LA GRAN KEDADA, KUARTANGO, ARABA
Albisteak 19 uztaila, 2024

Landa Kedada Handiaren edizio berria, irailaren 27tik 29ra, Kuartangon

Mahai-inguruak, hitzaldi inspiratzaileak, tailerrak, kontzertuak, antzerkia, artisau azoka eta beste hainbat jarduera, hiru jardunaldi tematikoetan
-

Landa Kedada Handia irailean itzuliko da jarduera garrantzitsu betetako programa batekin: Irailaren 27tik 29ra eta, hirugarren urtez jarraian, Arabako Kuartango udalerriak Talentua, Kultura eta Tradizioa bilduko ditu berriro, landa ekosistema ekintzailearentzat ezinbesteko hitzordua bihurtu den topaketa honetan.

Berriro ere, hiru jardunaldi tematikok lurralde bakoitzeko erreferentziarik onenak aldarrikatu eta ikusaraziko dituzte; Berrikuntza izango delarik programa osoaren gakoa; bertan izango dira gai gorenei buruzko mahai-inguruak, proiektu arrakastatsuen aurkezpenak eta tailerrak, baita mahai-inguru handiak, hitzaldi literarioak, artisau azoka eta naturarekin harremanetan dauden jarduerak ere.

BIKO kooperatiba arabarrak antolatuta, ‘Rural Citizen’ ekimenaren eskutik, Landa Kedada Handiak Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Kuartangoko Udala, Vital Fundazioa eta Redeia ditu babesle. Edizio honetan “urte hauetako programarik indartsuenarekin” itzuliko da. Hirugarren edizioa Ashoka Changemakersen Amaierako Ekitaldiaren egoitza izango da, ekintzailetzan eta berrikuntza sozialean erreferente den nazioarteko erakundea. Jordi Evole ere bertan izango da, ekitaldi honetako jarraitzailea sutsua bihurtu dena. Jaialdian ere Repsol Ecodes eta Ashokako arduradunak bertan izango dira, Francisco Boya, Erronka Demografikoko idazkariarekin batera. Depedro izango da musika eskaintzaren erakarpen nagusiena.

Baina izen ezagunak edo erakunde handiak alde batera utzita, topaketak lurralde guztietako hizlariak eta lehen mailako laguntzaileak bilduko ditu: gai goriei heltzeko, jardunbide egokiak aurkezteko, proiektu inspiratzaileak ezagutarazteko, tailerrak emateko eta landa-munduaren erronkei aurre egiten lagunduko duten aliantzak sortzeko, jardunaldiak ekintzaileak, erakundeetako eta enpresetako ordezkariak, berrikuntzan adituak eta lehen sektoreko profesionalak, elkarte eta fundazioetako kideak bilduko ditu.

Landa Kedada Handiak ‘Landatartasun Berriaren’ epizentroa izatea lortu du,”gure lurraldeen aukerak eta indarguneak urtero partekatzeko eta aldarrikatzeko erreferentziazko gunea”, kalitatea eta berotasuna lehenesten dituen proposamenarekin. “Jendeak lehen lerroan gozatzea nahi dugu, sinergiak sortzea, gauzak gertatzea. Horregatik, asko zaindu dugu programa, jarduera bakoitza, xehetasun bakoitza, topaketaren familia-giroa gordetzeko. Urtero etortzen direnek zerbait nabarmentzen badute, gure hurbiltasuna eta ikasteko, gozatzeko eta komunitate fisikoa sortzeko aukera da”.

 

Talentua, Kultura eta Tradizioa

Topaketa osatzen duten jardunaldietako bakoitza gai jakin batean espezializatuta dago, eta horrek balio erantsi handia ematen dio Landa Kedada Handiari. Aurten ere, Kuartango Lab esperimentazio eta ekintzailetza zentroa izango da topaketaren egoitza, baina oraingoan jarduera gehiago izango dira kanpoan, eta, beraz, iazko 2.300 parte-hartzaileak gainditzea izatea espero da.

 

Programa ia itxita dago, 35 proposamen baieztatu dira, 35 hizlari eta 9 artista:

Talentua irailaren 27an, ostirala, izango da, 10:00etatik 23:30era. Jardunaldi honen helburua landa-garapen justu, oparo eta iraunkorrerako erantzunak aurkitzea da, ikuspegi eraikitzaile eta ausart batetik. Hainbat gairi buruzko mahai-inguruak antolatu dira: alkate ekintzaileak, energia kontzientea edo landa-industria eta berrikuntza. Halaber, eragin positiboa izango duen ekintzailetzarako tailerrak izango dira Sannas eta Ashokaren eskutik, lurralde guztietatik iritsitako landa-proiektuen aurkezpenak, lankidetza-dinamika eta sukaldaritza-dastatzea, NegoBide Círculo Empresarial erakundearen eskutik. Honekin batera, Kuartango Lab enpresan finkatutako enpresei bisita etaamaitzeko, Jordi Evolerekin eta Depedroren arteko solaldia, Juan Miguel Cortesen ‘Buscando a Huidobro Nº15 (Huidobro 15)’ interbentzio artistikoa eta eta gaueko zeruaren behaketa gidatua.

Kultura larunbatean, hilak 28, izango da, 10:00etatik 00:00etara. Egun horretan, musikaren trakzio-indarrari esker, hirien eta herrien arteko zubiak eraikitzeko grina nagusituko da. Bertaratzen direnek Depedro akustikoaz, ‘El Naán Trio’, ‘Demode Quartet’ eta ‘The Allnighter’ taldeen kontzertuetaz eta ‘Los Niños Jesús’ taldearen karaokeaz gozatu ahal izango dute. Gainera, bideojoko eta Wikimedia taillerrak, basoko bainuak, belaunaldien arteko jarduera, kafe literario bta Karmele Jaioren euskal idazlearekin, nobela-intrigaz betetako bermuta, bertako egileekin idatzizko hitzaren botereari buruzko hitzaldia eta kaleko argazkilaritza gunea ere egongo dira.

Igandean, irailaren 29an, Tradizioa jardunaldia egingo da, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 18:30era. Ate irekien eguna da, sustraiei eta ohiturei omenaldia, azoka tradizionalen kontzeptua eraldatuz. Oraingoz, bertako produktuen eta artisautzaren azoka, yoga, paseo botanikoa, Sarabat d ‘Aran’-en kontzertua, Ipurbeltzen  antzezlana eta argazkilaritza gunea, berriz ere, bertan izango dira ikusgai.

Gainera, hiru egunetan hainbat erakusketaz gozatzeko aukera egongo dira. Kanpoko gunean ‘Buscando a Huidobro 15. zk. Kuartango Lab enpresaren barruan, Nomad Studio ‘-aren ‘Retrato Nómada’, Kuartangoko bizilagunen erretratuetan datzana.Eta, gainera, aurten eraikinaren barne-dekorazioa oso berezia izango da, Nacho Aranteguiren ‘Sinfonía Silvestre: El lienzo vivo’ izeneko esku ekintza artistikoa.

 

Espazioa eta sarrerak

Talentu eta Kultura jardunaldiez gozatzeko egun bateko edo biko sarrerak izango dira, haurrentzako prezio bereziekin. Tradizioa doan izango da. Sarrerak, https://lagrankedadarural.org/eu/ webgunean eros daitezke. Webgune honek ekitaldiaren xehetasun guztiak biltzen ditu, hala programazioa, hizlariak eta artistak, nola ospakizunaren lekua, nola iritsi, non lo egin eta espazioaren mapa.

Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Kuartan-go Udalaren, Vital Fundazioaren eta Redeia-ren babesaz gain, Landa Kedada Handiak tokiko eta nazioko beste laguntza ugari ditu. Erakunde laguntzaileak Ashoka, Wikimedia España, PAC Sarea, Last Tour, Gasteiz On, Añana Landa Garapenerako Elkartea, ESA Taldea eta DNP Photo Imaging dira. Gainera, Diario de Noticias de Álava, Pueblos eta Corresponsables hedabideak laguntzaile ditu, eta Rural Citizenen erakunde laguntzaile guztien babesa. Hau da: BIKO kooperatibak ekitaldi berezi honetarakolanda-mundua eta ideologoa aktibatzeko sortutako ekimena.

LA GRAN KEDADA, KUARTANGO, ARABA

Lotutako albisteak

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.