Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 abendua, 2018 Ekintzailetza

ANDREkintzailea programaren V. edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak emakume enpresaburuei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatu du, emakumeek zuzendutako enpresak sendotzeko laguntzeko.
andrekintzailea

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak emakume enpresaburuei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatu du, emakumeek zuzendutako enpresak sendotzeko laguntzeko.

Programa Bilbao Metropoli-30 elkarteak koordinatzen du, eta haren garapenean Bizkaiko AED-Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak eta EmakumeEkin elkarteak parte hartzen dute.

ANDREkintzailea 2018ko maiatzetik 2019ko martxora bitartean garatuko da, eta lidergoari, estrategia digitalari, ekonomia, finantza eta merkataritzako kudeaketari eta sormenari buruzko esperientzien inguruan lan egingo da. Gainera, networkingerako espazioak izango ditu eta coaching eta mentoringeko saioak egingo dira. Saio gehienak bi ordukoak izaten dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak osorik finantzatzen du programa, eta, beraz, ez dago inolako kosturik parte hartzaileentzat.

Maiatzaren 11an informazio-saio bat egon zen BEAZen (Sabino Arana, 8 – Bilbo).

info+: ANDREkintzailea programa 2018-19

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 1 ekaina, 2023 Ekintzailetza
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
EEVAN movilidad eléctrica 27 maiatza, 2023 Ekintzailetza
Fagor Ederlanek eta MONDRAGONek EEVAM izaneko ibilgailu elektrikoetarako startup teknologikoan inbertitu dute
Irakurri gehiago
25 maiatza, 2023 Ekintzailetza
Eusko Jaurlaritzak ekintzailetzako 30.000 eurora arteko laguntzak eskaintzen ditu enpresa berritzaileak sortzeko
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 24 maiatza, 2023 Ekintzailetza
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
24 maiatza, 2023 Ekintzailetza
Ingevitalek radar-sistema bat sortu du egoitza-zentroetako pazienteen kontrola hobetzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak