Markel Erleaga Camozzi
Elkarrizketak 15 otsaila, 2023

“BIC Bizkaia Ezkerraldeak beste leku batzuetan ez dauden erraztasunak ematen ditu”

Multinazional baten barruko startup bat gara. Gu hasi ginen Italian logistikako makro-biltegi bat ireki zutenean. Ideia zen stockik ez edukitzea filialetan, eta guztia Italian zentralizatzea.
-

Markel Erleaga (Mendata, 1992) Camozzi Automationek Bizkaian duen filialeko Salmenten arduradun teknikoa da; hain zuzen, BIC Bizkaia Ezkerraldean du egoitza. Industria Ingeniaritza ikasi zuen, eta Eraikuntzan espezializatzeko masterra egin zuen.

Prefabricados Alberdin praktikak egin eta STEN Sistemas Técnicos de Encofradosen Bizkaiko eremuaren arduradun gisa lan egin ondoren, Camozzira heldu zen, Ibérica filiala sortzen laguntzeko; duela 5 urte jarri zuen martxan 4 kideko lantalde batek, gogo eta ilusio handiz.

 

Camozzi nazioarteko enpresa bat da; nola heldu da BICera?
Camozzi talde bat da, eta bost dibisio ditu; gu Automationen gaude, handienean. Automation da dibisio indartsua, eta mundu osoan dago.

Camozzi Automation Italian sortu zen, 1964an. Enpresa handia eta ezaguna da, eta mundu osoan ditu filialak. Espainian, banatzaile esklusibo batek ordezkatzen zuen, eta Portugalen ere berdin, baina ez marka gisa.

Joao Luis Motak jarri zuen filial hau martxan, gure manager zuzendaria izandakoak. Joao BICen lanean zegoen ordurako, berak sortutako beste startup batekin, eta, beraz, lekua ezagutzen zuen, eta bazekien handitzeko zer aukera eskaintzen duen ingurune honek. Camozzi multinazionalak ere ontzat hartu zuen startupen testuinguru honetan hazteko aukera, eta halaxe egin zen.

Multinazional baten barruko startup bat gara. Gu hasi ginen Italian logistikako makro-biltegi bat ireki zutenean. Ideia zen stockik ez edukitzea filialetan, eta guztia Italian zentralizatzea. Lehen filiala izan ginen zuzeneko bidalketarekin lan egiten. Kudeaketa guztia egiten dugu, baina bezeroari Italiatik bidaltzen zaio produktua zuzenean.

Gainera, Italiako zentralarekin batera, proiektu eta ideia berriak lantzen ari gara, toki ikuspegi batetik baina soluzio globalak bilatuz.

 

Zein dira BICek ematen dizkizuen erraztasun horiek?
Instalazioak oso ondo daude, eta startupen ingurune batean gaude. Horrez gainera, berrikuntzari buruzko gaiei eta laguntzei buruzko informazioa izaten dugu, eta horrek lagundu egiten digu enpresa-ibilbidea hastean.

 

Zer egiten duzue?
Automatizazio industrialerako eta fluidoen kontrol-sistemetarako produktuak fabrikatzen ditugu. Automatizazio industrialaren barruan, hiru teknologiarekin egiten dugu lan: teknologia pneumatikoa, teknologia pneumatiko proportzionala, eta eragingailu elektrikoak.

Askotariko sektoreetan gaude presente; esaterako, industrian, garraioan eta bizitza-zientzietan.

 

Zein dira orain esku artean dituzuen proiekturik garrantzitsuenak?
Camozzi globalaren mailan, proiektu oso interesgarri bat dugu pintza pneumatiko adimendunei dagokienez. Ideiaren sorburua da pintza pneumatiko arrunt bat eraldatzea pertsona baten eskuaren antzeko pieza bat lortzeko. Horrek gaitasuna izan behar du tenperatura, pisua eta halako aldagaiak neurtzeko.

Tokiko mailan, adibidez, kobot baten proiektu batean sartzen ari gara. Kobotak pertsonei laguntzeko robotak dira, pertsonekin lankidetzan lan egiten dutenak. Pieza pneumatiko berezi bat behar zuten sandwichak ontziratzen laguntzen duen kobot batentzat. Guk kobot horretan jarriko den pintza pneumatiko berezi hori egin dugu.

 

Etorkizuneko planik?
Hazten jarraitzea, Iberiar penintsulan gu ezagut gaitzaten lanean jarraitzea, eta proiektu gehiagotan sartzea. Gustatuko litzaiguke hedatzea, eta proiektu zehatz batzuk aztertzen hastea. Eta kolaborazioak bilatzea ere bai.

Une honetan, BICen instalazioetatik bertatik, automatizazio-prozesuetako bezero jakin batzuentzako muntaketak egiten ari gara dagoeneko, eta gure helburuetako bat hori da, hain zuzen, mota horretako ekintzetan haztea.

 

info+: https://es.automation.camozzi.com

Lotutako albisteak

Fabrikit  3D:  “Fabrikazio  digitalak  asko  murrizten  ditu  berrikuntzarako  sarbide-oztopoak”
27/05/2026 Ekintzailetza

Fabrikit 3D: “Fabrikazio digitalak asko murrizten ditu berrikuntzarako sarbide-oztopoak”

Bizkaiko startup-ak 3D inprimaketarako eta prototipaziorako sarbidea bultzatzen du, berrikuntzarako tresna eskuragarri gisa, eta adin goiztiarretatik bokazio teknologikoak sustatzen dituen hezkuntza-lerro bat garatzen du.

UP  Design  For  Growth,  enpresei  inpaktu  handiko  prestakuntza  eskaintzen  dien  start  up  enpresa
21/05/2026 Ekintzailetza

UP Design For Growth, enpresei inpaktu handiko prestakuntza eskaintzen dien start up enpresa

Zallako konpainiak talentua, berrikuntza eta hazkundea bultzatzen ditu, neurrira egindako soluzioen bidez

Neety,  B2B  negoziorako  adimen  artifizialeko  plataforma  duen  start  up  enpresa
20/05/2026 Ekintzailetza

Neety, B2B negoziorako adimen artifizialeko plataforma duen start up enpresa

Gipuzkoako enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du, eta, urte bakar batean, 50 enpresak beren produktuan konfiantza izatea lortu du

PhotoKretek  aurrera  doa  bere  mortero  hoztaileen  baliozkotze  industrialean,  Europan  proiektu  pilotuak  abian  jarrita
19/05/2026 Ekintzailetza

PhotoKretek aurrera doa bere mortero hoztaileen baliozkotze industrialean, Europan proiektu pilotuak abian jarrita

Egoitza Bilbon duen konpainiak soluzio berriak garatu ditu Eika bezalako industria-bazkideekin, eta uztaileko BIND Demo Day ekitaldian aurkeztuko ditu emaitzak.

NNEATek  adimen  artifiziala  aplikatzen  du  enpresei  ziberriesgoarekiko  esposizioa  murrizten  laguntzeko
19/05/2026 Ekintzailetza

NNEATek adimen artifiziala aplikatzen du enpresei ziberriesgoarekiko esposizioa murrizten laguntzeko

Bilboko startupak Elecnorrekin batera lan egiten du BIND programaren bidez, eta adimen artifizialean oinarritutako teknologia garatzen du, enpresei ziber arriskuarekiko esposizioa murrizten laguntzeko.

Zizarek  hondakina  lurzoru  bizia  bilakatzen  du
14/05/2026 Ekintzailetza

Zizarek hondakina lurzoru bizia bilakatzen du

Bizkaiko startupak hondakin organikoak zizare-humus eta estraktu likido biologikoki aktiboak bihurtzen ditu.

Innkia,  adimen  artifizialeko  soluzio  berritzaileak  eskaintzen  dituen  startupa
14/05/2026 Ekintzailetza

Innkia, adimen artifizialeko soluzio berritzaileak eskaintzen dituen startupa

Bind programan parte hartu Arrasateko enpresa horrek eta bere aurrekontuaren % 75 inguru I+G arlora bideratzen du

Sentinel  Eventsek  aisialdiko  segurtasuna  ulertzeko  modu  berri  bat  diseinatu  du
11/05/2026 Ekintzailetza

Sentinel Eventsek aisialdiko segurtasuna ulertzeko modu berri bat diseinatu du

Sentinel eskumuturrekoak larrialdietan prebentzioa, kontrola eta erantzuna uztartzen ditu.

Vyne  HR,  adimen  artifizialarekin  talentu-hautaketa  prozesuen  etorkizuna
07/05/2026 Ekintzailetza

Vyne HR, adimen artifizialarekin talentu-hautaketa prozesuen etorkizuna

Arabako startup-ak 4YFN 2026 nazioarteko azokan parte hartu du SPRI Taldearen eskutik, bere talentua kudeatzeko plataforma adimendunarekin.

Emaia  Health,  emakumeen  prebentzio  kardiobaskularrerako  plataforma  digitala  asmatu  duen  smart  up-a

Emaia Health, emakumeen prebentzio kardiobaskularrerako plataforma digitala asmatu duen smart up-a

Donostiako enpresak Bind 4.0 programan parte hartzen du Keralty enpresa eragile izanik

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.