Albisteak 30 urtarrila, 2022

28 startup-ek 33 kontratu lortu dituzte BIND 4.0ren seigarren edizioko trakzio-enpresekin

Startupen %43 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, 7 Bizkaikoak eta 5 Gipuzkoakoak. Otsailaren 1ean hasiko da Eusko Jaurlaritzaren azelerazio eta berrikuntza irekiko programaren seigarren edizioa
-

Hautatutakoek 33 proiektu garatuko dituzte industria adimenduneko energia garbi eta jasangarriko, elikadurako eta osasuneko trakzio-enpresekin elkarlanean.

%67k adimen artifiziala, Big Data edo Internet of Things aplikatuko du soluzio berritzaileak sortzeko.

BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataformak 28 startup hautatu ditu, guztira 4.0 industriako 33 proiektu garatzeko otsailaren 1ean hasiko den programaren seigarren edizioan,  Aurten, startupek eta BIND 4.0ko trakzio-enpresek soluzio berritzaileak sortzeko elkarrekin erabiliko dituzten teknologia disruptibo nagusiak honako hauek izango dira: IoT, Big Data eta IA, eta ondoren robotika, errealitate birtuala eta areagotua, eta nanoteknologia, besteak beste. Proiektu horiek industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloetan garatuko dira.

Horietako asko bideratuta daude ikuspegi artifizialaren bidez kalitate-kontrolak egitera, pertsonen eta makinen arteko elkarrekintza erraztera hizkuntzaren prozesamenduaren bidez, energia garbiak biltegiratzera, gailu medikoak digitalizatzera, efizientzia eta ekoizpen-denborak hobetzeko biki digital bat edo ingurumen-inpaktua murrizteko eta ibilgailu berriak sortzeko gai den mugikortasun adimenduna sortzera, besteak beste. Teknologia berriak aplikatzeko helburuarekin sortzen diren proiektuak, etorkizunean industria adimentsuago, eraginkorrago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko.

Seigarren edizio honetan parte hartzeko aukeratu diren startupen jatorriari dagokionez, azpimarratu behar da %43k Euskal Autonomia Erkidegoan dutela jatorria, —7 Bizkaikoak dira eta 5 Gipuzkoakoak—. Hautatutako gainerakoetatik, 9 enpresa Estatuko beste leku batzuetakoak dira, eta 7 munduko hainbat herrialdetakoak.

 

Industria irauliko duten 6. edizioko teknologiak

Seigarren edizio honetan, hautatutako startupen %67k adimen artifizialeko, Big Data-ko edo Internet of Things-eko teknologiak aplikatuko dituzte programaren arloetan, industriako enpresen lehiakortasuna hobetuko duten soluzio berritzaileak sortzeko helburuarekin. Horietako %33 beste mota bateko teknologia disruptiboetan espezializatuta daude, hala nola errealitate birtual eta areagotuan, elkarlaneko robotikan (enpresa partner-ek gehien eskatzen duten 4. eta 5. teknologiak dira biak), eta, ondoren, nanoteknologian, zibersegurtasunean, e-mugikortasunean eta hondakinak kudeatzeko teknologia aplikatutan.

Bestalde, BIND 4.0ren 6. edizioan parte hartzen duten startupek teknologia berritzaileak dituzte. Teknologia horien %64k (18) industria adimendunaren sektoreari aplikatzen diote, %39k (11) energia garbi eta jasangarriari, %39k (11) osasunaren sektoreari eta %25ek (7) elikadurari. Eta kasu batzuetan, startupen teknologiak sektore-esparru batean baino gehiagotan aplika daitezke. Horrela, BIND 4.0ko trakzio-enpresak izango dira berrikuntza irekiko proiektuak garatuko dituztenak startupekin lankidetzan, BIND 4.0 programak irauten duen 24 asteetan.

 

Seigarren edizioko berrikuntzak

Programa egikaritzen den bitartean, BIND 4.0k hainbat jarduera antolatzen ditu parte hartzen ari diren startupentzat, eta seigarren edizio honek berrikuntza ugari ditu. Hainbat workshop egingo dira programan zehar, otsailetik ekainera, baita networking jarduerak ere sektoreko eragile nagusiekin eta prestakuntza-saioak BIND 4.0ko partner-ekin. Startupak hainbat ekintzailetza-ekitalditara joango dira, hala nola Cita Emprende eta 4FYN ekitaldietara; baita industriari lotutako ekitaldietara ere, hala nola Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekora (BIEMH). Startupak Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sarean —Europan proiekziorik handienetakoa duena— murgiltzea errazteko antolatutako jarduerak.

