Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 Azaroa, 2021 Azpiegiturak Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Eibarko Azitain Industrialdeak 7 modulu ditu eskualdeko proiektu ekintzaileentzat

Azitaingo “Eibargunea” enpresa-haztegia Sprilur-en (Deba Beheko Industrialdea), Eibarko Udalaren eta Debegesaren arteko lankidetza-akordio baten ondorioz sortu zen, eskualdeko ekimen ekintzaileak bertan ezartzen laguntzeko. 176 metro koadroko espazio bat da, 7 modulu independente, 2 bilera-gela eta office bat dituena Deba Behea eskualdeko ekintzaileentzat.   Deba Beheko Industrialdeak kudeatzen duen Eibarko Azitain Industrialdeak “Eibargunea” enpresa-haztegiaren esku jarri […]
Deba Bailarako Industrialdeak Azitainen ekintzaileei lagatako lokalak (Eibargunea)

Azitaingo “Eibargunea” enpresa-haztegia Sprilur-en (Deba Bailarako Industrialdea), Eibarko Udalaren eta Debegesaren arteko lankidetza-akordio baten ondorioz sortu zen, eskualdeko ekimen ekintzaileak bertan ezartzen laguntzeko.

176 metro koadroko espazio bat da, 7 modulu independente, 2 bilera-gela eta office bat dituena Deba Behea eskualdeko ekintzaileentzat.

 

Deba Bailarako Industrialdeak kudeatzen duen Eibarko Azitain Industrialdeak “Eibargunea” enpresa-haztegiaren esku jarri du 176 metro koadroko espazio bat, zeinak 7 modulu independente, 2 bilera-gela eta office bat eskaintzen baititu Deba Behea eskualdean sortutako ekimen ekintzaileentzat.

Sprilur-ek, Eibarko Udalak eta Debegesa eskualde mailako agentziak 2017an sinatutako akordio baten ondorioz, “Eibarguneak” toki bat eman die proiektu bat hasteko eta enpresa munduan sartzeko atondutako espazioak behar izan dituzten 8 ekimen ekintzaileri. Hauek izan dira aurten Azitaingo Eibargunean sartu diren bi ekimenak: Kristina Mirchuk, Geist (aholkularitza eta ezagutzaren kudeaketa) eta Lander Martínez (arkitekturako zerbitzu profesionalak). Gainerako ideia ekintzaileek, proiektuen abiarazte-fasea bukatu ahala eta beren jardueren hazkundeak hartara bultzatuta, erabaki zuten beste kokapen batzuetara joatea.

Ekimen honen helburua da Deba Behea eskualdeko ekintzaileei (proiektu berriak, spin off ekimenak edo negozio-ideia berritzaileak) laguntzea aukera eskainiz lan-espazio eta lokal ekipatuak izateko eta partekatzeko, eta euren proiektuak abiarazteko inbertsio oso txiki batekin.

 

Hala, Deba Behea eskualdean sortutako ekimen ekintzaileek, beren proiektuaren bermepean, aukera dute atondutako lokalak erabiltzeko adostutako denboran, eta euren proiektu berriak edo negozio-ideia berritzaileak aktibatu eta martxan jartzeko.

 

Behin proiektua abiarazi ondoren azalera handiagoa behar badute berau garatzeko edo/eta handitzeko, Deba Bailarako Industrialdeak 176 metro koadroko beste lokal bat du eraikin berean, bertan kokatu ahal izateko “Eibargunea” haztegian sortutako proiektuen zabalkundea edo instalazio egokiak behar dituen beste edozein jarduera ekonomiko.

Ideia edo ekimen bat duen eta informazioa, aholkularitza edo laguntza (martxan jartzeko, sendotzeko, instalatzeko edo merkatu berrietara irekitzeko) behar duen edozein ekintzaile edo pertsonak erabil ditzake Debegesa Garapen Agentziak, Sprilur-ek eta Deba Bailarako Industrialdeak (SPRI Taldea eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila) Eibarko Udalarekin batera eskaintzen dituen laguntza-zerbitzu horiek.

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak