BBF Fintech: Berrikuntzaren, finantzen eta teknologiaren elkargunea
BBF Fintech, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatutako ekimena da, finantza sektorean ekintzailetasuna eta berrikuntza disruptiboa sortzeko.
Berrikuntza Irekiko programaren bitartez, diziplina anitzeko talde bat sortu da Laboral Kutxak eta Kutxabank-ek, finantza partner gisa, eta Dominion Digital-ek, partner teknologiko gisa, proposatutako erronkari erantzuteko.
BBF Fintech-ek startup eta finantzetan eta teknologian adituak diren ekintzaile onenak bilatu eta aukeratzen ditu. 2020/2021rako deialdia irekita dago.
Parte-hartzaileek hurrengo abantailak izango dituzte:
- BBF Fintech inkubagailuan % 100eko hobaria urtebetez.
- Programan garatutako soluzioaren jabetza intelektuala.
- Kontzeptu-proba edo Gutxieneko Produktu Bideragarria (GPB) BBF Fintech-ek ordainduko du.
- Proiektuaren eta parte-hartzaileen marka pertsonalaren zabalkundea.
- Gaitasun ekintzaileak trebatzeko aukera.
- Networkinga eta Fintech ekosistema ekintzaile eta berritzaileekin konexioa.
- Ekimenaren sustatzaileekin kolaborazio estua: Laboral Kutxa, Kutxabank eta Dominion Digital.
Programa Mondragon Team Academy metodologian oinarritutako bizpahiru eguneko sei moduloz osatzen da.
Arlo desberdinetako 10-12 pertsonako taldeak sortuko dira: Big data, Blockchain, zibersegurtasuna, mugikor bidezko ordainketak, edota finantza eta teknologiari lotutako beste arloetakoak. Taldeak finantza sektoreko erronka bat definitu beharko du eta honi aurre egiteko soluzio berritzaileak sortu.
Programaren amaieran proposamen guztiak aurkeztuko dira. Parte hartzen duten banku-entitateetako eta BBF Fintech-eko ordezkariz osatutako epaimahaiak soluziorik onena aukeratuko du kontzeptu-proba garatzeko.