Filtra tu búsqueda



Bakarts.io Bakarts
Albisteak 26 Marzo, 2024

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

Bakarts enpresa donostiarrak sortzaile eta bildumagileentzako topagune bihurtu nahi du: lehenengoek beren artelan digitalak erakusteko aukera duten tokia eta bigarrenek NFT formatuan eros ditzaketen lekua. Erosketa prozesua edozein e-commerceren oso antzera egiten da, halaber, transakzioa eurotan eta kreditu-txartelarekin eginez.

Erosketa-prozesua amaitu eta eskaera jaso ondoren, NFTa Polygon sareko Wallet Metamask-era bidaltzeaz arduratzen gara, egiaztatu egiten da eta bezeroari jakinarazten diogu amaituta dagoenean”, zehaztu dute enpresatik.

Bakarts-en argi dute beren helburu nagusia artista, galeria eta kultur erakundeei “blockchain teknologiek eskaintzen dizkieten aukerak” aprobetxatzen laguntzea dela. Bide berri horien artean, negozio-aukera berriak, komunitatea sortzeko aukera eta publikoak fidelizatzeko aukera nabarmentzen dira. “Horrez gain, teknologia horiek eskaintzen dizkieten abantailez ere gozatu ahal izatea nahi dugu”, startupetik gaineratu dutenez.

Horretarako, hitzartutako galerien bidez, aukerako obrak bereziak eskaintzen dituzte, eta erosketa-prozesu seguru eta Gardena. Sistema horren bidez, erabiltzaileari unean bertan fakturak izateko aukera ematen zaio, baita ere aktibo digital horien eragiketak sinplifikatzen dituen eurotako ordainketa sistema konbentzional bat. “Onura horiei teknologia jasangarria eta NFTak sortzeko baliabide gutxiago kontsumitzen dituena gehitzen diegu”.

Bakartsen zerbitzu teknologikoez baliatu ahal izan diren erakunde eta ekitaldien artean Donostiako Jazzaldia nabarmentzen da. Ekitaldiak Ane Pikazaren ‘Jazzaldiaren besarkada’ kartelaren 57 aleko edizio mugatu bat kaleratu zuen eta arte zaleek NFT formatuan eskuratzeko aukera izan duten. “Gure proiektuak sorkuntza artistikoaren berezko balioan jarri nahi du arreta, eta teknologia den bezala tratatu: tresna bat”, adierazten dure startupetik.

Lotutako albisteak

Nola  izan  enpresa  ekintzaile  bat  Barnekintzaile  programarekin,  barne-ekiteko  laguntza.
26/03/2024 Ekintzailetza

Nola izan enpresa ekintzaile bat Barnekintzaile programarekin, barne-ekiteko laguntza.

800.000 euroko aurrekontua du Barnekintzaile 2024 barne-ekintzailetzarako laguntza-programaren edizio berriak. Enpresa-proiektu berriak garatzeko edo jarduera berrietara dibertsifikatzeko laguntza eskuratu nahi duten enpresek abenduaren 11ra arte aurkez ditzakete eskaerak.

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
26/03/2024 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

Branka,  tripulaziorik  gabe  eta  urruneko  kontrolarekin  funtzionatzen  duten  itsasontziak  fabrikatzen  dituen  Orioko  ingeniaritza
25/03/2024 Ekintzailetza

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.

EmprendeXXI  Sariak:  Legit.  Health,  Euskadin  potentzial  handiena  duen  startupa
25/03/2024 Ekintzailetza

EmprendeXXI Sariak: Legit. Health, Euskadin potentzial handiena duen startupa

CaixaBankek, DayOne, Eusko Jaurlaritza eta ENISAren bidez, irudien eta Adimen Artifizialaren bidez, azaleko hirurehun patologia baino gehiago diagnostikatzen gai den enpresa saritu du

Hodeitekek  zibersegurtasun  erasoetatik  babesten  ditu  enpresak
22/03/2024 Ekintzailetza

Hodeitekek zibersegurtasun erasoetatik babesten ditu enpresak

Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du, irtenbide aurreratuak barne hartzen dituena, konpainiak eta partikularrak ahultasun eta mehatxuetatik salbu mantentzen direla bermatuz

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.