako enpresa-sareari eta BPTDko kide diren enpresei (Pitching & Matching Day). Ekimen honetan sareko hainbat kolaboratzaile, eskualdeko enpresa erakartzaileak, inbertsore pribatuak eta beste hainbat izango dira. Gainera, Debegesako taldea saiatuko da ekintzaileen eta intereseko enpresa edo erakundeen arteko konexioak errazten.

 

‘Make in!’ programak erreminta eta zerbitzuen panel handia errazten du. Zeintzuk dira nabarmenenak?

Zerbitzuak

Debegesa taldetik laguntza-zerbitzuak eskaintzen dira ekintzailetza-ekimenak martxan jartzeko; ideiaren analisia, Bideragarritasun Plana osatzeko laguntza, finantzazioa eta subentzioak identifikatzeko ere, eta enpresa eratzeko eman beharreko lehen urratsei buruzko aholkuak.

 

Dirulaguntzak

Eskualdean enpresa-proiektu berrientzako diru eta finantzarako laguntza ezberdinak daude. Elgoibar, Ermua, Mendaro eta Mutrikuko udalek eskaintzen dituzte. Honez gain, Lanbide, SPRI Taldea eta Diputazio Foralek eskain ditzaketen laguntzak daude.

 

Azpiegiturak

  • Enpresa berrientzako inkubagailuak ditugu (Izarra Centre Ermuan, Eibargune, Tekniker teknologia-inkubagailua eta inkubagailu berria Eibarren)
  • Laborategi espezializatuak (Izarra Centre-n Iot-en laborategia, Ermuan, IMH sortzeko ekoizpen gehigarriko laborategia eta OIT Konpetentzien Zentroa Elgoibarren)
  • Laguntzarako bestelako azpiegiturak: gune irekiak, coworking guneak…

 

Inbertsore potentzialak ezagutu:

Startupek euren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte ekimen batean (Pitching Day). Bertan enpresa erakartzaileak, inbertsoreak, BPTD sareko kidea, eta abar izango dira, eta partehartzaileen arteko konexioak erraztuko dira.

 

Aholkulariak

  • Miguel Angel Arenas
  • Esther Velasco
  • Nati García

 

Ahalegin guzti honekin, eskualdeko industriak bere prozesuetan teknologia berriak hobeto ezartzen ari direla ikusiko du.

Debegesak, Debabarrenako ekonomiaren garapenerako agentzia gisa, bere laneko gakoetako bat du garapena, ekonomia-aktibitate berri bat sortzen laguntzea. Azken urteotan enpresa berri gutxiago sortu direla ikusi dugu.

Gainera, 2020n ‘Basque Precision Technology Distric’ estrategiaren barnean egindako hausnarketa da abiapuntua. Hala, elkarlanean identifikatzen dira eskualdean industriaren esparruari lotutako enpresen ekimen berriak sustatzeko baliabide interesgarriak.

Gauzak horrela, Debabarrenan jada dauden baliabideak bateratuz, eta eskualdeko industriaren etorkizuna bultzatzea helburu izanik, MAKE IN! ekintzailetza industrialerako Programa martxan jarri da.

 

Bertako talentu ekintzailearekiko dei bat al da, ala deialdi irekiagoa da? Zeintzuk dira epeak?

Harpidetzarako prozesua zabalik da jada makein.debegesa.eus webguneko galdetegiaren bidez, eta zabalik dago martxoaren 7ra arte. Gero, diziplina anitzeko talde batek, Debabarrenako ekintzailetza-ekosistemako hainbat agentek osatua, jasotako eskaerak eta hautagaitzak aztertuko ditu.

Jasotako hautagaitzarik onenek banakako entrebista baterako deia jasoko dute, programako taldearen zenbait kiderekin mintzatzeko eta horrela, proiektua hobeto ezagutzeko eta kontu edota zalantza guztiak argitzeko.

Eskalagarritasun, hazkuntza-potentziala, taldea, produktu/zerbitzua, merkatua eta eraginari buruzko kriterioak aplikatuko dira 3 Startup partehartzaileak aukeratzeko. Martxoaren 21eko astean ezagutzera emango dira hautatutako hiru Startupak.

 

Herrialdeak ekimen honetarako interesa erakutsi du; Euskal Autonomi Erkidego osoko erakundeek, entitateek eta enpresek bultzatu dute…

Eskualdeko udaletxe guztiak + ‘IEteam’, ‘Bostnan’, ‘Lawesome’, ‘eit Manufacturing’,  ‘START’, ‘Think on marketing’, ‘Eelkargi’, ‘IMH’ Y ‘BPTD eta aholkularitzaz arduratuko diren pertsonak.

