Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 uztaila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Errealitate birtuala ebakuntza-gelan praktikak egiteko

Kauka enpresak prestakuntza-plataforma eskaintzen die osasun-arloko ikasle eta profesionalei.

Kauka-ko arduradunek adierazi dutenez, osasun-prestakuntzan arazo nabarmenetako bat karreran edo lanbide-heziketan praktika ordu kopuru egokiak ez egotea da, bai medikuntzan, bai erizaintzan. Arazo horri erantzuna eman nahian, duela bi urte eta erdi Kauka sortu zen, errealitate birtualaren bidez prestakuntza eta praktika sanitarioan espezializatutako enpresa, Donostian kokatua. Gaur egun 8 profesional ditu plantillan, eta SPRI Taldearen laguntza jaso du, BIC Gipuzkoarekin batera, Txekintek Ekintzaile programaren bidez bere plataforma garatu ahal izateko. 

Gipuzkoako enpresak hiru esparruetako bezeroak ditu. Lehenengoa unibertsitateak eta lanbide-heziketako zentroak dira. Kasu honetan, ikasleek operazio praktikak egin ditzakete, une oro plataformak gidatuta. Gainera, ebaluazio-modua dago, eta bertan, gida horiek desagertu egiten dira eta ikasleak laguntzarik gabe egiten du prozedura. Datu horiek plataforman gordetzen dira, eta horrela, irakasleak ikasleak ebaluatu ditzake, ikasle bakoitzaren jarraipen bat izanez. 

Bigarrena esparrua profesionala da, ospitaleak, klinikak edo osasun-zentroak, eta profesionalentzako etengabeko prestakuntza jorratzen du. “Esate baterako, Donostiako ospitalean ebakuntza-gela prestatzeko simulazio bat egiten ari gara. Erizaintza nahiko postu txandakatua da, egun batean jaioberrietan egon zaitezke eta beste batean ZIUn. Gure plataformaren bidez, profesionalek ebakuntza-gela erabili gabe praktikatu dezakete, errealitate birtualeko betaurrekoak soilik erabilita”, azaldu du Tanit Esnal Kaukako gerenteak. 

Gainera, teknologia hau pertsona batek baino gehiagok erabil dezakete aldi berean, eta urrutitik esku-hartze bat prestatzeko baliagarria da. Tanit Esnalek gaineratu duenez, “erabiltzaileek ingurune berarekin elkarreragin dezakete, eta birtualki elkartu daitezke, benetako kirurgia batean betetzen duten rol bera betez (zirujaua, anestesista, erizaina…)”. 

Eta Kaukak lan egiten duen hirugarren arloa farmazialariekin eta material eta gailu medikoko hornitzaileekin zerikusia du. Bere bezeroek plataforma erabiltzen dute beren produktuek edo gailuek nola funtzionatzen duten erakusteko. “Azoketan ere erabiltzen dugu. Farmazialari batentzat egiten ari garen azken lana giza gorputzean zeharreko bidaia baten errealitate birtuala da, non sendagaiak organo ezberdinetan nola funtzionatzen duen ikusten den”, adierazi du gerenteak. 

Oraingoz, Kaukak esparru nazionalean baino ez du lan egiten, baina epe laburrerako helburua nazioartekotzea da. Enpresa Singapurren izan da duela gutxi, ICEX-ek merkatu hura ezagutzeko antolatutako bidaia baten bidez. “Asiako merkatuan interes handia dugu, eta Singapur eskualde horretan sartzeko leku bikaina iruditzen zaigu. Espero dugu bidai honen ondorioz  gure nazioarteko lehen kolaborazioak agertzea”, Esnalek azaldu duenez. Epe laburrean, Gipuzkoako enpresa finantzaketa bila ari da bere plataformaren barruan  eduki-liburutegi bat garatzeko, zerbitzua zuzenean kontratatu ahal izateko eta erabiltzaile eta pasahitz batekin erabili ahal izateko. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori. 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak