Bizkaia Park Abentura: Gueñesen dago ipar zonaldeko indoor aisialdi parke handiena

3.000 metro koadro inguruko azalera batean, altuerako ibilbideak, tirolinak, jolas-guneak eta tailerrak eskaintzen dira 1-15 urte bitarteko haurrentzat. …
-

Sprilur-ek bere babesa eman zion 2016an Gueñeseko Arangoiti industrialdean kokatutako instalazio honi.

 

Etxeko txikienen urtebetetze ospakizunak, egun osoko abenturaldiak familian, kanpaldiak opor garaian, txango hezitzaileak eta talde-txangoak… horra Gueñeseko Bizkaia Park Abentura parkean egin daitezkeen plan batzuk. Enkarterrietan kokatua, 2.800 metro koadroko instalazio hau ipar zonaldeko haurrentzako aisialdi parke handiena da eta sektoreko erreferente bat Estatu osoan.

Enpresa ekimen honen giltzarria da elkarrekin uztartzen dituela aisialdiko jarduerak eta jarduera hezitzaileak. Aisialdi ludiko-hezitzailea eskaintzean balore horiek lehenesten ditu, entretenitu eta dibertitzeaz gain, txikienen (1-15 urte) sormena, kiroltasuna eta garapen psikomotorra sustatzen duten ekintzak proposatuz.

Bizkaia Park Abentura 2016an sortu zen, beren negozio-plan berria berme guztiekin ostatatuko zuen ingurune natural eta jasangarri bat bilatu nahian. Gueñeseko Arangoiti industrialdeak ezaugarri horiek guztiak betetzen zituen, izan ere, sasoi hartan Sprilur-ek (Lurzorua kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, SPRI Taldean integratua dagoenak)  bukatu berriak zituen enpresa-gune horretako  eraberritze eta birgaitze lanak. Hala, hasiera eman zioten beren enpresa-proiektuari, eta zazpi urteren buruan gainditzen ari dira COVID-19 pandemiaren ondorio sozioekonomikoak.

Hala dio bere zuzendari nagusiak, Adrián López Sarachagak: “aurre egiten ari gara helburu berriei eta enpresa-erronka ilusionagarriei, adin-tarte guztietarako elkarreragin, bizikidetza eta berraktibazio sozialeko jarduerak eskainiz. Pandemiaren kausaz isolamendu sozialean iragan ditugun urteen ostean, sektorea suspertzen ari da eta espektatiba onak ditugu”.

 


Nola, noiz eta zergatik sortu zen Bizkaia Abentura Park?

Gueñesen sortu zen 2016an. Eskualdeko hainbat bazkidek bultzatutako ideia bat izan zen, aisialdia sustatzeko inguru honetan eta aisialdi parkeen arloan erreferente bat izateko Euskadin.

Sustatzaile guztiak gara Enkarterrietako herritarrak, eta iruditu zitzaigun toki egokia zela, Enkarterrien erdian, inguruko biztanle guztiak arazorik gabe etor zitezen.

Sprilur-ek gune berrituak zituen Gueñeseko Arangoiti enpresa-gunean eta, gainera, ondoan dauka Bilbora doan saihesbidea eta autobidetik Bizkaiko beste eskualde batzuetara daramana.

 

Zein biztanleria-segmentu edo kolektibori zuzenduta dago? Zenbat erabiltzaile dituzue?

Parkeak 300 lagunentzako lekua dauka eta 1-15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago, egun zoragarri bat igaro dezaten elkarrekin, eta helduek ere posible dute abentura-gunera sartzea umeekin batera.

Asteburuetan 2.000 erabiltzaile inguru hartzen ditugu, batez beste, txikiak eta helduak. Zabalik egoten gara  ostiraletan (17:00-21:00), larunbatetan (16:00-21:00) eta igandeetan (12:00-20:30).

Parke hau Enkarterrietako toki bisitatuenetako bat da, 100.000 bisitari inguru jasotzen baititugu urtean, pandemiako hilabete luzeetan izan ezik.

Askotan elkarteak etortzen zaizkigu, hala nola APNABIGorabideNaizenAspace, etab. Gure jarduera guztiak eskaintzen dizkiegu (jolas librea, sukaldaritza tailerra eta abentura-gunea),  eta euren premietara egokitzen gara.

 

Badaukazue proiektu edo/eta kolaborazio berririk?

Une honetan teknologia berri bat aztertzen ari gara helduek denbora guztian jakin dezaten non dauden euren seme-alabak parkean. Umeek gailu bat eramango dute eskumuturrekoan, eta gailu horrek esango digu parkeko zein tokitan dauden.

Bestalde, erabaki dugu sare sozialetan partekatzea guri buruzko informazioa eta parkean egiten ditugun jarduera guztiak, eta hainbat influencer-ekin kolaboratzen dugu jende gehiagorengana iristeko.

 

 Oporretan nolako jarduerak eskaintzen dituzue eta zer harrera dute?

Ekainean eta uztailean jarduerak egiten ditugu instalazioetan ikastetxe, elkarte, kirol klub eta era guztietako taldeekin. Baina kanpaldi propioak ere antolatzen ditugu. Lau asteko oporraldiak eskaintzen ditugu, ekaineko azken astean hasi eta uztaileko hirugarren astera arte, eta era guztietako jarduerak proposatzen ditugu: uretakoak, naturakoak, taldeko jolas dibertigarriak eta sormen-tailerrak. Gainera, astean behin gaubeila bat egiten dugu. Txikiek primeran pasatzen dute gurekin, esperientzia paregabea da eurentzat.

Aurten iaz baino askoz erreserba gehiago ditugu. Oso harro gaude ikusirik nola ari garen suspertzen pandemiaren ostean.

Bizkaia Park Abentura 

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Gipuzkoako  Ingeniaritza  Eskolako  ikasleek  Eskuzaitzetako  eraikuntza  lanak  ezagutu  dituzte  bertatik  bertara  Sprilurren  eskutik
01/10/2025 Lurzorua

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleek Eskuzaitzetako eraikuntza lanak ezagutu dituzte bertatik bertara Sprilurren eskutik

Sprilurrek eta Euskal Herriko Unibertsitateak duten lankidetzaren barruan kokatzen da Ingeniaritza Zibileko laugarren mailako ikasleek egindako bisita

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.