Albisteak 6 ekaina, 2023

F2P Campusaren 4. edizioa hasi da Gasteizen, bideojokoaren industria Araban eta Euskadin bultzatzeko asmoz

Nazioarteko topaketa hau, free-to-play bideojokoen sektorean aitzindaria, uztailaren 17tik irailaren 17ra arte izango da, Euneiz Unibertsitatearen egoitzan
-

F2P Campusak, munduko free-to-play bideojokoen lehen campus azeleratzaileak, laugarren edizioari  eman dio hasiera, Gasteizen, talde parte-hartzaileak hautatzeko prozesua irekiz. Ekimena Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz Unibertsitateak bultzatzen dute eta sektoreko erreferentzia gisa finkatu da. Haren asmoa da Araban eta Euskadin bideojokoaren industria sustatzea, talentua  erakartzeko eta aberastasuna sortzeko guneak izan daitezen.

Ez dugu ahaztu behar sektore horrek  2021ean 1.326 milioi euro baino gehiagoko negozio-bolumena lortu zuela Espainian eta 8.000  pertsonari baino gehiagori ematen ziela jada enplegua. Gainera, campusarekin batera, bideojokoei  buruzko Euskadiko lehen bi gradu ofizialak jarriko ditu abian Euneiz Unibertsitateak 2023-24ko ikasturtean, artistaren eta diseinuko zein programazioko profesionalen profilak eskuratzeko.

Laugarren edizioa datorren uztailaren 17an hasiko da, Euneizko Unibertsitatearen instalazioetan,  erakunde hori bera izango baita egoitza ofiziala segidako bigarren urtean. Egun horretatik aurrera  irailaren 17ra arte, aukeratutako 5 taldeek arloari buruzko munduko aditu nagusietako baten  aholkularitzarekin garatu ahalko dituzte beren bideojoko-proiektuak, adituok uda osoan zehar  bisitatuko baitute Arabako hiriburua. Ekainaren amaieran, antolatzaileek campusean parte hartzeko  hautatutako taldeen izena ezagutaraziko dute eta proiektu bakoitzeko 4 pertsona Gasteizen egoteko  kudeaketak egingo dira. Pertsona horiek, hain zuzen, azken Demo Day egunean, irailean, aurkeztu  beharko dute egindako lan osoa.

F2P Campusaren helburua da aurten euskal taldeen presentzia bultzatzea eta gizarte osoan  bideojokoaren kultura zabaltzen jarraitzea, sektorean talentu ekintzaile berriaren sarrera sustatzeko.  Espainiako Bideojokoen Liburu Zuriko azken datuen arabera, Euskadin estatu osoko enpresen  bolumenaren % 3,2 baino ez dago; hortaz, pisu gehien duten lurraldeetatik, hala nola Kataluniatik  (% 28) eta Madriletik (% 24), urrun dago. Kataluniako erkidegoak, gainera, herrialde osoko fakturazio bolumenaren % 50 baino gehiago dauka.

F2P Campusa bultzatzen duten hiru erakundeek (Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta  Euneiz Unibertsitateak) oso ondo baloratzen dute ekimenaren 4 urteko ibilbidea: «apustu ausarta da,  arrakasta frogatu duena eta urtero atxikipen eta babes berriak biltzen dituena. Gasteiz, Araba eta  Euskadi bideojokoen industriaren garapen-nodo gisa posizionatzeko modu bikaina».

 

Games Academy 

Aurreko edizioetan bezala, campusak arreta berezia jarriko du sektore honen potentzialtasun guztiak  hedatzeko. Horretarako, herritarrentzat irekitako zenbait jarduera antolatuko ditu Games Academy  programaren barruan. Ekimen hori laster aurkeztuko da, gazteen artean bokazio berriak sortzeko  apustua indartu ondoren, sektore horretan ia ez baitago langabeziarik eta 2024ko amaieran Espainian  10.300 enplegu baino gehiago edukitzea aurreikusten baita.

Nazioarteko campus hori BIC Arabak koordinatuta dago, Katoid enpresaren zuzendaritzapean, eta,  gainera, Gasteizko Udalaren, Euskaltel Fundazioaren, Vital Fundazioaren eta AWS for Games  enpresaren babesletza dauka.

info+: f2pcampus.com

F2p Campus Vitoria Gasteiz ARABA ÁLAVA

Lotutako albisteak

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
26/06/2025 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Ekintzaile+ laguntzen deialdia argitaratu du, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 29ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Berrikuntzako  200  aditu  europarrek  hartu  dute  parte  EBN  (European  Business  and  Innovation  Centre  Network)  Kongresuan
18/06/2025 Ekintzailetza

Berrikuntzako 200 aditu europarrek hartu dute parte EBN (European Business and Innovation Centre Network) Kongresuan

Ekainaren 18, 19 eta 20an izango den hitzorduak Euskadi ekintzailetza berritzailearen europar erdigune bihurtuko du, eta Ezkerraldeko erreferente den Ilgner inkubagailuaren 25. urteurrena ospatuko du. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Energia Trantsizioko sailburuorde Irantzu Allendek parte hartu du.

Industriari  aplikatutako  30  soluzio  teknologiko  aurkeztuko  ditu  Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  Demo  Day  jardunaldian,  uztailaren  3an
16/06/2025 Up Euskadi

Industriari aplikatutako 30 soluzio teknologiko aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak BINDen Demo Day jardunaldian, uztailaren 3an

Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioan ospatuko da Eusko Jaurlaritzaten eta SPRI taldearen BINDen Demo Day 9. edizioan eta 20 startupek Euskadiko ETE eta korporazio liderrekin batera garatutako berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte.

Tecnaliak  TramoIA  Intralogistics  Robots  startupa  sortu  du,  logistikako  prozesu  konplexuak  automatizatzeko  soluzio  teknologiko  bat
16/06/2025 Ekintzailetza

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea

ComexSoftek  erabaki  estrategikoak  hartzen  laguntzen  die  elikagaien  retail  sektoreko  enpresei
12/06/2025 Ekintzailetza

ComexSoftek erabaki estrategikoak hartzen laguntzen die elikagaien retail sektoreko enpresei

Aginte-panel interaktibo baten bidez, fabrikatzaileei eta banatzaileei produktuen salmenten analisia, merkatuen araberako fakturazioa eta produktua hainbat merkatutara egokitzeko potentziala monitorizatzeko aukera ematen die

Euskadi  –  Basque  Countryk  euskal  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztuko  ditu  South  Summiten
06/06/2025 Up Euskadi

Euskadi – Basque Countryk euskal startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu South Summiten

Ekainaren 6ra arte, bederatzi euskal startupek Smart Industry, e-Commerce, Health Tech eta telekomunikazioei aplikatutako teknologia berriak aurkeztuko dituzte.

Pedro  José  Salazar,  AJL  Ophthalmic  enpresako  CEOa,  eta  Kroketak.eus:  Araba  Ekinean  2025  sarien  irabazleak
04/06/2025 Ekintzailetza

Pedro José Salazar, AJL Ophthalmic enpresako CEOa, eta Kroketak.eus: Araba Ekinean 2025 sarien irabazleak

Ekin Day ekimenean, ekainaren 2an Europa Biltzar Jauregian egindako Araba Ekinean jardunaldi nagusian, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 2025. edizioko 11 kategorietako sariak banatu ziren.

Garaia  Parke  Teknologikoa,  berriro  ere  ekintzailetza  eta  inbertsiorako  topagune  ekainaren  3an
27/05/2025 Ekintzailetza

Garaia Parke Teknologikoa, berriro ere ekintzailetza eta inbertsiorako topagune ekainaren 3an

Debagoiena euskal ekintzailetzaren epizentroa izango da berriro, ekosistema enpresarial eta berritzailea indartzea helburu duen topaketarekin.

EBN  2025  kongresua  BIC  Bizkaia  Ezkerraldean  egingo  da
23/05/2025 Ekintzailetza

EBN 2025 kongresua BIC Bizkaia Ezkerraldean egingo da

Kongresua aukera paregabea izango da industria-energia trantsizioaren inguruan eztabaidatzeko, gure lurralde eta ekonomien etorkizunerako funtsezko gaia baita.

INIZIA  sariak  banatu  dituzte,  INIZIA  DAY  jardunaldian
15/05/2025 Ekintzailetza

INIZIA sariak banatu dituzte, INIZIA DAY jardunaldian

Horien helburua da oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa egitasmoak biltzen dituzten proiektuak aitortzea

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.