BAT BIZKAIA BILBAO
17-01-2022 Presentación del proyecto BAT, en centro internacional de emprendimiento en Bizkaia.. El Centro Internacional de Emprendimiento de Torre Bizkaia se pondrá en marcha el próximo mes de septiembre con la denominación BAT (B Accelerator Tower) y cuatro plantas disponibles, si bien su objetivo es "crecer hasta los 10.000 m2". Una treintena de grandes empresas han confirmado ya que "sus equipos de innovación estarán" en estas instalaciones, según ha explicado el diputado general de Bizkaia, Unai Rementeria. POLITICA
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 17 urtarrila, 2022

Ekintzailetza eta Berrikuntza zentroak irailean irekiko ditu ateak Torre Bizkaian: ‘BAT’

Nazioarteko konexioa BATren faktore bereizgarrietako bat da, eta hori posible eta egingarria da PwCk sortutako aliantzari esker, zentroa Talent Gardenekin eta Impact Hubekin batera jarduteko.
-

Nazioarteko konexioa BATren faktore bereizgarrietako bat da, eta hori posible eta egingarria da PwCk sortutako aliantzari esker, zentroa Talent Gardenekin eta Impact Hubekin batera jarduteko.

Nazioarteko 140 nodo baino gehiagotarako sarbidearekin BAT, B Accelerator Tower, munduko ekintzailetza eta berrikuntza zentrorik konektatuena izango da irailean Bizkaia Dorrean ateak irekitzen dituenean. Elkarrekin esperientzia zabala dute berrikuntzako enpresaproiektuen azelerazioan eta inkubazioan, eta 140 zentro baino gehiago dituzte mundu osoan zehar: Shangai, Singapore, Tokio, Boston, New York, Sao Paulo, Dublin edo Tallinen.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Estíbaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea aurkeztu dute gaur proiektua, eta zentroaren izena eta irudia azaldu dute Gonzalo Sánchez PwC enpresako presidentearekin eta Irene Boni Talent Gardeneko zuzendari nagusiarekin batera.

Unai Rementeriaren ustez, BAT estrategikoa da Bizkaia ekintzailetza aurreratuaren eremuan nazioarteko erreferente bihur dadin. “Badauzkagu beharrezko fiskalitatea, talentua, azpiegiturak, konpromiso politikoa eta ekosistema. Badauzkagu ikuspegia eta anbizioa. Baina gure topaleku eta munduarekiko elkargune izango zen leku bat falta zitzaigun. Eta leku hori Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa da. Torre Bizkaia. Bertan, elkarlanean oinarrituta, lehiakortasuna irabazi ahal izango dugu, eraldaketa eta aukera handiei aurre egiteko, abangoardiako herrialdeetan bezala”, ziurtatu du.

Bilboko alkateak proiektu honekin lankidetzan aritzeko asmoa adierazi du. Haren esanetan, “proiektu honek osatu egingo du Udalak ekintzailetzaren eremuan dituen zerbitzuak. Hartara, orain era guztietako ekimenetara iritsi ahal izango gara: txikienetara, handienetara, startupetara eta bestelakoetara. Eta hori guztia Bilbon, ideia handi eta apurtzaileak sortzen diren eta aukeraz beteta dagoen hirian”. Juan Mari Aburtok, era berean, lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia azpimarratu du, “elkarrekin gehiago eta indartsuagoak baikara”.

“Pertsona ekintzailearen balioa ikusarazteko eta legitimatzeko unea da, berrikuntzak eginez, enplegua sortuz eta, kasu askotan, aldaketa sozial eta disruptiboen liderra izanik. Horregatik, BAT ekimena albiste bikaina da Bizkaiarentzat eta Euskadirentzat, gure ekosistema eta nazioarteko posizionamendua hobetzen lagunduko duen ekimena baita. Izan ere, “Talentuaren tokiko harrobi” bat sortzea, erakartzea, gaitzea eta Borrado: babestea, datorren hamarkadako proiektu berrien buru izango den talentu ekintzailesustapenaren hurrengo belaunaldia garatzeko, euskal ekintzailetzaren erronka handienetako bat da 2030erako “, ziurtatu du Estíbaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.

 

BATen elementu bereizgarriak

Gonzalo Sánchez PwC Españako presidenteak honela definitu du BAT: startup,enpresa, inbertitzaile, agente zientifiko-teknologiko eta prestakuntza-zentroen komunitate handi bat; bai tokikoak, bai nazioartekoak izan daitezkeenak. Komunitate bat, non eragile bakoitzak behar duena aurkituko duen eta ekosistemari gainerakoentzat baliagarria dena emango dion. “Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa urrats erraldoi bat da Euskadiko, Bizkaiko eta Bilboko ekonomia eta industriarako, eta ekintzailetzaren eta enpresa-garapenaren aldeko apustua egiten da berriro. Zentro hori aparteko une batean abiarazten da, eta gure ekonomiak inoiz baino gehiago behar du erakundeen laguntza, susperraldia bizkortzeko”.

“PwCk bere ezagutza eta harreman guztiak, eskala globalekoak, proiektu honen zerbitzura jarriko ditu. Gure azpiegitura globala 158 herrialdetan dagoen Sinadurab  baten eskura jarriko dugu. Sinadura horrek ia 300 000 profesional ditu mundu mailan eta 5 000 baino gehiago Espainian. PwCn, hain zuzen ere, zeregin horretan dihardugu, enpresei beren garapenean laguntzen eta behar horri erantzuteko talentua bilatzen”,
Gonzalo Sanchezek ziurtatu duenez.

Konektagarritasunaz eta irismen globalaz gain, BATek foku sektoriala berrikuntza teknologikoan eta negozio-eredu jasangarrienetan intentsiboagoak diren proiektuetan jartzeagatik bereizten da, baita agente osagarrien tipologia desberdinen kontzentrazioan eta eragile bakoitzarentzat balio erantsiko zerbitzuen zorro baten eskuragarritasunean ere, mundu pribatuko adituen eskutik eta laguntza publiko handienarekin, proiektu berritzaileak abian jartzen eta inbertitzen laguntzen duten laguntzen eta politiken programen bidez.

Horri esker, korporazioak talentutik eta startup espezializatuetatik hurbilago egongo dira, beren erronkei erantzun ahal izateko. Eta startupek, berriz, beren proiektuak beste maila batera eramateko behar dituzten aliantza giltzarriak aurkituko dituzte: inbertitzaileak, proiektu pilotuak aurrera eramateko korporazioak eta/edo beren esperientziaren osagarri izango diren agente zientifiko-teknologikoak eta prestakuntzakoak.

Komunitateak proiektu berriak eskalatzeko aukera guztiak balia ditzan, zerbitzuen portfolio bat zabalduko da, kideen arteko loturak eta arrakasta bermatzeko behar den laguntza espezializatua errazte aldera. Zerbitzu horien artean honako hauek nabarmentzen dira: startupei aholkularitza ematea eta inbertsioa eta finantzaketa bilatzeko laguntza ematea, azelerazio-programak hedatzea aditu-sare zabal baten laguntzaz, berrikuntza irekiko ereduen pean matchmaking programak abian jartzea, prestakuntza-jarduerak, ekitaldi espezializatuak eta networking-ekoak, edo partnershipak garatzeko potentziala duten startupak nazioartean identifikatzea, zentroak nazioarteko sarean sartzea, etab.

 

BAT eredua

Nazioarteko ekintzailetza aurreratuaren arloan erabat berria eta berritzailea den ereduari erantzuten dio BATek; bultzada publikotik sortutako zentroa da, eta enpresa pribatuen arteko aliantza batek gidatuko du, enpresa eta berrikuntzaren arloan erreferente baitira.

Zentroa lehen mailako eragileen euskal eta nazioarteko ekosistema baten lankidetzaz eta inplikazioaz elikatuko da, startupekin batera irtenbide berriak garatzeko. Hala, ekosistema horren parte dira, besteak beste, honako korporazio hauek: Iberdrola, Petronor, Repsol, Nortegas, Elecnor, Ormazabal eta Arteche energiaren arloan; Kutxabank eta BBK, BBVA, Santander, Laboral Kutxa, CaixaBank eta Sabadell, Fintech
sektorekoak; Euskaltel, Telefónica Ibermática, Gertek eta Retabet, telekomunikazioen eta teknologiaren arloan; CAF, Mondragon Korporazioa, Kapsch, Tubacex, Euskontrol, Viuda de Sainz, Altuna y Uria industriaren, azpiegituren eta mugikortasunaren arloan; Eroski, Kaiku eta La Salve foodtechean. Zentro teknologiko handiekin (Azti eta Tecnalia), unibertsitateekin (UPV/EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitatea), klusterrekin eta eragile sektorialekin (Gaia, Energiaren Klusterra, Aclima, Uniport, Eraikune, ACICAE, Bilboko Portuaren Fundazioa) eta mugikortasun eta logistikaren klusterrarekin eta inbertsio eragileekin nahiz azeleratzaileekin (Blackshiip, Inveready, White Summit Capital, Easo Ventures, Talde, Artizarra, berriup eta Stellum Capital) konektatuta egongo diren konpainia batzuk baino ez dira.

 

BAT, ekintzailetza aurreratuaren eta berrikuntzaren aldeko apustua

BAT Bilboko ekonomia eta finantzaren bihotzean dago, Europa hegoaldetik proiektuak garatzeko eta startupak hazteko leku estrategikoan. Euskadik esparru politiko sendoa, fiskalitate propioa eta administrazio proaktiboak ditu eta horregatik nabarmentzen da, aukera ekonomiko, talentu eta inbertsio berriak sortzeko eta erakartzeko orduan.

Talent Gardeneko zuzendari nagusia den Irene Bonik gure lurralderako eta haren ekosistema berritzailerako sortzen diren aukerak nabarmendu ditu. “Bizkaian berrikuntzaren ekosistema indartuko duen proiektu honen parte izateak emozioz betetzen gaitu. Gure ekarpena, zehazki, honako hau izango da: ekintzailetza digitalaren tokiko ekosistema Europako gainerako ekosistemekin uztartzea, eta, hala, sistema berritzaileen talde guztiz sinkronizatu baten parte bihurtzen dela ziurtatzea. Elkarrekin, Europako enpresagintzako etorkizun oparoa eta baliotsua sortzeko aukerak piztu ditzakegu. Horri guztiari esker, gaitasun digitalak eraginkortasunez menderatzen dituzten Europa osoko 3.500 startup eta 20.000 profesional baino gehiago biltzen dituen erkidego handi baten parte izango da BAT.

 

info+: www.bacceleratortower.com

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.