Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 19 iraila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Gorka Orive: “Geroa Diagnosticsen aurkikuntza nagusiena alzheimerra izateko arriskua zehazten duen proteina bat listuan aurkitzea izan da”

Arabako startupak gaixotasuna diagnostikatzeko lehen listu-biomarkatzailea aurkitu du.
Gorka Orive, Geroa Diagnosticsen sortzailetako bat.

Espainiako Neurologia Elkartearen (SEN) datuen arabera, oraindik larriak ez diren alzheimer kasuen % 70 diagnostikatu gabe daude. Izan ere, gaixotasunaren detekzio goiztiarrak pazienteen gutxitze-kognitiboa moteltzeko tratamenduak ezartzea ahalbidetuko luke. Horixe da, hain zuzen ere, Geroa Diagnostics enpresaren helburua. Enpresa bioteknologiko hori Gasteizen jaio zen 2015ean, eta dementzia mota horren diagnostikoan laguntzeko tresna bat garatu du. 

Zehazki, Geroa Diagnosticsek Alzheimer gaixotasuna diagnostikatzeko gaitasun potentziala duen lehen listu-biomarkatzailea aurkitu eta baliozkotu du. “Gure aurkikuntza nagusia pazienteen listuan proteina bat topatzea izan da, eta horrek aukera ematen du gaixotasuna izatearen berezko arriskua zehazteko”, azaldu du Gorka Orivek, Arabako startuparen sortzaileetako batek eta EHUko Farmazia Fakultateko irakasleak. 

Biomarkatzailea kostu txikiko teknika ez-inbaditzaile batean oinarritzen da, horrelako probak egitea errazten duena. “Prozedura oso erraza da: funtsean listu-lagin bat hartu behar da, eta gaur egun merkaturatu daitekeen kit batekin, proteina horren (laktoferrina) kontzentrazio erlatiboak zehazten dira. Azken finean, arrisku handia dagoen ala ez zehazten laguntzen du”, Orivek adierazi duenez. 

Geroa Diagnosticsen lanaren lehen fasea analisi- eta balidazio-azterketa klinikoak egitea izan da, saiakuntza klinikoei atxikitako pazienteei probak eginez. Oraindik ez dira gizarte osora iritsi, Orivek azaldu duenez; izan ere, “bide luzea da, erregulazio-eskakizun garrantzitsuak dituena, baina egia da, halaber, pandemiaren ondoren, batez ere, markatzaile periferiko berriak agertzea joera bat izaten ari dela Alzheimerren gaixotasunean, bai listuari dagokionez, bai odolari dagokionez”. 

Ikuspegi horrekin, Geroa Diagnostics-en hurrengo hilabeteetarako helburua produktu berri hori merkaturatzea da. “Ahalegin handia egin dugu erregulazio-bideak aktibatzeko, pixkanaka hainbat herrialdetan teknologia onartzen joan dadin”, ondorioztatu du Orivek. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.

Lotutako albisteak

Mario Fernández Hobeen 20 urtarrila, 2023 Ekintzailetza
Arabako Hobeen startupa aukeratu du LG Novak nazioarteko programan parte hartzeko
Irakurri gehiago
17 urtarrila, 2023 Ekintzailetza
Mar Viva: “Funtsezkoa da modu jasangarrian kontsumitzea zein garrantzitsua den jabetzea”
Irakurri gehiago
12 urtarrila, 2023 Basque Trade & Investment
Innomy: “Haragiaren alternatiba bat sortzen dugu modu naturalean, iraunkorrean eta nutrizioaren aldetik aberatsa”
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2023 Ekintzailetza
RKL Integral: “Berrikuntza ezinbestekoa da enpresen segurtasun integralean erantzuteko denbora irabazteko”
Irakurri gehiago
28 abendua, 2022 Berrikuntza
Baigene: “Kirol-errendimendua hobetzen dugu eta bezeroarentzako bizimodu osasungarria lortzen dugu informazio genetikoaren bidez”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak