Albisteak 24 iraila, 2024

BATek, Bizkaiko Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroak, bikoiztu egin du espazioa, 5 solairu gehiago inauguratu baititu

Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak BAT dorrearen bigarren urteurrenean iragarri duenez, azalera 8.000 metro koadrotaraino gehitu da; metro horietatik % 80 dagoeneko okupatuta dago. Dorreak 200 kidek baino gehiagok osatutako nazioarteko ekintzailetza-komunitate bat ere badu. Horrek guztiak berrikuntza irekiaren eta ekintzailetza aurreratuaren arloan erreferentziako zentro global gisa jartzen du dorrea
-

BAT Dorreak hartzen duen Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroak bigarren urteurrena ospatu du. Bost solairu berri inauguratu dira: guztira, 4.000 metro koadro gehiago, lehendik zeudenei gehitu behar zaizkienak. Hala, bikoiztu egin da Bizkaian ekosistema ekintzailerako erabiltzen den espazioa; 8.000 metro koadro, guztira.

BAT, B Acceleration Towerren bigarren fasea Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Imanol Pradales lehendakariak inauguratu dute. «Gaur beste urrats bat emango dugu Bizkaia eta Euskadi Europako hegoaldeko ekintzailetza-zentro handienetako bat bezala sendotzeko. BAT dagoeneko mundu osoko ekintzailetza-zentro nagusiekin konektatuta dago, eta haren 200 kideko komunitateak dibertsitatean eta talentuan hazten jarraitzen du. Espazioaren % 80 okupatuta egonik, asmo handiko proiektu izatetik errealitate izatera igaro gara, berrikuntza irekiaren eta ekintzailetzaren arloko nazioarteko erreferentzia-puntu izatera», esan du Bizkaiko ordezkari gorenak.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren esanetan, berriz, BATen fase berri honen irekiera «gauzak egiteko dugun estiloaren adibide argia da, hots, nik egitateen politika deitzen dudana. Lana, ahalegina, baita arriskua ere, baina, batez ere, egiten dugun horretan sinestea eta gauzatzea. Sinestea orainaldi sendo bat dugula, etengabe beharrean ari garela, eta eraikitzen jarraitzen dugun etorkizun bat dugula, talentua erakarri ahal izateko, ekonomia indartsu bat izateko eta, funtsezkoena, gazteak hemen geratzeko.».

Imanol Pradales Lehendakariak azpimarratu duenez, ”BATen konektagarritasun ahalmena apartekoa da: beste toki batzuetan dauden profesionalekin konektatzen diren ekintzaileak eta enpresak ikusten ditugu hemen, negozio berriak eta enplegua sortzea ahalbidetzen dutenak. Dena giro dinamiko eta geroz eta nazioartekoagoan. Euskadik eta gure enpresek geroz eta gehiago begiratu behar diogu munduari. Konplexurik gabe. Loturarik gabe. Gure interesak defendatu ditzakegun eta geure posizioa indartu dezakegun lekuetan egoteko helburuarekin. Eta, noski, talentua, inbertsioa eta enpresa berriak gure herrialdera erakartzeko asmoarekin ere”.

B Acceleration Programs, azelerazio-programa berriak

Bi urteko ibilbidearen ondoren, BAT nazioarteko erreferentziako hub gisa finkatu da, zeinak startupak, korporazioak, inbertitzaileak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta mundu osoko erakunde publikoak konektatzen baititu. Haren helburua Euskadi eta Bizkaiko enpresa-sarea indartu eta berrituko duten negozio berriak bultzatzea da, nazioarteko talentua erakartzeaz eta lurraldearekin lotzeaz gainera.

BAT handitzeko inaugurazio-ekitaldian, instalazio berrietan ibilbide bat egin da, eta B Acceleration Programs programak aurkeztu dira; nazioarteko bokazioa duten zazpi azelerazio-programa berri propio dira, dagoeneko martxan daudenak eta BBK Arin eta Startup Wise Guys programekin bat egiten dutenak. Enpresa ospetsuek (Ayesa, Ibermática Fundazioa, Altuna eta Uría, Gertek, Google Cloud, Sonae eta Iberdrola) startup-ekin eta ETE teknologikoekin lan egiten dute erronka teknologikoak ebazteko. Prozesuan zehar, startup horiek adituen aholkularitza eta etengabeko laguntza jasotzen dute BAT ekosistemaren aldetik.

Berrikuntza irekiaren eta nazioarteko konexioaren eredu hori da ekintzailetzaren funtsa BATen. Korporazioek beren berrikuntza-erronkei erantzuten dieten soluzio teknologiko berritzaileak aurkitzen dituzte startup-etan; ekintzaileek, berriz, izan litezkeen bezero, inbertitzaile, bazkide eta hornitzaileekin konektatzeko aukera dute. Hala, finkatutako enpresek eta sortu berri direnek bizkor eta eraginkortasunez berritzea lortzen dute.

B Acceleration Week, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren topagunerik handiena

BATen handitzea gaur eta bihar B Acceleration Week egin bitartean aurkeztu da. Gaur egunera arte zentroan egin den berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko kongresurik handiena da, eta tokiko eta nazioarteko ehun startup eta 50 korporazio eta inbertsio-entitate baino gehiago bildu ditu. Haietako bat aukeratuko dute, urrian Startup World Cup munduko finalera joateko, San Frantziskora (Estatu Batuak), eta milioi bat dolarreko inbertsioa egiteko aukera izango du.

BAT dorrea, B Accelerator Tower, zenbakitan:

  • 8.000 metro koadro
  • 9 solairu
  • Okupatutako espazioa, % 80
  • 200 kide baino gehiagoko nazioarteko komunitatea (123 startup, 45 korporazio eta 55 inbertitzaile, zentro teknologikoak eta unibertsitateak)
  • 800 pertsona BAT komunitateko kide (620, 2021ean)
  • 26 nazioarteko misio egin dira
  • Nazioarteko 16 ordezkaritza teknologiko hartu dira, herrialde hauetakoak: Estatu Batuak, Txile, Kolonbia, Mexiko, Hego Korea, Finlandia, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Israel.
  • Nazioarteko 130 startup baino gehiago bisita egin digute.
  • Nazioarteko 300 konexio baino gehiago egin dira
  • 600 lankidetza sortu dira
  • 550 ekitaldi egin dira
  • 25.000 pertsona bertaratu dira
  • Nazioarteko orientazioa duten9 azelerazio-programa:

-30 herrialde baino gehiagoko 170 startup baino gehiago aztertuta

-100 startup lehiatzen, irailaren 23an eta 24an, Startup World Cup-en munduko azelerazio eta amaiera programetarako hautatuak izateko.

Lotutako albisteak

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.