Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa

Programa Impact Hub Donostiak bultzatzen du eta 2024ko maiatzetik urrira garatuko da dohainik, Gipuzkoako Foru Aldundiren laguntzari esker.
ERALDALAN Impact Hub Donostia

Eraldalanek Gipuzkoako lidergo eta erakunde eraldaketa programaren 4. edizioa abiarazi du eta parte hartzeko izen-ematea ireki du. Enpresa garapen, prestakuntza eta networking programa bat da, gure inguruneko erronketara egokitu eta eredu lehiakor, erresiliente eta iraunkorretarantz aurrera egin nahi duten enpresa txiki eta ertainetako taldeetako liderrei zuzendua.

Programa Impact Hub Donostiak bultzatzen du eta 2024ko maiatzetik urrira garatuko da dohainik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzari esker.

Eraldalanek Sistema Bizien Teoria eta “OATS” ereduarekin lan egiten du, pertsonak, prozesuak eta erakundearen helburua lotzen dituzten 6 kategoria hauetan oinarrituta: Helburua eta balioak, Zaintza, Komunikazioa, Moldagarritasuna, Autonomia, Lidergotza bideratzailea

Programa hiru bloke osagarritan banatuta dago, gure antolaketa-ereduetan eta lidergo kontzientean aurrera egiten lagunduko diguten ezagutzak, tresnak eta praktikak ezagutzeko eta integratzeko.

  • Maiatzak 30. Impact Hub Donostia. 11:00-13:00. Erakundearen autodiagnostikoa. Erakunde bakoitzaren ongizate-egoera baloratzeko saio bat, Eraldalan autodiagnostikoaren tresna digitalarekin. Beste erakunde batzuekin batera aukerak identifikatzeko, esperientziak eta errealitateak partekatzeko espazioa izango dugu.
  • Ekainak 20 / Irailak 19. Impact Hub Donostia. 11:00-13:00. Prestakuntza. 2 saio teoriko-praktiko, antolakuntza-eredu berriak ezagutzeko eta lidergo kontzienterantz entrenatzeko:
    • Lidergo bideratzailea eta komunikazio eraginkorra
    • Autonomia eta moldagarritasuna
  • Urriak 24. Donostia. Networking ekitaldia. Programa profesionalen arteko topaketa batekin amaituko dugu, eta enpresa-lidergoaren eta -eraldaketaren esparruko erreferenteak ezagutuko ditugu; horrez gain, parte-hartzaileen artean elkarrizketarako eta indagaziorako espazioak partekatuko ditugu.

ERALDALAN Impact Hub Donostia

Parte hartu nahi duzu?

Parte hartu nahi duzu? Gipuzkoako erakunde sarean parte hartzea gustatuko litzaizuke? Zure taldearekin aurrera egiteko eta lidergo kontzienteago batean garatzeko modu edo eredu berriak ezagutu nahi badituzu, jar zaitez harremanetan Impact Hub Donostia taldearekin, formulario hau betez, eta xehetasun gehiago bidaliko dizkizugu programari, datei eta beste datu interesgarri batzuei buruz.

Autodiagnostikoari buruz

Zure erakundearen osasun-egoera ezagutzea eta hobetzea gustatuko litzaizuke?

Eraldalan autodiagnostikoa tresna digital eta ireki gisa sortu zen, taldeen zerbitzura, erakundeak eraldatzeko aukerak errazago identifikatzeko. Autodiagnostikoak OATS ereduaren  hiru ardatzetan (pertsonak, prozesuak eta helburua) eta 6 kategoriatan (lidergo bideratzailea, zaintza, asmoa eta balioak, autonomia, moldagarritasuna, komunikazioa) oinarritutako balorazioa egiten du. Eskatu zure autodiagnostikoa.

Erakunde Eraldaketa sare zabala

Ondorengo erakundeek parte hartu dute Eraldalaneko aurreko edizioetan: Hettich, Cyber Surgery,  HRE automation, Viajes Eroski, Matia Fundazioa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Emaús Fundación Social, Landaola Gipuzkoako Landa Garapen Elkartea, Surfrider, etab.

 

ERALDALAN Impact Hub Donostia

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 17 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
Irakurri gehiago
Flybble Drones Soccer 13 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Flybblek Drone Soccer Euskadira hurbiltzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak