Ekintzailetza
Albisteak 24 iraila, 2025

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.
-

Berrikuntza irekiko BIND plataformak startupei eta scaleupei zuzendutako deialdi berri bat egin du, BIND SME programaren 5. edizioan parte hartzeko. Ekimen hori euskal ETEak digitalizatzeko erronkei startup disruptiboekiko lankidetzaren bidez erantzuteko asmoarekin sortu da. Horretarako, parte hartuko duten 20 ETEek sektorearen 7 erronka proposatu dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa. 

Startupak ETEek hautatuko dituzte proiektu errealak eta ordainduak garatzeko. Horren bidez, parte-hartzaileek merkaturako zuzeneko sarbidea lortuko dute, eta erreferentziazko bezeroek haien soluzioa balidatuko dute. Era berean, startup horiek Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk garatutako BINDen azelerazio-programaren zerbitzuak jasoko dituzte. Programa horrek prestakuntza, mentoring pertsonalizatua eta berrikuntzaren eta ekintzailetzaren euskal ekosistemarekiko konexioa eskaintzen ditu. Horrek guztiak agerikotasun handiagoa eta erreferentzia gehiago dakartza sektorean, eta horrek startupen hazkundea bultzatzen du.

BIND SME programa Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak SPRI Taldearen eta haren Up!Euskadi plataformaren bitartez sortutako berrikuntza irekiko BIND plataformaren parte da. 2016an sortu zenetik, eta enpresa handiekin, ETEekin eta erakundeekin egindako 3 ekimenen bidez, dagoeneko 250 startup azeleratu eta 250 proiektu baino gehiagoren garapena bultzatu du. 

BIND SMEren 5. edizio honetan, 7 urte baino gutxiago dituzten, legez eratuta dauden eta gutxieneko produktu bideragarri bat garatu duten startupek eta scaleupek parte hartu ahal izango dute. Interesdunak deialdian inskribatzeko epea urriaren 20an amaituko da.

 

Startupen soluzioak 7 erabilera-kasutarako

BIND SMEren edizio berri honetan parte hartuko duten ETEek soluzioak bilatu nahi dituzte honako arlo hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa. Startupek, zehazki, honako 7 erronka hauetan aurkeztu ahal izango dituzte beren teknologiak: 

  1. Barne-prozesuen optimizazioa eta digitalizazioa
  2. Merkataritza-kudeaketaren digitalizazioa eta optimizazioa
  3. Erabiltzaile-esperientzia eta merkatu-azterketa
  4. Eragiketaren eta haren logistikaren konektagarritasuna eta azterketa
  5. Kalitate-ikuskapena ikuspen artifizialarekin
  6. Zibersegurtasuna prozesu eta produktu konektatuetan
  7. Ingurumen-inpaktuaren neurketa eta murrizketa

BIND SMEren 5. edizioan, industriaren, manufaktura aurreratuaren, zerbitzuen, elikaduraren eta energiaren sektoreetan erreferenteak diren EAEko 20 ETEk hartuko dute parte: Draxton, automobilgintzarako galdaketa-enpresa; Lanik, egituretan espezializatua; Vicrila, beira-fabrikazioan diharduena; Industrias Mail, liderra tresna berezien fabrikazioan; Loramendi, erreferentziazkoa galdaketarako soluzioetan eta makinerian; GHI Hornos, aluminioaren tratamenduan diharduen enpresa; Bronymec, polimeroen banaketan eta mekanizazioan espezializatua; Loire Gestamp, liderra estanpazio-makinerian; Eralki, makineria dardarakorraren produkzioan diharduen ingeniaritza-enpresa; Composites Martiartu, pieza teknikoen diseinuan eta fabrikazioan espezializatua; Zikotz, eraikuntza-enpresa; Gistek, aseguru-etxeentzako IT sistemak garatzen dituen enpresa; Echebarria, industria-hornigaien banatzailea; AAC Acústica, akustikan eta luminikan aditua den ingeniaritza-enpresa; H2Site, erreferentziazkoa hidrogenoaren sorkuntzan eta bereizketan; Grupo Kirol, kirol-apustuetarako softwarea garatzen duen enpresa; Techlab Systems, kalitate-kontrolerako ekipamenduak eta softwarea garatzen dituen enpresa; AZ3 Oeno, upeltegientzako zerbitzuetan espezializatua; Oilasko Berriak, haragi-produktuak banatzen dituen enpresa; eta Xardexka, prestatutako platerak banatzen dituen food service-ko enpresa. 

Lau edizio arrakastatsuren ondoren, BIND plataformak 40 arrakasta-kasu baino gehiago ditu ETEen eta startupen arteko lankidetzan. Izan ere, BIND SMEren 4 edizioetan 40 startupek eta 90 ETEk hartu dute parte. 5. edizioan, urriaren 20ra arte onartuko dira startupen hautagaitzak. Aurkeztutako erabilera-kasuetarako soluzioak dituzten zortzi urtetik beherako startupak eta scaleupak hemen inskribatu ahal izango dira. 

 

BIND-i buruz

BIND industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak SPRI Taldearen bitartez sortua. BINDek hiru ekimen ditu: BIND Corporate, BIND SME eta BIND GovTech, Euskadiko enpresak, ETEak eta sozietate publikoak mundu osoko startup disruptiboekin konektatzeko, haiekin berrikuntza-proiektuak garatzea helburu. 2016an jarduera hasi zuenetik, 250 startup eta scaleup baino gehiago bizkortu dira, eta 350 proiektu baino gehiago garatu dira, 9,6 milioi euroko fakturazioa gaindituta. Era berean, plataforma erreferente gisa kokatu da sektorean, industriaren digitalizazioari eta lurraldeko enpresa-sareari emandako laguntzagatik.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.