Eusko Jaurlaritzak, euskal enpresen eta ekintzailetzaren ekosistema indartzeko asmoz, Barnekintzailetza babesteko Laguntza Ekimena burutuko du aurten ere SPRI Taldearen bitartez.
Funtsean, Barnekintzailetza honakoekin lotuta dago:
Nolanahi ere, Erakundeko pertsonen talentuak mugiarazi behar dira, ohiko proiektuak teknologia-proiektuekin bateratu behar dira erronka estrategiko berrien bila. Zentzu honetan, “barnekintzailetza enpresa-palanka bat da, konpainia bateko negozioen banaketak indartuko dituzten aukerak arakatzen laguntzen duena”, Loop-eko Ignacio Rosettik azaldu bezala. “Honez gain, egungo enpresaren negozioaren testuinguruaz kanpoko aukerak; horrako hirugarren batzuk behar izango ditugu. Bi kasuetan, lanerako prozesu egituratua behar dugu…”
Araba eta Gipuzkoako BICek, BIC Bizkaia Ezkerraldeak eta BEAZek, lagun diezazuketen dibertsifikazio-prozesuak dira; fokuratze, garapen metodologiko, formakuntza eta finantzazio onena izaten aholka zaitzakete. Hala, Berrikuntzarako Europar Zentro hauek ekintzaileentzat eta enpresentzat eskuragarri uzten dituzte laguntzarako hainbat lanabes, Barnekintzailetza parte guztientzat eraginkorra eta onuragarria izango den moduan aurrera eraman dadin.
BARNEKINTZAILETZA, DAGOENEKO FINKATUTA DAUDEN ENPRESEN BARRUAN PRODUKTUAK/ZERBITZUAK, PROIEKTUAK ETA NEGOZIOAK GARATZEN DITUZTEN EKINTZAILEEN AKTIBITATEA DA.
Euskadin BICek hainbat bilera bultzatu dituzte Barnekintzailetza praktikara eramateko arrakast izan duten hainbat kasuren bitartez. Haiei esker, interesa duten enpresek eta profesionalek, lagundutako prozesu on baten esperientziak eta onurak ezagutu ahal izan dituzte: enpresen barruan negozio berriak garatzeko gakoak.
Araban, lurraldeko bi enpresa ezagunek euren aktibitate eta emaitzak partekatu zituzten: ‘I+Med’ biomedikoa, nanohidrogelen garapenean espezializatua den enpresak, ‘Sibari Republic’ nola kaleratu zuen azaldu zuen. Haien teknologiaren dibertsifikazio bat da, kosmezeutikara zuzendua dena. Bestalde, ‘Novargi’ injineruak ‘HyVALUE’ proiektua aurkeztu zuen, ‘Tubacex’-ekin batera garatutakoa. Udalerriko hondakin solidoak baliatuz hidrogenoa ekoiztean datza. (Bideo-saioa).
BIZKAIAn, ‘EMICA Bombas’-ek mende bat baino gehiago darama bonba zentrifugoak diseinatzen eta ekoizten. Belaunaldi-errelebo baten ondoren, Barnekintzailetza kolaboratiboko prozesu baten ondorioz ‘EMICA Solar‘ sortu da. Dibertsifikazio honek baltsa edo urtegietarako plataforma flotatzaileetan eguzki-energia sortzeko konponbide erabateko eta eraginkorrak eskaintzen dizkio merkatuari. Eco-berrikuntza oso garrantzitsua izan da lehiakortasun jasangarria bermatzeko (Bideo-saioa).
GIPUZKOAk hiru kasu interesgarri eta onuragarri azaldu zituen, barnekintzailetza euren estrategiaren parte izatea partekatzen dutenak, eta oraingo momentua azpimarratzen dute aukera berriak arakatzeko: ‘Danobat’, teknologian eta ekoizpen-zerbitzuetan konponbideak eskaintzen dituen enpresa; ‘Ternua Group’, kirolerako ekipaia eta moda diseinatu, garatu eta merkaturatzen duena; eta ‘Sammic’, ostalaritza eta elikadurarako makinaria-ekoizlea (Bideo-saioa).
Kasuotan guztiotan, enpresok negozio-lerro berriak edota negozio berri beregainak martxan jartzeko gai izan dira, giroko joerak analizatuz, bezeroen beharrizanak adituz, eta euren giza taldeen sormenari esker, euren merkatuetatik bereizteko aukera berriak antzemanez. Guzti honekin batera, barruko zein kanpoko talentuarekin identifikatu eta elkartu egin dira.
‘Radar Ventures’-eko Guillermo Arreguik enpresa ekintzailea izatea merezi duela dio: “Aukera historiko baten aurrean gaude, ondo kudeatuz gero, Epe Luzera haztea eta bizirautea ahalbidetuko diguna. Honetarako, barrutik berritu behar dugu etengabe, Teknologia + Pertsonak konbinatuz, Negozio Eredu berriak sortzeko eta hauen bidez honakoak lortzeko: Hazkuntzarako aukera berriak antzeman, Berrikuntza arindu, eta Talentua erakarri eta gako diren Pertsonekin kidetu…”
Ezjakintasun garaia da eta teknologian, merkatuan eta talentuan espezializatutako agente eta hornitzaileekin kolaboratzea ahalbidetuko digun jarrera-aldaketa beharrezkoa enpresetan. Hala, garrantzitsua da laguntza publiko eta pribatuak jasotzea; zorionez, Euskadin eskura ditugu.
Barnekintzailetza-prozesua sistematizatzea funtsezkoa da enpresaren gaitasunak eta ezagutzak ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Honetarako, gauzak egiteko moduan eta antolakuntzarako kulturak barne-aldaketak egon beharko lukete.
“Barnekintzailetzaren palanka modu eraginkorrean erabiltzeko, lau gako izan behar ditugu kontuan: enpresaren estrategiatik hasita, gure ekintzailetza-aktibitaterako helburu argia finkatu; ekipoa inplikatzea; kanpoarekin konektatzea; eta partekatutako lanerako metodoak eta jokatzeko arauak ezartzea. Honekin batera, argi izatea denbora eskatzen duten aldaketa-prozesuak direla” proposatzen du Ignacio Azpiazuk, ‘Hub Advisory’-ko kideak.
Kanpoko esperientziak honakoak errazten ditu: aurretiko hausnarketa, aukeren eta helburuen fokuratze hobea, kasu bakoitzerako metodologiarik egokienak hautatzea eta arriskuak gutxiagotzea ezagueraren bidez eta zailtasun-baliabide-denbora ekuazioaren egokitzapenaren bidez.
Eusko Jaurlaritzaren Barnekintzailetzarako ekimenak, orokorrean honakoak ahalbidetzen ditu:
Bereziki, Barnekintzailetzari laguntzeko Barnekintzaile Programak honakoetan laguntzen du:
Barnekintzailetzarako laguntza izateko, gertuen den Berrikuntzarako Enpresen Zentroan (BIC) elkarrizketa bat eskatu: Araba – BIC Bizkaia Ezkerraldea eta BEAZ – Gipuzkoa
Zuretzat interesgarria izango da Bideo-saioen edukia ezagutzea:
Araba – Bizkaia – Gipuzkoa
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?