Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 ekaina, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Ecomagnet euskal startuparen imanekiko teknologiak kapitala erakartzen du bere proiektuak garatzeko

2021ean Ceit ikerketa zentroaren spin-off gisa sortua, Ecomagnet-ek iman iraunkorren merkatua berrasmatzea lortu du.
ECOMAGNET KENNY ÁLVAREZ

Iman hauts birziklatu iraunkorraren fabrikazioan espezializatuta dagoen startup honek, 858.500 euro lortu ditu UN I+G+b funtsak sustatutako finantzaketa-erronda baten bidez, arrisku-kapitalaren enpresak (venture kapitala) kudeatuta eta Nafarroako Unibertsitatearekin batera sustatuta.

Fokua tokiko ekonomian eta etorkizuneko munduan jarrita, Ecomagnet-ek NdFeB imanen hautsa fabrikatzen du baztertutako imanetatik lortutako lehengaien erabileraren bidez. Bere teknologia abangoardistari esker, enpresa honek errendimendu egonkorragoa duen produktu bat ekoiztea lortzen du.

Mota horretako imanak erabiltzeak eskaintzen dituen abantaila nagusien artean honako hauek nabarmentzen dira: “Motor eta sorgailuen eraginkortasuna handitzea, geometria konplexuak fabrikatzeko malgutasuna, eta produktuaren azken pisua murriztea, hala nola motor edo sorgailu elektrikoetan, arduradunek beren webgunean azaldu dutenez”.

Industriari begira, teknologia berritzaile honen abantailarik nabarmenak “kostuak murrizten laguntzen duela da, baita eredu ekonomiko jasangarriago batean jarduteko aukera ematan duela”, arduradunen esanetan.  Ildo horretan, hainbat industria-sektore daude, hala nola automobilgintza, energia berriztagarriak eta etxetresna elektrikoen fabrikazioa onura argia aterako diotenak produktu horri. Esaterako, bere kanporako dependentziak eta ekoizpen-kostuak murriztu ahal izango dituzte.

“Gure produktua beren ekoizpen-prozesuetan imanak behar dituzten industria-inguruneak iraultzeko pentsatuta dago”

Ecomagnet-ek fabrikatutako produktuaren beste balio bereizgarri bat baliabide naturalekiko eta ingurumenarekiko duen errespetua da. Izan ere, produkzio-eredua iman iraunkorren elementu baztertuak berreskuratzean eta birziklatzean oinarritzen da. Era berean, produktu berri bat ekoizteko erabilitako imanak berriz prozesatzen dira. “Gure inguruko ekonomientzat aberastasun handiagoa sortzeaz gain, gure ingurunean eta etorkizuneko planetan pentsatzen dugu, ekonomia zirkularreko sistema bat sortuz”.

Lortutako finantzaketarekin, enpresak imanak fabrikatzeko teknologia optimizatzea espero du, baita prozesu horren eskalatze industriala ere. Ekarpen horrekin, gainera, beren langile kopurua handitu eta fabrikazio-planta pilotu baten diseinuari ekin ahal asmoarekin.

Startup honen berrikuntzarako ahaleginak industriaren aintzatespena ere jaso du joan den irailean Tabalakeran Mubil Mobility Awards saria eskuratuz. Ekitaldian, euskal empresa honen birziklatutako NdFeB imanen hautsa fabrikatzeko prozesuaren eskalatze industrialaren proiektua aurkeztu zen. Horretaz gain, proiektuko arduradunek 25.000 euroko saria jaso zuten eta MUBILen enpresa-ekosisteman integratzeko aukera lortu zuten.

ECOMAGNET

 

Lotutako albisteak

Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak