Euskooters
Albisteak 23 ekaina, 2022

Euskooters: Patinete elektriko partekatuak alokatzeko aukera ematen duen aplikazioa

Startup bizkaitarrak hiru urte daramatza zerbitzua eskaintzen Sopelan eta Berangon
-

Mikromobikortasun jasangarria gero eta indar handiagoa hartzen ari da euskal hiri eta udalerrietako turismo-eskaintzan. Mugikortasun iraunkorragoaren aldeko apustua hau gero eta beharrezkoagoa den irtenbidea da. Izan ere, bizikleta eta patinete partekatuak erabiliz, autonomia handiagoa ematen digute mugitzeko orduan, nahi dugun lekura eta nahi dugunean joateko. Horren adibide da Euskoooters euskal startupak egindako apustua, 2019az geroztik, patinete elektrikoak partekatzeko alokairu-zerbitzua eskaintzen du turismo zerbitzu gisa Berangon eta Sopelan.

 

Euskooters

Proiektua hiru euskal ekintzaileren eskutik sortu zen, Getxoko Udalarentzat patinete elektrikorekin zerbitzu pilotu bat martxan jarriz. Ekimenaren helburu nagusia   ibilgailu horiek hiriko trafikoa arintzeko eta zarata -edo kutsadura-arazoak konpontzeko-, irtenbideak izateaz gain, gure hiriak bisitatzen dituzten turistentzako mugikortasun iraunkorrerako alternatiba ere izan daitekeela erakustea izan zen. Konpainiaren arduradunek beren webgunean adierazten dutenez, “pertsonak azkarrago, erosoago, modu isilago, dibertigarriago eta, batez ere, ingurumenarekin atseginago mugitzen laguntzea da gure erronka”.

Praktikan, aplikazioak zure telefono mugikorretik deskargatzean funtzionatzen du (iOSen eta Androiden eskuragarri dago). Ondoren, erabiltzaileak sisteman erregistratu beharko da -gutxienez 16 urte izan behar dira plataforma hau erabiltzeko–. Geroago, bere kokapen geografikotik hurbilen dagoen patinete elektrikoa aurkitu behar da. Behin lokalizatuta, erabiltzaileak QR kode baten bidez desblokea dezake patinetea, ordainbide bat sar dezake, edo, bestela, eskuz sar dezake Euskooterraren identifikazio-kodea. “App-ak nabigatzaile gisa funtzionatzen du, eta patinetean ibiltzeko ibilbide atseginenak gomendatzen ditu, araudiaren arabera, hautatutako ibilbidearen distantzia eta aurreikusitako denbora erakutsiz, enpresatik zehazten dutenez.

Tresna berritzaile honek eskaintzen dituen abantailak nabarmentzeko orduan, ordutegi-malgutasuna eta ibilbide erabilgarriak agertzen dira, eta horri esker, turistak leku gehiago ezagut ditzake denbora laburragoan. Gainera, konexioa sinplea da, eta elektrikoa denez, ez du isuri kutsatzailerik igortzen, eta eremu txikiagoa hartzen du bide publikoan. Era berean, erabiltzaileak beste garraiobide batzuekin konbina dezake (metroa, trena edo autobusa). “Turistek asko baloratzen duten denbora aurrezten laguntzen duen garraiobidea da, eta bisitatzen duten lurraldea hobeto ezagutzeko aukera ematen du, kotxearen erabileraren mende egon gabe”.

Euskooters

Udalerri bakoitzeko zirkulazio eta aparkatze-arauak errespetatzeko, erabiltzaileak muga horiek gainditzen baditu, aplikazioak horren berri emango dio, baimendutako zirkulazio-eremura itzul dadin, eta egon daitezkeen zigorren eta ibilbidea automatikoki amaitzeko aukeraren ere berri emango dio. Bestalde, erabiltzailea Euskooterra eremutik kanpo aparkatzen saiatzen bada, zigortua izan daitekeela ohartaraziko zaio sistematik.

Gaur egunean, Berango eta Sopelanarekin batera, patinete elektrikoen alokairu partekatua eskaintzen du enpresak Bilbon – Alde Zaharra –, baita Zumaian ere. Bertatik, Euskooterrarekin Geoparkea (60 milioi urte baino gehiagoko historia duena) bisita dezakete turistek: Algorri begiratokia, Itzurun hondartza, Flysch ospetsua edo San Telmo baseliza.

 

Euskooters-i buruzko informazio gehiago esteka honetan.

Euskooters

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.