Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 13 ekaina, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up Zutaz mintzo (gara)

Cyber Surgery robot kirurgikoa martxan jarri da Euskadiko ospitaleetan

Bizkarrezurreko ebaketetan, zehaztasun handia eskaintzen du medikueeintzat eta inbasio minimoa pazienteentzat
Jorge Presa Cyber Surgery Robot

Cyber Surgery, robotika medikoan espezializatutako osasunerako teknologiako euskal startupa, arrakastaz ari da egiten pazienteetan bere robot kirurgikoaren bizkarrezurreko ebaketen saiakuntza klinikoak.

 

Sendagaien eta Osasun Produktuen Agentziak (AEMPS) emandako ziurtagiria jaso ondoren, Cyber Surgery bere teknologia berritzailea probatzen hasi da pazienteetan, eta entsegu klinikoak egin ditu Osakidetzako bi ospitale garrantzitsutan: Gipuzkoako Donostia Unibertsitate Ospitalean eta Bizkaiko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean.

Entsegu horiek “torloju transpedikularrak” jartzea oinarritutako interbentzioetara bakarrik bideratu dira; ebakuntza hori gehien erabilitakoa da bizkarrezurrari eragiten dioten patologia-motak tratatzeko, hala nola, “eskoliosia”, “kanal-estenosia”, endekapenezko gaixotasunak, tumoreak edo ornoen haustura.

Cyber Surgery-ren robota sektoreko beste batzuekiko bereizten duen ezaugarrietako bat pazientea lokalizatzeko eta haren jarraipena egiteko duen teknologia propioa da, eta horri esker, zehaztasun handiagoa lor daiteke, X izpiekiko esposizioa murriztu, bai pazientearena bai zirujauarena, ebakuntza-gelako ergonomia hobetu eta ebakuntzan denbora murriztu: beraz, doitasun handia medikuentzat eta gutxieneko inbasioa pazienteentzat.

“Cyber Surgeryren robotak mugarri bat jarriko du kirurgialariok gaur egun bizkarrezur ebaketa kirurgikoak planifikatu eta exekutatzen ditugun moduan, azken belaunaldiko irudi-teknologien aplikazioari eta merkatuan dagoen sistema bakarrari esker, beste robot batzuk iristen ez diren lekura iristea ahalbidetzen du, interbentziaoaren zuzeneko irudi medikoa hobetuz”, azaldu du Iñigo Pomposo doktoreak, Gurutzetako entsegu klinikoen buru izan den neurozirujauak.

Eta Cyber Surgery-ren laguntzaile robotikoaren abantaila nagusietako bat kirurgialarien beharretara egokitzeko duen gaitasun handia, erabiltzeko erraztasuna eta zehaztasun handia da “, azaldu zuen Nicolás Samprón doktoreak, Donostia Unibertsitate Ospitalean entsegu klinikoak gidatu dituen neurokirurgialariak:” Horrek aukera ematen digu bizkarrezur ebakuntzak pazientearentzako segurtasun-maila handiagoarekin egiteko eta, askotan, etorkizunean interbentzio berriak egiteko probabilitatea murriztea”, gaineratu zuen.

Bestalde, Jorge Presak, Cyber Surgeryko CEOak, teknologia berritzaile horren zehaztasuna nabarmentzen du medikuei ebakuntzetan laguntzeko orduan: Zirujaua gidatzen duten robotek irudi medikoaren informazioan, medikuak softwarean egin duen plangintzan eta robotak pazientearekiko duen posizioa irakurtzen duen sisteman oinarrituta egiten dute. Gaur egun, teknologia optiko baten bidez egiten da hori, baina guk berezko teknologia bat garatu dugu, tracking haptikoa, optikoaren ordez, non sistema horrek pazientea ukitzen du une oro, eta optikoak baino askoz zehatzagoa da. Beraz, beste onura batzuen artean, pazientearen segurtasuna hobetzea ere lortzen dugu”.

Cyber Surgeryren robotak, gainera, kirurgia zehatzagoa eta seguruagoa lortzen du, Adimen Artifizialari esker, zirujauei ebakuntza planifikatzen eta egiten laguntzen baitie. “Eta ergonomia hobetzeaz gain, azkarrago abiatzen da, torloju fabrikatzaile ezberdinetara egokitu daiteke eta zirujauaren esperientzia hobetzen du errealitate areagotuaren erabilerarekin“, ondorioztatu du Jorge Presak.

 

Cyber Surgery-ri buruz

Osasunari aplikatutako robotikan espezializatutako startup bat da, 2017an sortua. Bizkarrezurreko kirurgiako robot bat garatu du, torloju transpedikularrak jartzeko doitasunik handiena lortzeko gai den teknologia propio batekin. Konpainia Egile Corporation XXI, Ceit ikerketa-zentroa eta Nafarroako Unibertsitate Klinikaren arteko I+G proiektu batetik sortu zen 2013an,  etaVicomtech ikerketa-zentroa eta Biodonostia eta BioCruces ikerketa medikoko zentroak gehitu zitzaizkionak, Bioef koordinatuak.

Cyber Surgeryk Donostian du egoitza, eta 25 pertsonatik gorako lantaldea du, hainbat diziplinatako doktore eta ingeniariz osatua.

info+: cyber-surgery.com

Lotutako albisteak

2 apirila, 2024 Ekintzailetza
Perseus: “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra”
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
VENTIJET Bosco López 23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Ventijetek birikietako haizagailu berritzaileak sortu ditu arnasteko zailtasunak dituzten pazienteentzat
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2024 Ekintzailetza
Ardiluzu: “Gertatzen ari denari buruzko zenbait ideia bisualki islatzeak hitzaldiaren edo ekitaldiaren balioa handitzen du”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak