Madari, jasangarritasuna bultzatzen duten zuku naturalak
Duela bi urte jaio zen Zumos Madari, Anais Diezen eta Jonatan Vazquezen proiektu gisa. Bi gaztek denda bat ireki zuten Bilboko Alde Zaharrean, unean bertan egindako ‘smoothieak’ eta zuku naturalak saltzeko. Harrera ona ikusita, ekintzaileek Basaurin beren lantegia sortzea erabaki zuten, zukuak botilaratu eta errazago banatzeko xedearekin. Gaur egun, edariak Penintsula osora eta Balearretara iristen dira online dendaren bidez, Eup! plataformaren bidez. Batez ere, HORECA sektorean aritzen dira bere bezeroak (hotelak, jatetxeak eta kafetegiak).
“Gure zukuak %100 naturalak dira, eta fruta dute osagai bakar gisa. Ez dute ez kontserbatzailerik, ez koloratzailerik, ez azukre erantsirik. Gainera, 8 hilabeteko iraungipena dute, hoztu beharrik gabe. Esan dezakegu ezaugarri horiek dituzten merkatuko bakarrak garela”, adierazi dute Madariko arduradunek. Nabarmentzekoa da, halaber, enpresak erabiltzen duen lehengaia zuzenean erosten zaiela ekoizleei, eta, gainera, baztertu egiten dela dendetan eta supermerkatuetan, ez baitu betetzen agintariek ezarritako kalibrea edo itxura. Lanean ari dira, halaber, produktu berriak garatzeko, “gure mamia erabat berrerabiltzeko eta, hartara, elikagaien hondamenari aurre egiteko”, gaineratu dute.
Duela gutxi, EIT Food-en EWA (Empowering Women in Agrifood) programan parte hartzeko aukeratutako hamarretako bat izatea lortu du Madarik. Programa horren helburua da nekazaritzako elikagaien sektoreko emakumeen ekimenari laguntzea. “Programa honen bidez, produktua ezagutarazi nahi dugu, eta arrakastaz merkaturatzeko tresna egokiak lortu. Tresna horiek dira, alde batetik, elikadura-sektoreko adituen aholkularitza, prozesu horretan lagundu eta gidatu gaitzaketena, eta, bestetik, eskala handiagoan ekoizteko finantziazioa”, adierazi dute Anais Diezek eta Jonatan Vazquezek.
Enpresaren hurrengo helburua bere prozesuak ahalik eta gehien automatizatzeko makineria lortzea da. “Ostalaritzan oso zaila da zuku naturalak aurkitzea, unean bertan zukututako laranja-zukutik haratago. Uste osoa dugu Madarik ase dezakeela behar hori, produktu gozo, natural eta osasungarria eskainiz”, adierazi dute. Hori dela eta, enpresak hazten jarraitu nahi du bere ekoizpen-ahalmenaren arabera, eta beti fruta eta barazkiekin egindako produktu berriak sortuz.
SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Basque Talent bultzatu du enpresei laguntza emateko ekitaldi batekin
Bilboko BAT dorrean egingo dute urriaren 9an Basque Employer Branding Programme, talentua erakartzeko prestakuntza-programa.

Gu Haziak Garak gizarteratzea eta txertatze laboralaren alde egiten du Debagoienean
Bazterketa arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna eta ekintzailetza hobetzeko prestakuntza eta tailerrak eskaintzen ditu Gipuzkoako eskualdean

LEHIAKETA: Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Award
2023ko deialdia, irekia: Proposamena aurkezteko epea: 2023ko Urriaren 9ra arte

Euskal enpresek talentua erakartzeko eta atxikitzeko politikak aurkeztuko dituzte Basque Open Industryn
Azaroaren 13tik 14ra egingo den ekitaldiak gogoeta publiko-pribatu zabala eta anbiziotsua egingo du industriarekin eta nazioartekotzearekin lotutako bokazioak sustatzeko. Hainbat aditu egongo dira, besteak beste Daniel Mikolta Ingeatemeko pertsonen zuzendaria.

Mundu osoko 76 herrialdetako 777 startupek eman dute izena Eusko Jaurlaritzaren BIND 4.0 ekintzailetza-programan
BIND 4.0 berrikuntza-plataforma irekiak 777 hautagaitzarekin itxi du bere azelerazio-programaren zortzigarren ediziorako deialdia, zortzi ediziotan erregistratutako kopururik handiena izanik.