Filtra tu búsqueda



BBK NETWORK URBEGI SOCIAL IMPACT
Albisteak 21 urtarrila, 2025

BBK network ekintzailetza sozialeko komunitateak 3.000 kide baino gehiago lortu ditu

BBK network, BBK-k Urbegi Social Impact-ekin batera bultzatutako komunitateak, mugarri garrantzitsu bat ospatzen du: 3.000 kide baino gehiago ditu, eta Bizkaian gizarte- eta kultura-eraldaketarako eta inpaktu soziala duen ekintzailetzarako erreferentzia-gune gisa finkatu da.

Bizkaiko ekosistemako eragile, ekintzaile, enpresa eta erakundeen parte-hartzearekin, BBK network funtsezko puntu gisa berresten da lurraldean eragin positiboa sortzen duten proiektuak lankidetzan aritzeko, berritzeko eta bultzatzeko.

Plataforma digital baten bidez bbk.bizkaia.networken, kideek elkarrekin konekta daitezke, ideiak partekatu, baliabide baliotsuetara sartu eta euren ekimenak bultzatzen dituzten sinergiak sortu. Gainera, BBK networkek ekintzaileen, inbertitzaileen, erakundeen eta funtsezko beste eragile batzuen arteko lankidetza sustatzen duten jarduerak eta ekitaldiak antolatzen ditu: aukera paregabeak biltzen dituen inguru online eta dinamikoa.

 

2025eko programazioa: prestakuntza, networkinga eta inspirazioa

2025. urte honetarako, BBK network-ek programa aberats bat aurkezten du, bi bloke handitan banatua. Programa horren saioak Bilboko BBK Kunan egingo dira aurten ere:

 

  • BBK network trainings: hileko lehen astearteetan egiten diren goizeko saioak dira, eta ekintzailetza arrakastatsua lortzeko funtsezkoak diren gaitasunak garatzea dute ardatz, hala nola produktibitatea, markaren posizionamendua edo komunikazio-trebetasunak.

 

  • BBK network afterworks: topaketa erlaxatu eta dinamiko batzuk dira, hileko azken ostegunetan egin ohi direnak, ideien trukea, harreman-sareen sorrera eta giro informal eta lasaian lankidetza sustatzeko diseinatuak.

 

Saio horiek datorren ostegunean, urtarrilaren 23an, hasiko dira irekiera-ekitaldi batekin, pertsonak, proiektuak ezagutzeko eta barreak, esperientziak, garagardoak eta freskagarriak modu naturalean partekatzeko. Lehen seihilekoko saio guztietarako izen-emateak doan daude zabalik bbk.bizkaia.network webgunean, eta egutegi osoakontsulta daiteke.

BBKren konpromezuari eta Urbegi Social Impact-en laguntzari esker, BBK network-ek hazten jarraitzen du, eta Bizkaian desberdintasuna markatzen du, lankidetza, berrikuntza eta eraldaketa sozialerako kultura bultzatuz. Informazio gehiago: bbk.bizkaia.network

 

BBKri buruz

BBK Banku Fundazioa hasieratik Bizkaiko garapen ekonomikoarekin eta ongizatearekin konprometituta dagoen erakundea da, ondare- eta finantza-kudeaketa sendoari esker; kudeaketa horrek, gardentasunez eta zorroztasunez, gizarte-ekintza berritzaile eta irekia egitea eta etorkizunean bere iraunkortasuna bermatzea ahalbidetzen dio.

Bere jarduera funtsezko hiru adarretan oinarritzen da: Banku-negozioa, Euskadiko finantza-erakunde garrantzitsuena den Kutxabanken akziodun nagusia (% 57) izanik. Inbertsioa, Bizkaian eta Euskadin eragina duten enpresa-proiektu sendoak babestuz eta Bizkaiko lurraldera inbertsioak eta inbertitzaileak erakarriz. Eta gizarte-ekintza, ongizatea eta berdintasuna sustatzen dituen sarea bultzatuz, jendearen loraldia eta oparotasuna bultzatzeko, gizarte-balioa sortuz.

 

Urbegi Social Impact-eri buruz

Urbegi Social Impact aholkularitza espezializatua da korporazioei beren lehiakortasuna eta eragina hobetzeko konponbide disruptiboak aurkitzen eta integratzen laguntzen, erakunde eta lurraldeen garapen kultural, sozial eta ekonomikoan eragin positiboa duten ekosistemak eta komunitateak bultzatuz.

 

Lotutako albisteak

Basque  Luxury  Concierge:  Bisitak  jasotzen  dituzten  euskal  enpresentzako  zerbitzu  berri  bat:  Basque  Luxury  Concierge
10/02/2025 Ekintzailetza

Basque Luxury Concierge: Bisitak jasotzen dituzten euskal enpresentzako zerbitzu berri bat: Basque Luxury Concierge

.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
07/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

GEM  Global  2025  Biltzarra  Bilbon
06/02/2025 Ekintzailetza

GEM Global 2025 Biltzarra Bilbon

GEM Global 2025 Biltzarrean funtsezko gai hauek jorratuko dira, guztiak munduko ekintzailetza-ekosistemarentzat garrantzi handia duten ikerketa eta datuetan oinarrituta

Slush,  startupen  mundu  mailako  ekitaldi  handietako  bat,  Euskadira  helduko  da  15  herrialde  baino  gehiagotako  200  inbertitzailerekin
04/02/2025 Ekintzailetza

Slush, startupen mundu mailako ekitaldi handietako bat, Euskadira helduko da 15 herrialde baino gehiagotako 200 inbertitzailerekin

Datorren otsailaren 20an, Slush-ek gure eskualdean lehen aldiz egingo duen edizioa izango da Bilbon. Mundu mailako berrikuntzako ekitaldi ospetsu hori, zeinak ardatz dituen inbertsioa erakartzea, startupak sortzea eta lankidetza globala, Euskadira eta Bizkaira iritsiko da, eta baieztatuta dago 200 inbertitzaile baino gehiago bertan izango direla, VCak eta business angels-ak batuta

17  startupek  24  proiektu  teknologiko  garatuko  dituzte  21  euskal  enpresa  liderren  eskutik
04/02/2025 Ekintzailetza

17 startupek 24 proiektu teknologiko garatuko dituzte 21 euskal enpresa liderren eskutik

Proiektuak 2025ean garatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren bultzadari esker, SPRI Taldearen BIND ekimenaren bidez.

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.