Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 urtarrila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

GYMCHESS, sistema kognitiboa hobetzeko eta urteek adimenean dituen eraginak moteltzeko gai da

GYMCHESS aplikazioa Google Play (Android) eta App Store (iOS) plataformetan dago eskuragai
GYMCHESS

GYMCHESS euskal startup teknologikoa da, ECAM metodologia berritzaile, ludiko eta eraginkorraren bidez sortua. Sistema kognitiboa hobetzeko eta urteek adimenean dituen eraginak moteltzeko gai da. Ondorioz, euren ongizatean eta adimen-osasunean kontzientziatutako pertsonen lagungarri da.

Ekimena diziplina anitzetik sortu da: psikologia, xakea eta teknologia negozio berrietan transformatzetik. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Ekintzaile-Txekintek programaren bidez lagunduta, GYMCHESS berriki aurkeztu zen Dubaiko bi aktotan; bata aurrez aurrekoa eta bestea telematikoa. Horretarako Judith Polgar-en laguntza izan zuten. Historia osoko xake jokalaririk onena da eta, hein batean, beragan inspiratua da Netflixen arrakasta handia duen “Gambito de Dama” seriea.

Leontxo García kazetari eta dibulgatzaile zientifikoak “Xakea eta garunaren zahartzeari” buruzko ezagutza interesgarriak partekatu zituen, zenbait ikerketa zientifikok erakutsi bezala, xakea garunaren zahartzea atzeratzeko baliagarria dela nabarmenduz (eta hortaz, alzheimer eta beste dementzia batzuk atzeratzeko ere).

Bestalde, Juan Antonio Montero psikologoak aurkezpenean azaldu zuen GYMCHESS startupa ECAM metodoan oinarritzen dela. “Azken belaunaldiko erreminta, praxi zabaletik sortua eta arrakasta handia izan duena zahartze aktiboa edo menpekotasunetatiko birgaitzea bezalako esparruetan”.

Leontxo García ta Juan Antonio Montero startuparen ko-fundatzaileak dira, Tecnalia Ventures-eko CEO eta ko-fundatzaile den Asier Rufinorekin batera. Asier Rufinok inbertsoreentzako diskurtsoaz arduratu zen “nutrizioarekiko, ariketarekiko, estresaren kudeaketarekiko eta pertsonen ongizateari lotutako beste gai garrantzitsu bat gero eta kezka handiagoa duen mundu honetan”. ‘Business angel’ finantzaketa erronda bat egiteko asmoa dute. Asier Rufinok dioenez, higadura kognitiboa eta garunaren zahartzeari buruzko ikerketa zientifikoetan parte hartu nahi dute, bereziki GYMCHESS / ECAM erabiltzeko aukera legokeenetan.

Aplikazioa Google Play (Android) eta App Store (iOS) plataformetan dago eskuragai.
gymchess.com

Bideo:

https://www.youtube.com/watch?v=KF_HgSucBFU

 

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak