Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 Azaroa, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Euskal misoa, bertako produktuz egindako hartzidura japoniar honen alternatiba

Bi ekoizle ekintzaile gaztek, Blanca del Novalek eta Gorka Menendezek, Leartiker zentro teknologikoarekin batera bultzatutako proiektuak produktu berri hau Euskadiko lehengaietatik abiatuta garatzea du helburu.

Asiako sukaldaritza Mendebaldean aspaldidanik dagoen joera izateaz gain, kultura horietako produktu hartzitu tipikoekiko interesa areagotu egin da mundu osoan. Nutrizio-propietateak dira arrazoietako bat; bestea, ingurumen-iraunkortasuna bilatzen duten dietetan mota horretako osagaien aldeko apustua egitea.  

Hala ere, misoa bezalako produktuen jatorriak jada jasangarritasun hori kolokan jartzen du; izan ere, sarritan urruneko herrialdeetatik etortzen dira eta ingurumen-aztarna handia uzten dute, soilik garraiotik datozen CO2 isurketekin. Alternatiba bat proposatzeko, ARTOMISO proiektua sortu da, antzeko produktua eskaintzen duena, baina euskal lehengaiekin. 

Blanca del Noval eta Gorka Menéndez ekoizle ekintzaile gazteek sustatu dute proiektua, Leartiker zentro teknologikoarekin lankidetzan, eta bertako produktuekin ‘euskal misoa’ sortzea du helburu. Japoniar produktu tradizionalarekiko ezberdintasun nagusia bere osagaiak dira, artoa eta babarrun zuria erabiltzen baititu soja eta arrozaren ordez. 

Misoa Japonian tradizioz ekoitzitako osagaia da. Hartzitutako sojaz egindako orea da, eta zerealak gehi dakizkioke, hala nola arroza edo garagarra. Batez ere miso-zopa ezagunean erabiltzen den osagaia da. Izan ere, munduko ospea irabazi du, onura kardiobaskularrei eta bere kulturan duela mende askotatik egotzi zaion presio arterialaren murrizketari esker. 

ARTOMISO, Eusko Jaurlaritzaren BERRIKER 2022 programak sustatu eta finantzatua, jatorrizko osagaien ordez artoa eta babarruna erabiltzen ditu. Horrela, Leartikerren arabera, gaur egun Euskadin inor ekoizten ez duen produktu lokal bat eta km 0-koa garatzen da. Gainera, bertako nekazaritza-produktuen balio-katea handitu egiten da. 

Blanca del Novalen eta Gorka Menendezen ideiak, Leartikerrekin batera abian jarriak, aurreko proiektuetan partekatutako esperientziak hartziduretan, nekazaritzan, botanikan eta gastronomian  dituzten ezagutzekin batzen ditu, eta horiek dira produktu berri hau egiteko prozesua garatzeko motorra. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.   

Lotutako albisteak

ARKITÉCNICAS 20 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Arki-Tecnicasek eraginkortasun energetikoa eta arkitektura sustatzen ditu PassivHaus estandarraren eskutik
Irakurri gehiago
Finamik 19 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako eta startupentzako plangintza, analisi eta reporting finantzarioko softwarea: Finamik
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 17 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak