Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 maiatza, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Lehendakariak ekintzailetzarako deia egin du, euskal erakundeen babesarekin eta laguntzarekin

Lehendakariak bideari ekiteko deia egin die “lehen urrats hori baloratzen eta bueltaka ari diren ekintzaileei”, eta euskal erakundeen laguntza eta bere eskua eskaini dizkie hasierako une zailenetan.
Iñigo Urkullu Lehendakari

Lehendakariak “eskua luzatuta” euskal erakundeen laguntza eskaini die orain proiektu ekintzaile bat hastea baloratzen ari diren pertsonei. Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Iñigo Urkulluk ELDUren 60. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du gaur goizean.

Ekitaldian omenaldia egin zaio Higinio Artetari, azpiegitura elektrikoetan eta energia berriztagarrietan diharduen familia-talde honen sortzaileari. Bertan, Lehendakariak bideari ekiteko deia egin die “lehen urrats hori baloratzen eta bueltaka ari diren ekintzaileei”, eta euskal erakundeen laguntza eta bere eskua eskaini dizkie hasierako une zailenetan.

ELDUri buruz, Iñigo Urkulluk nabarmendu du ilusioa dela 60 urte hauetan izandako ibilbidearen “osagai” nagusia, eta adierazi du enpresa-talde hau pertsona askorentzat eredu dela eta “amets edo asmo gisa hasten diren ideia horiek lehenengo zutik jartzeko eta gero urrats sendo eta irmoz aurrera egiteko gai direla frogatzen duela”.

Hala, gogorarazi du ELDU familia-enpresa izatetik 600 pertsona eta 6.000 bezero izatera igaro dela, “zuen arrakasta-eredua esportatuz eta familia handi baten espirituari eutsiz”- esan du.

Ikusi bideoa hemen

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 2 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak