Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 abendua, 2022 Ekintzailetza Berrikuntza soziala

Leartibai Sarien lehen edizioko sariak banatu dituzte eskualdeko ekintzaileen artean

Abenduaren 15ean Ondarroako Kofradia Zaharrean egindako ekitaldian banatu ziren sariok, bost modalitate kontuan hartuz: Negozio-ideia berritzaileena; Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresa onena; Kooperatiba eredu onena; Gazteen negozio-ideia onena; eta Emakume ekintzaileari aipamen berezia.
Lea Artibai sarietako sarituak

Lea-Artibai eskualdeko ekintzaileen lana saritu, ekintzailetzaren kultura zabaldu, eredu kooperatiboa bultzatu eta balio erantsi handiko enpresa berritzaileak bultzatzeko asmoz abiarazitako ekimena da. Orain arte urtero antolatu den Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren aurreko hamalau edizioei lekukoa hartzen die Leartibai Sariek, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi programaren, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartearen eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen laguntzari esker antolatzen dira.

Leartibai Sarien lehenengo edizio honetara guztira 18 proiektu aurkeztu dira, 2021-2022 epealdian Lea-Artibai eskualdean martxan jarritako negozioak edo 2023an abiatzeko asmoa dutenak, hain zuzen. Lea-Artibaiko ekintzaileak omentzeko, eskualdean lanpostu berriak sortzeko eta emakumeen, gazteen eta, oro har, herritarren artean ekintzailetza sustatzeko helburu nagusiarekin, 5 modalitate saritu dira aurtengoan:

Sarituak

  • Negozio-ideia berritzaileena (2.000 €).

GMAO INGENIARITZA – Ekintzailea: Gregore Iuga, Ondarroa.

  • Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresa onena (2.000 €).

DENETARIK – Ekintzailea: Mónica Babarro, Berriatua.

  • Kooperatiba ereduko negozio ideia onena (2.000 €).

OPELA, KOOP. ELK. TXIKIA – Ekintzaileak: Xabat Arrate eta Ane Arizmendiarreta, Markina-Xemein.

  • Gazteen negozio-ideia onena (2.000 €-ko erosketa bonu bat).

AMETSLAN – Ekintzailea: Bakene Erkiaga, Berriatua.

  • Emakume ekintzaileari aipamen berezia (500 € + eskualdeko produktuekin osaturiko “Hamen Bertokoa” otzara).

NARE DESIGN –  Ekintzailea: Edurne Elizalde, Ondarroa.

Laguntza ekonomikoaz gain, irabazleek beste abantaila batzuk ere izango dituzte: Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen Enpresa Haztegian kokatzeko lehentasuna eta Leartibai Fundazioak kudeatzen dituen programa ezberdinetan parte hatzeko erraztasuna izango dute. Gainera, negozio-ideiaren garapenean eta azelerazioan aholkularitza jasoko dute fundazioko ekintzailetza-teknikarien eskutik.

Herritarrentzako ere saria

Herritarrak ere epaimahaikide lanetan aritu dira aurtengo edizioan Leartibai Fundazioak Instagramen antolatu duen lehiaketaren bitartez.  Eskualderako gustokoen duten proiektua bozkatzeko parte hartu duten ia 700 erabiltzaileak online egin den zozketa baten sartu dira eta irabazlea Asier Moreno Balsera ondarrutarra izan da. “Hamen Bertokoa” otzara bat jaso zuen atzoko sari-banaketa ekitaldian.

Ekintzailetza kultura hedatzen

Leartibai Fundazioa Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometitua dagoen erakundea da bere misioetako bat negozio berriak sustatzea izanik. Leartibai Sariak ekimenarekin ekintzailetza kultura hedatu, kooperatiba eredua sustatu eta balio erantsi altuko enpresa berritzaileak bultzatzen jarraitzeko asmoa du. Horrela, orain arteko lehiaketa ereduan 200 proiektutik gora aurkeztu dira eta inoiz ez da saririk esleitu gabe gelditu. Guztira, 42 proiektu saritu dira eta 86.000 € banatu dira sarietan.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Gamanek aldagailu inklusiboak eta higienikoak diseinatzen eta instalatzen ditu desgaitasuna duten pertsonentzat
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin
Irakurri gehiago
Bakarts.io Bakarts 26 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak