Filtra tu búsqueda



BBK BOOTCAMPS
Albisteak 26 urtarrila, 2023

BBK Bootcamp jakintzagai berriekin indartuko da datorren urtarriletik aurrera

The Bridge erreferentziazko eskola da prestakuntza-mota hauetan eta bere bootcampak munduko onenen rankingean daude.

BBK Bootcampen beste edizio bat otsailaren 13an hasiko da. Zehazki, lau espezialitate ikasi ahal izango dira: Full Stack Web Garapena, Data Science eta UX UI produktu digitalaren diseinua. Horretarako, BBK-k bat egin du The Bridgerekin; talentu digitalaren azeleratzaile horrek egungo lan-merkatuaren beharrizanetara egokitutako bootcampak eskaintzen ditu eta arlo horretan esperientzia handia du

Lau ikastaroak hiriaren bihotzean dagoen BBK Kuna campusean emango dira, full time (16 aste) eta part time (26 aste) modalitateetan. Programan izena emateko, web-orria erabiliko da. BBK-k, gainera, finantzaketa-programa berritzaile bat eskainiko du, Bizkaian bizi diren eta langabezian edo azpienpleguan dauden ikasleen matrikularen % 100eraino har dezakeena.

Lankidetza horren helburua da euskal hirian gaitasun digitalen inguruko prestakuntza sustatzea, mundu teknologikoarekin lotutako profil profesionalen eskaria etengabe ari baita hazten. Teknologia Elektronikoen Industrien Elkartearen (Gaia) arabera, gaur egun 20.000 profesional digital baino gehiago daude, eta datozen urteetan premia hori bikoiztu egingo dela uste da. Era berean, uste du oso garrantzitsua dela horrelako profiletan espezializatutako hezkuntza-zentroak sortzea, langile-faltak ez dezan euskal hirien hazkunde ekonomikoa geldiarazi.

The Bridge erreferentziazko eskola da prestakuntza-mota hauetan eta bere bootcampak munduko onenen rankingean daude. Hezkuntza-eredu hau Estatu Batuetatik inportatu da eta bertan ikasleek ikasgaia era praktikoan eta talde-lanean ikasten dute. Hezkuntzametodologia berritzaile, arin eta % 100 enplegagarritasunera bideratutakoen alde egiten da.

 

Konpetentzia digitalak sendotuz Bilbon

Lankidetza hori aliantza estrategikoa da The Bridge eta BBKren artean; BBK Bizkaiko ongizatean eta garapen ekonomikoan oso zentratuta dagoen erakundea da, eta BBK Kuna sortzearen bidez prestakuntza digitalaren aldeko apustua egin zuen iaz, enpresa publiko eta pribatuen egunerokoan digitalizazioak duen garrantziaz jabetuta.

BBK-ko Hezkuntza, Talentu eta Ekintzailetzako arduraduna den Oihane Aldayturriagaren ustez, “ezinbestekoa da hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea, 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako 4. Helburuak ezartzen duen legez. Gainera, hezkuntzasistema berritzailea izan behar du, lurralde bakoitzeko enpresa-eremuaren benetako premia edo beharrizanekin bat datorrena eta premia horietara azkar egokitzen dena. Horretarako, The Bridge bezalako aliatu aparta dugu, esperientzia handikoa arlo honetan”.

Iker Arcek, The Bridgeko CEOak, dioenez, “The Bridgerentzat ohorea da erreferentziazko erakunde baten, BBKren, eskutik lan egitea, prestakuntza digitalaren aldeko apustu sendoa egin baitu. Bi erakundeok uste genuen Bilbok sortzen duen interesaren eta hiri gisa duen garrantziaren araberako prestakuntza-eskaintza digitala izan behar zuela. Gure ustez, jakintzagai digitaletan ez dago prestakuntza-eskaintzarik, eta gure lau bootcampen programarekin indartu egingo dugu eskaintza hori”.

BBKri buruz

BBK Kutxabanken % 57aren akziodun den banku-fundazioa da, eta Kutxabankek ere Bizkaiko ekonomiaren sustapenean laguntzen du inguruko enpresetan egiten dituen inbertsioen bidez. Bi sarrera-iturri horien etekinaz, Espainian biztanleko lehenengoa eta tamainari dagokionez bigarrena den Gizarte Ekintza gauzatzen du. Gizarte Ekintza honek balio sozial eta ekonomiko iraunkorra sortzen du, eta bizkaitar guztiak dira horren onuradunak.

The Bridgeri buruz

The Bridge talentu digitalaren lehen azeleratzailea da. Arrakala digitala murriztea du helburu, enpresei enplegua eta balioa sortzen eta bere graduatuei karrera profesionalak hasten eta bizkortzen lagunduz. Dagoeneko 1.000 ikasletik gora igaro dira bere ikasgeletatik, eta % 92k 6 hilabete baino lehen aurkitu dute lana. 2019ko azaroan hasi zuen bere jarduera, eta formatu intentsiboko programak eta % 100 praktikoak eskaintzen ditu arlo hauetan: zibersegurtasuna, datuen zientzia, softwaregarapena, UX/UI produktu digitalaren diseinua, marketin digitala eta Cloud&DevOps. Madrilen, Valentzian eta Sevillan ditu egoitzak, eta laster Bilbon izango du.

BBK BOOTCAMPS

Lotutako albisteak

NorthBIMek  eraikuntzaren  sektorearen  digitalizazioa  bultzatzen  du
24/01/2023 Ekintzailetza

NorthBIMek eraikuntzaren sektorearen digitalizazioa bultzatzen du

Aholkularitza-enpresak eraikuntza-prozesuak hobetzen ditu, BIM metodologia aplikatuz, obraren kostuak eta epeak murrizteko

BILBOSTACK  komunitate  digitaleko  1.000  profesional  bilduko  ditu  Bilbon
23/01/2023 Ekintzailetza

BILBOSTACK komunitate digitaleko 1.000 profesional bilduko ditu Bilbon

#BilboStak 2023 beharrezko eta etorkizuneko ekitaldia da. Bertan, nazioko eta nazioarteko sektore teknologikoan erreferente diren profesionalak Bilbora etortzen dira punta-puntako gaietan dituzten ezagutzak eta esperientzia partekatzera.

Oarsoaldea  bultzatzeko  digitalizazio,  itsas  bioteknologia,  robotika  eta  akuikultura  proiektuak
23/01/2023 Ekintzailetza

Oarsoaldea bultzatzeko digitalizazio, itsas bioteknologia, robotika eta akuikultura proiektuak

Economia Urina: Oarsoaldea Lehentasunezko Jarduera Eremu (ZAP) gisa definitzen du Eusko Jaurlaritzak, eta bere ekonomia suspertzeko plan estrategikoa du

Kernova,  industria  sektorea  goitik  behera  aldatzeko  elektromekanika
20/01/2023 Ekintzailetza

Kernova, industria sektorea goitik behera aldatzeko elektromekanika

Arabako enpresa gaztea soluzio elektromekaniko batean ari da lanean, makina industrialetan elektrizitatearen % 35 aurrezteko. Gaur egun, Espainiako patente bat lortzeko zain dago.

Wake  up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
20/01/2023 Ekintzailetza

Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian! Jarrai iezaguzu!

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.