 

Ekimen honen beste erakargarritasun nagusietako bat da startupak enpresen azelerazioan, teknologia berrien merkatu-estrategietan, berrikuntzan eta ekintzailetzan adituak diren 40 aholkularik gidatuko dituztela. Eta hainbat inbertsio-aukera dituztela, programak azeleragailuaren espezializazioarekin lerrokatutako Venture Club bat —inbertitzaileen klub bat— duelako.

Berritzea, nazioarteko merkatuan lehiatzen jarraitzeko

Aurrera egiten jarraitzeko eta nazioartean industria lehiakorra izateko, batez ere enpresek digitalizatzeko, euren prozesuak hobetzeko eta eraginkortasuna handitzeko duten premia larriaren ondorioz, berrikuntza eta teknologia berrietan inbertitzea sektoreko giltzarrietako bat bihurtu da.

 

Sei urtetan, BIND 4.0k 130 startup baino gehiago azeleratu ditu eta 200 proiektu baino gehiago garatu ditu, 7 milioi euroko fakturazioa gaindituz. Gainera, programa amaitu ondoren, gorabidean dauden enpresen % 70ek trakzio-konpainiekin lan egiten jarraitzen du, eta horrek agerian uzten du sektoreko eragile guztien arteko lankidetza-eredu bateratu horren arrakasta. Sektoreari laguntzen jarraitzeko, BIND 4.0k SME Connection ekimena ere sortu du, euskal enpresa txiki eta ertainei zuzendua, startupen laguntzarekin sektorearen erronka teknologiko berriei erantzuteko helburuarekin, baita enpresa txiki eta ertainetan ere.

 

Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendari Leyre Madariagaren ustez: “Azken urteotan erronka ezezagun eta garrantzitsuekin egin dugu topo, eta, beraz, aukera berriak bilatzeak garrantzi berezia du enpresa-agendetan. Jarduera ekonomikoa ezagutzatik sortzen den errealitate baten aurrean gaude eta, zentzu horretan, frogatu da ekintzailetza teknologikoa enpresen eta sektoreen eraldaketarako katalizatzaile bat dela. Startupak dagoeneko enpresak inguratzen dituen ekosistema berritzailearen parte dira, eta eraldaketa hori ahalbidetzen dute. Duten dimentsio eta izaera dinamikoak azkar egokitzeko eta erronka konplexuen aurrean erantzun sofistikatuak emateko aukera ematen diete, hainbat teknologia hibridatuz. BIND 4.0 programan emaitza ikusgarriak lortu ditugu sei urte hauetan, enpresa handien eta startupen arteko lankidetza bultzatuz eraldaketa digitalaren bidez: enpresa lehiakorragoak, startup ekosistema eta ekintzailetza sustatzea, eta teknologia disruptibo garrantzitsuen garapena. Horri guztiari esker, beste urrats bat egin dugu energia garbiagoa, industria eraginkorragoa eta guztiontzat eskuragarriagoa izango den osasun-sistema sortzeko”.

 

*Parte hartuko duten Startupen zerrenda (6. edizioa)

 

BIND 4.0ri buruz

BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua, SPRI Taldearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemaren UpEuskadi plataformaren bitartez. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten sektoreko erreferentziazko 80 enpresa nagusiren laguntza du, hala nola Angulas Aguinaga, Iberdrola, ITP Aero, Mercedes Benz, Siemens Gamesa, Quirónsalud edo Coca Cola European Partners, besteak beste. Ekimen hau helburu hirukoitzarekin sortu da: Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea. 2016az geroztik, BIND 4.0k 130 startup baino gehiago sustatu ditu eta 200 proiektu baino gehiago garatu ditu, 6,5 milioi euroko fakturazioa gaindituz. 2022ko uztailean irekiko da BIND 4.0 Open Innovation Acceleration Program-en zazpigarren ediziorako deialdia, eta azaroan hasiko da BIND 4.0 SME Connection-en bigarren edizioa, enpresa txiki eta ertainei zuzendua. Informazio gehiago nahi baduzu: www.bind40.com

 

Lotutako albisteak

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Toribio  Echevarría  Sariek  35.  edizioa  betetzen  dute  aurten,  hainbat  berritzasunekin
15/09/2025 Ekintzailetza

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Habitakek  AA  teknologiaren  laguntzarekin  higiezinen  zerbitzuak  iraultzen  ditu
09/09/2025 Ekintzailetza

Habitakek AA teknologiaren laguntzarekin higiezinen zerbitzuak iraultzen ditu

Plataformak adimen artifiziala erabiltzen du jabeak, erosleak, agenteak eta sektoreko profesionalak konektatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.