 

Bisitatu: makein.debegesa.eus

Make IN Debabarrena

Lotutako albisteak

Fabrikit  3D:  “Fabrikazio  digitalak  asko  murrizten  ditu  berrikuntzarako  sarbide-oztopoak”
27/05/2026 Ekintzailetza

Fabrikit 3D: “Fabrikazio digitalak asko murrizten ditu berrikuntzarako sarbide-oztopoak”

Bizkaiko startup-ak 3D inprimaketarako eta prototipaziorako sarbidea bultzatzen du, berrikuntzarako tresna eskuragarri gisa, eta adin goiztiarretatik bokazio teknologikoak sustatzen dituen hezkuntza-lerro bat garatzen du.

UP  Design  For  Growth,  enpresei  inpaktu  handiko  prestakuntza  eskaintzen  dien  start  up  enpresa
21/05/2026 Ekintzailetza

UP Design For Growth, enpresei inpaktu handiko prestakuntza eskaintzen dien start up enpresa

Zallako konpainiak talentua, berrikuntza eta hazkundea bultzatzen ditu, neurrira egindako soluzioen bidez

Neety,  B2B  negoziorako  adimen  artifizialeko  plataforma  duen  start  up  enpresa
20/05/2026 Ekintzailetza

Neety, B2B negoziorako adimen artifizialeko plataforma duen start up enpresa

Gipuzkoako enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du, eta, urte bakar batean, 50 enpresak beren produktuan konfiantza izatea lortu du

PhotoKretek  aurrera  doa  bere  mortero  hoztaileen  baliozkotze  industrialean,  Europan  proiektu  pilotuak  abian  jarrita
19/05/2026 Ekintzailetza

PhotoKretek aurrera doa bere mortero hoztaileen baliozkotze industrialean, Europan proiektu pilotuak abian jarrita

Egoitza Bilbon duen konpainiak soluzio berriak garatu ditu Eika bezalako industria-bazkideekin, eta uztaileko BIND Demo Day ekitaldian aurkeztuko ditu emaitzak.

NNEATek  adimen  artifiziala  aplikatzen  du  enpresei  ziberriesgoarekiko  esposizioa  murrizten  laguntzeko
19/05/2026 Ekintzailetza

NNEATek adimen artifiziala aplikatzen du enpresei ziberriesgoarekiko esposizioa murrizten laguntzeko

Bilboko startupak Elecnorrekin batera lan egiten du BIND programaren bidez, eta adimen artifizialean oinarritutako teknologia garatzen du, enpresei ziber arriskuarekiko esposizioa murrizten laguntzeko.

Zizarek  hondakina  lurzoru  bizia  bilakatzen  du
14/05/2026 Ekintzailetza

Zizarek hondakina lurzoru bizia bilakatzen du

Bizkaiko startupak hondakin organikoak zizare-humus eta estraktu likido biologikoki aktiboak bihurtzen ditu.

Innkia,  adimen  artifizialeko  soluzio  berritzaileak  eskaintzen  dituen  startupa
14/05/2026 Ekintzailetza

Innkia, adimen artifizialeko soluzio berritzaileak eskaintzen dituen startupa

Bind programan parte hartu Arrasateko enpresa horrek eta bere aurrekontuaren % 75 inguru I+G arlora bideratzen du

Sentinel  Eventsek  aisialdiko  segurtasuna  ulertzeko  modu  berri  bat  diseinatu  du
11/05/2026 Ekintzailetza

Sentinel Eventsek aisialdiko segurtasuna ulertzeko modu berri bat diseinatu du

Sentinel eskumuturrekoak larrialdietan prebentzioa, kontrola eta erantzuna uztartzen ditu.

Vyne  HR,  adimen  artifizialarekin  talentu-hautaketa  prozesuen  etorkizuna
07/05/2026 Ekintzailetza

Vyne HR, adimen artifizialarekin talentu-hautaketa prozesuen etorkizuna

Arabako startup-ak 4YFN 2026 nazioarteko azokan parte hartu du SPRI Taldearen eskutik, bere talentua kudeatzeko plataforma adimendunarekin.

Emaia  Health,  emakumeen  prebentzio  kardiobaskularrerako  plataforma  digitala  asmatu  duen  smart  up-a

Emaia Health, emakumeen prebentzio kardiobaskularrerako plataforma digitala asmatu duen smart up-a

Donostiako enpresak Bind 4.0 programan parte hartzen du Keralty enpresa eragile izanik

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.