ESME Concurso ADOREZ
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 26 apirila, 2022

‘ADOREZ’, enpresa-ideia onenaren ESME lehiaketaren XXXI.edizioko proiektu irabazlea

ESMEk Donostiako Deustuko Unibertsitateko ADE eta Komunikazio (ESTE) ikasleak biltzen ditu
-

Donostiako Udalak enpresa-ideia onenaren ESME lehiaketaren XXXI. edizioko sariak banatu zituen. Ekimena, Deusto Business School-en parte den ESME Junior Enpresak antolatzen du.

Guztira 209 pertsona osatutako 65 taldek parte hartu dute (aurreko edizioekin alderatuta kopururik altuena), eta ekimen hau, Euskadiko batxilergoko lehen eta bigarren mailako edo erdi eta goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleentzat enpresa munduarekin lehen harremana izan nahi du.

Lehiaketa enpresa-ideia original eta bideragarri bat proposatzean eta garatzean datza. Ideia horretan, aukeratutako negozio-mota, kokapena, egitura, langile-kopurua, lehiakideak, negozioa martxan jartzeko urratsak, finantzaketa, bideragarritasuna eta abar garatu behar dira.

ESME Junior Enpresa irabazi asmorik gabeko elkartea da, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Komunikazioko (ESTE)  ikasleek sortu, kudeatu eta zuzentzen dutena.

XXXI. edizio honek honako erakundeen laguntza izan du: Adegi, Donostiako Sustapena, Giant Bici, Salto System, Delta Taldea, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa, The Graft Club, Londres hotela eta Ingalaterrakoa, Acunsa Gipuzkoa Basket, Noticias de Gipuzkoa eta Deusto Business School.

Aurtengo irabazlea Lazkaoko San Benito Ikastolako “ADOREZ” izan da. Maria Zubiarrainek, Telmo Munduatek eta Eneritz Maciciorrek osatutako taldeak proiektu berritzaile bat diseinatu du adineko pertsonen eguneroko bizitza erraztuko diena, egunero jasotzen ditugun eguneratze eta aplikazio teknologikoak erabiltzen lagunduko baitie.

Ekitaldian, edukiera murriztua izan zuena pairatzen ari garen osasun-egoera dela eta,
besteak beste, Deustuko Business School-eko dekanordea den Asun Ibañez, TGCren bazkide sortzailea, Alain Arana, eta Donostiako alkatea, Eneko Goia, izan ziren. ESME Junior Enpresako arduradunek aurkeztutako proiektuen maila altua nabarmendu zuten, eta batez ere, ikasleek azken hilabete hauetan erakutsitako ilusioa eta egindago ahalegina. Honekin batera, eskerrak eman zizkieten ere parte hartu duten ikastetxeetako orientatzaile guztiei, babesleei eta Fakultateko irakasleei. Izan ere, haien inplikazioari esker, ESMEko ikasle enpresari horiek beren klaseak lehiaketaren garapenarekin bateragarri egiteko aukera izan dute.

Bost proiektu finalisten artean, 3.000 € inguruko sariak bananduko dira. Gainera, Deustuko Unibertsitateak Donostiako kampusean duen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak laguntza beka bat emango die finalistei, etorkizunean fakultate horretan ikastea erabakitzen duten “ekintzaileei” laguntzeko.

 

ESME Junior Enpresa

ESME Junior Enpresa irabazi asmorik gabeko elkartea da, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Enpresen Administrazio (ADE) eta Zuzendaritzako eta Komunikazioko ikasleek (ESTE) sortu, kudeatu eta zuzentzen dutena. Duela 30 urte baino gehiago sortu zen, eta aholkularitza lanak egiten ditu, Espainiako enpresa-fakultate ospetsuenetako batean eskuratutako gaitasunak eta ezagutzak bermatuta. Junior Enpresa sortzeko ideia Javier Miner Fakultateko irakasleak proposatu zuen, Frantzian hasitako mugimendu junior baten eta Espainian izandako hedapenaren berri izan baitzuen. 1988an sortuta, ESME aholkularitza-jarduera garatzen hasi zen. Jarduera horren barruan, ESMEk gaitasuna du ikasleek ezagutzen dituzten ikasgaiei buruzko lanak egiteko.

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.