Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 Marzo, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

BAEAk mikroalgak hazteko “ekosistema bioteknologikoa’ sortu du

Startup bizkaitarrak mikroorganismo hauek ekoizteko argiaren baldintzak kontrolatzen eta monitorizatzen dituen argiztapen-sistema bat garatu du
Algaverso

Mikroalgak gero eta gehiago erabiltzen dituzte ikertzaileek elikagai jasangarri berriak garatzeko. Mikroorganismo horiekin pentsu eta bazkak abereentzat, irin aberatsak Omega-3n eta lipidoak giza kontsumorako, bitamina-osagarriak barne, bezalako elikagaiak sor daitezke. Biologo eta ingeniarien diziplina anitzeko talde batek osatua, Basque Algae and Engineering Aplication (BAEA) startup bizkaitarrak mikroalgak hazteko argiztapen-sistema automatizatua asmatu du argi-baldintzak kontrolatu eta monitoritzen dituena.

 

Enpresak sortutako ‘Algaverso ‘sistema, patente nazionala lortzeko zain dago, eta LED argien igorpen bat da. Honek, aplikazio mugikor baten bidez, igorri behar den argia eta bere potentzia etengabe kontrolatzen du mikroorganismoen hazkundea errazteko. “Bere lehiakideak ez bezala, SIA (Argiztapen Sistema Automatizatua) % 100eko Leds sistema moldagarria da, modularra, mugikorreko aplikazio batek monitorizatu eta kontrolatzeko gai dena, eta mikroalgei hazkuntza optimorako edozein argi-baldintza eman ahal izateko bereziki diseinatua dago”, zehazten dituzte proiektuaren arduradunak.

Sistema berritzaile honen bidez lortzen diren mikroalgak ‘kalitate handiko’ produktuak dira, eta “azken miliako faktorea aprobetxatuz, euskal nekazaritzako elikagaien sektore osoa hornitu nahi dugu”, BAEAtik azaldu dutenez. Proiektuko sustatzaileek azpimarratu dutenez, Algaverso “gizartearekin hiru ikuspuntutatik konprometitutako ekosistema da: teknologikoa, biologiko-ekologikoa eta soziala”.

Startupak sorturako teknologiak eskaintzen dituen abantailei dagokienez, honako hauek azpimarratu daitezke; kostuak murrizteko osagaia nabarmentzen dute; Kostuen murrizketa, mikroalgen hazkuntza  hobetzeko ahalbidetzen duten tresnak sortzen direlako eta horrekin batera beste abantail biologiko bat nabamentzen da, hala nola,  “etorkizunean mikroorganismo horiek ikertuko direlako industriaren deskarbonizazioan erabiltzeko”, diote enpresatik. “Enpresa txiki eta ertainak deskarbonizatzen lagundu nahi dugu, mikroalgak ekoiztuz eta haien intereseko produktuak ateraz”.

info+: algaverso.com

Esther Blanco Rayón

Esther Blanco Rayón, cofundadora

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 24 Marzo, 2023 Ekintzailetza
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Araba Ekinean Ekin Breakfast Álava Emprende 21 Marzo, 2023 Ekintzailetza
Ekintzailetza osasunean eta ongizatean: Araba #EkinBreakfast
Irakurri gehiago
Enkarterri BIC Bizkaia Ezkerraldea 20 Marzo, 2023 Ekintzailetza
Enkarterri, Mankomunitatea, BIC Bizkaia Ezkerraldea, Aldundia eta Eusko Jaurlaritza eskualdearen garapena aztertzen ari dira
Irakurri gehiago
Global Data Quantum 20 Marzo, 2023 Ekintzailetza
Global Data Quantumek teknologia kuantikoa bultzatzen du
Irakurri gehiago
Alava Emprende Aitor Cobanera SPRI 17 Marzo, 2023 Ekintzailetza
Araba Ekinean ekimenak 20. urteurrena ospatuko du eta gizarteak behar dituen aldaketak eta eraldaketak zuzentzeko ekintzailetzari balioa emango dio
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak