Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 19 abendua, 2024

BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak, Mikel Jauregik, inauguratu du gaur BIC Bizkaiaren -bio-mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan espezializatutako enpresen inkubagailua- hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldia, eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, eman dio amaiera ekitaldiari
-

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta Beaz sozietateak kudeatzen duen BIC Bizkaia inkubagailuak bere hamargarren urteurrena ospatu du gaur Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan. Zentroa balio erantsi handiko sektoreetan espezializatuta dago, hala nola bio-mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan, eta  erreferente gisa finkatu da enpresa-proiektu berritzaileen sorreran eta azelerazioan.

Ekitaldia Mikel Jauregik, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak, inauguratu du eta Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, itxi du. Inkubagailuaren jarduera-balantzearen barruan, 2014ko urrian sortu zenetik, honako hauek azpimarratu daitezke:

–    Oso berritzaileak diren 65 enpresa sortu dira, besteak beste robotizazio-teknologiak, fabrikazio gehigarria, adimen artifiziala, material berriak eta gailu medikoak erabiliz.

–    Bizkaian 500 lanpostu sortzea, taldeen % 20 doktoretza-titulua duten pertsonek osatuta.

–    Enpresa horiek 175 milioi euro fakturatu zituzten 2023a itxi arte.

–    Ekintzailetza-taldeen % 48 emakumeak dira, eta datu honek BIC Bizkaiak enpresa-eremuan genero-berdintasunarekin duen konpromisoa azpimarratzen du.

Mikel Jauregi, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak nabarmendu duenez, “BIC Bizkaia proiektu arrakastatsua da, erakundeen arteko lankidetzan oinarrituta dagoena. Azken hamarkadan gure ekintzaile eta startupei etengabeko laguntza eman die, erronkak gainditzen eta beren ideiak enpresa bideragarri eta arrakastatsu bihurtzen lagunduz. BIC Bizkaia arlo estrategikoetan espezializatuta dago, hala nola bioteknologian, medikuntzako teknologietan eta manufaktura aurreratuan, eta horri esker, Euskadi herrialde gisa indartzeko eta etorkizuneko erronketarako prestatzeko erreferente bihurtu da. Argi dugu hemen lantzen dugun oinarri teknologikoko ekintzailetza funtsezkoa dela trantsizio energetikoari eta eraldaketa digitalari ekiteko”.

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobek azpimarratu duenez, “Bizkaiak Bizkaiko BICen sortzen direnak bezalako enpresa teknologiko gehiago behar ditu Euskadik, balio erantsia eta kalitatezko enplegua ekarriko dutenak. Horregatik egin dugu apustu ekintzailetza eredu aurreratu baten alde, zeinak ibilbide oso bat eskaintzen baitie ekintzaileei eta startup-ei, kalitatezko enpleguak sortu eta hazkundea bultzatuko duten balio-proposamen bereizgarriak definitu eta garatzeko”. “BIC Bizkaia bezalako proiektuak funtsezkoak dira Bizkaia ekintzaile batean lan egiten jarraitzeko, ideia bat duen edonork ideia hori garatzeko behar duen laguntza izan dezan. Bizkaia lehiakorra, hazkunde ekonomikoa, garapen soziala eta ingurumenarekiko errespetua uztartuko dituena. Mundu zabalera irekita dagoen Bizkaia, nazioartean ezaguna, inbertitzeko, lan egiteko eta bizi-proiektu bat garatzeko lurralde erakargarria izateagatik Eta talentua duen Bizkaia. Talentuak berrikuntza bultzatzen duelako, eta gure ongizatearen eta lehiakortasunaren gakoa delako ” adierazi du.

6.000 metro karratuko azpiegitura modernoa

BIC Bizkaiak 6.000 metro karratuko azpiegitura modernoa du, areto zuriekin, laborategi teknologikoekin, prototipatze-tailerrekin eta coworking-guneekin. Ekosistema hau Beazek garatutako inkubazio-programekin, SPRIren laguntza-lerroekin eta Bizkaiko Parke Teknologikoaren networkinga sustatzeko babesarekin osatzen da.  Basque Health Cluster eta Tknika bezalako funtsezko eragileekin lankidetzan aritzea ere oso garrantzitsua da ekintzailetza aurreratua sustatzeko eta inkubatutako ekimenetan talentu kualifikatua sartzeko.

10 urte hauetan BIC Bizkaiak STEM talentuaren eta prestakuntza zientifiko-teknologikoaren aldeko apustua egin du. DBHko eta Batxilergoko 800 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Egin eta Ekin ekintzailetza sustatzeko ekimenean. Gainera 2015etik zentroak EHUko Ekintzailetza Aurreratuko Masterrarekin kolaboratu du 180 ekintzaileri laguntza eskainiz. Eta Tknikarekin lankidetzan Provider programa diseinatu da, Lanbide Heziketako 1.200 ikasle sentsibilizatu dituena eta 59 enpresa-proiektu sortzea sustatu duena.

Nazioarteko aintzatespena

BIC Bizkaiaren start up-ak babesteko eta bizkortzeko ereduak mundu osoko 8.500 pertsona baino gehiago erakarri ditu, besteak beste, Kroazia, Txile, Estatu Batuak, Mexiko eta Hego Koreatik etorri diren ordezkaritzekin. Interes horri esker beste lurralde batzuetako 12 startup erakarri dira eta BIC Bizkaia berrikuntza globaleko polo moduan finkatzea lortu da.

Hamar urteko ibilbidearekin BIC Bizkaiak enpresa oso berritzaileak sortzeko konpromisoa berresten du, ezagutzan, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako ekonomiarako aldaketaren buru izango direnak.

Lotutako albisteak

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.