Innoprot Portada
Albisteak 24 otsaila, 2023

Innoprot: Botiken baheketa hobetzeko teknologia berritzailea

Euskal konpainiak in vitro zelula-sistemen multiplexio bidezko produktuak eta teknologiak garatzen ditu sendagaiak aurkitu eta garatzeko saiakuntzak bermatzeko
-

Bioteknologian espezializatua, Innoprot lanean ari da 2007tik, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ‘spin-off’ enpresa gisa sortu zenetik. 15 urte hauetan, euskal konpainiak teknologia berritzailea garatu du farmakoen baheketa hobetzeko.

Horretarako, in vitro zelula-sistemak multiplexionatzeko produktuetan eta teknologietan ardaztu  du bere ikerketa-ildoa, sendagaiak aurkitu eta garatzeko saiakuntzak egiteko. “GPCR baheketarako teknologia patentatuarekin, gai gara konposatuak eraginkortasun handienarekin identifikatzeko, baina nahi ez diren albo-ondorioak saihestuz”, azaldu dute enpresatik.

Zelula-mintzean kokatuta, GPCR hartzaileek alteratutako jarduera dute hantura-gaixotasunetan, gaixotasun kardiobaskularretan edo minbizian. “Gaur egun, azken belaunaldiko medikamentuen %50ek eragiten diote hartzaile horri, eta horrek erakusten du zer garrantzitsua den haren jarduera-aldaketak hautematea ahalbidetuko duten teknologien garapena”, azpimarratu dute Innoprotetik.

Innoprot EquipoAplikazio horiekin batera, enpresa bioteknologikoak garatutako teknologiak GPCR, fibrosi eta gaixotasun neurodegeneratiboetan (Alzheimer, Parkinson edo ELA) oinarritutako baheketa-zerbitzuak ere ahalbidetzen ditu. “Farmaziako zerbitzuen hornitzaile gisa ibilbide profesional luzea duten sendagaiak aurkitzeko teknologien arloko esperientzia uztartzen duen ikertzaile-talde bat dugu”, adierazi dute.

Bere zerbitzuei dagokienez, Innoprot zelula-lerro egonkorrak eskaintzen ditu gene-barietate zabal baterako edo siRNA sekuentzietarako. “Eskatutako DNAen diseinutiketa sintesitik hasi eta lerro zelularra edizioararte, muturretik muturrerako lerro zelularraren garapena eskaintzen dugu”. Zerbitzu horri DNA klonazioa eta proteinen adierazpena batzen ditu, baita ere proteinen interakzio-zerbitzuak. “Kidetasun-etiketetan oinarritutako garbiketa-plataforma teknologiko bat erabiltzen dugu, errendimendu handiko analisirako eta elkarreraginen identifikaziorako bereziki diseinatua”, azaltzen dute Innoprotetik.

Innprotek parte hartzen ari den azken proiektuetako bat ‘Osasunberri’ da, Eusko Jaurlaritzak bultzatutakoa. Proiektu honen helburua da euskal sektore bioteknologikoko enpresen arteko lankidetza sustatzea, osasun-sektoreak banaka aurre egin behar dien erronkei aurre egiteko mugak gainditzeko. Helburu komun horrekin, ekimenak testak, terapiak, asistentzia eta konexio digitala bezalako arloetan jarduten du. “Osasunberrik hainbat test lortu nahi ditu. Horretarako, diagnosi-test berrien inguruan soluzio teknologikoak eta fabrikazio-gaitasunak garatzeko I+Gko plataformak ditu”, proiektuaren arduradunek azaldu dutenez.

+info: innoprot.com

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.