ACURATIO Machine Learning
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 26 urtarrila, 2024

Acuratiok Machine Learning ereduak entrenatzeko aukera ematen du, datuen pribatutasuna zainduz

Donostiako startupak plataforma bat garatu du erakundeek neurona-sareak entrenatu ahal ditzaten, partekatutako informazioaren segurtasuna mantenduz

2017an sortua, Acuratio adimen artifizialeko plataforma bat da sare neuronalak entrenatzeko diseinatuta dagoena eta datuen pribatutasuna mantentzen duena. “Gure ikaskuntza federatuko plataforma multiinubearekin, mundu osoko erakundeek datuen balioa desblokeatu dezakete datu-multzoak konbinatuz, haien pribatutasuna arriskuan jarri gabe”, azaldu dute startupetik.

Tresnak enpresei laguntzen die hainbat datu mota aprobetxatzen eta konbinatzen, eredu zehatzagoak garatzeko edo estatistika agregatuak kalkulatzeko, aldi berean ereduaren eta datuen pribatutasuna zainduz. Plataformak eskaintzen dituen ikasketa moten artean modelu horizontala dago, ikaskuntza automatikoko eredu bat lantzen duena, datu berberen adibide banatuekin, ikaskuntza zatitua edo batez besteko federatua dutenak.

Beste eredu bat, ikasketa bertikal deritzo eta honek “bi datu-iturri edo gehiago erabiltzaileen multzo komun batekin konbinatzea ahalbidetzen duena, baina ezaugarri desberdinak dituena ikaskuntza-elkargune zatituarekin eta multzo pribatuarekin”, azpimarratu dute proiektuko arduradunek. Azkenik, plataformak ‘analisi pribatu’ bat egiteko aukera ematen du, erakundeek estatistika agregatuak kalkulatu edo audientzia segmentatzen laguntzen duena, informazioa babespean mantentzen den bitartean.

Acuariok eskaintzen dituen abantailen artean, ‘datuen gobernantza’ nabarmentzen da. Horren ondorioz, enpresek eta erakundeek nabarmen hobetu ditzakete beren datuak, haien erabilera ikuskatu eta beste erakunde batzuekin partekatzen direnean haien erabilera zaindu. Gainera, ‘insight-ak’ lortzeko eta ikasketa automatikoko ereduak hobetzeko aukera ematen du, datu-iturri berriak sartuz. Plataformak eskaintzen duen beste aspektu bereizgarri bat bere erabiltzeko eta instalatzeko erraztasuna da.

Startuparen zerbitzuen sektore hartzaileak banketxeak, aseguru-etxeak eta telefonia-operadoreak dira: Izan ere, konpainia hauek hainbat eragiketa analitiko desberdion burutzeko erabiltzen dute plataforma berritzaiele hau, emaitza ezin hobeak lortuz eta bere bezeroen pribatutasuna arriskuan jarri gabe, beti indarrean dauden araudiak betez.

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Teknikerrek  ‘Quantum  Machine  Learning’  teknologiak  erabiltzen  ditu  AAren  errendimendua  hobetzeko

Teknikerrek ‘Quantum Machine Learning’ teknologiak erabiltzen ditu AAren errendimendua hobetzeko

BRTA Quantum proiektuak eredu kuantiko bat aplikatzea lortu du fabrikazio aditiboko prozesu batean metal baten azken egoera estimatzeko.

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.