Albisteak 15 ekaina, 2022

14 ETE industrialek 12 startup aukeratu dituzte BIND 4.0 SME Connection-ean berrikuntza teknologikoko 15 proiektu garatzeko

Klusterren 4 Antolakunde Dinamizatzaileek (KAD) (Uptek-AFM, Aclima, ACE eta ACICAE) hartu dute parte lehenengo proiektu pilotu honetan. Bigarren edizioa azaroan zabalduko da eta Euskadiko Klusterren 16 Antolakunde Dinamizatzaileen (KAD) partaidetza izango du.  Martxan da BIND 4.0 SMEren lehenengo edizioa, euskal ETE industrialentzako berrikuntza irekiko plataformaren programa berria.
-
  • Klusterren 4 Antolakunde Dinamizatzaileek (KAD) (Uptek-AFM, Aclima, ACE eta ACICAE) hartu dute parte lehenengo proiektu pilotu honetan. 
  • Bigarren edizioa azaroan zabalduko da eta Euskadiko Klusterren 16 Antolakunde Dinamizatzaileen (KAD) partaidetza izango du. 

Martxan da BIND 4.0 SMEren lehenengo edizioa, euskal ETE industrialentzako berrikuntza irekiko plataformaren programa berria. 12 startup aukeratu dira 15 proiektu teknologiko berritzaile garatzeko. 14 ETE industrialek aukeratu dituzte startupak. ETE horiek Euskadiko automobilgintzaren, energiaren, ingurumenaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreetako klusterren parte dira. Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzak SPRI taldearen bidez martxan jarri duen ekimen berria da, eraldaketa digitala eta euskal ETEen arteko lehiakortasuna sustatzeko xedearekin. 

BIND 4.0 SME Connection-ren lehenengo edizioan parte hartu duten eta Klusterren Antolakunde Dinamizatzaileen (KAD), automobilgintzaren, energiaren, ingurumenaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoretako parte diren 14 ETE industrialek aukeratutako 12 startupek martxan jarriko dituzte 15 proiektu disruptibo potentzial horiek. Zehazki, proiektuak martxan jartzeko interesa agertu duten 14 ETEak honako hauek dira: Eldu, Azpiaran, Ekide, Garita Flexix, Trimek, Ingemat, Indumetal, Zabalgarbi, Agaleus, Dimeco, Ona, Lantek eta Tivoly. Eta martxan jarri ahal izango diren 12 startupak honako hauek dira: Kevo, Siali, Hupi, Ikustec, Inalia, Innovae, D&A, Sincropool, Immersia, Dattium, Ironchip eta nuavis. 

Hautatutako startup guztiek betetzen dituzte programan parte hartzeko aukera ematen duten baldintzak: industria-sektoreari aplikatutako teknologia berriak garatu behar dituzte; ikusi, testatu edo probatu daitekeen produktu edo zerbitzu bat izan behar dute (edo merkatuan dagoeneko eskuragarri dagoena) eta ezin dute 8 urte baino gehiagoko antzinatasuna izan.

Berrikuntza irekiko lehenengo proiektuak martxan  

BIND 4.0 SME Connection-ren lehenengo edizio honetan ETE industrialen eskutik proiektuak martxan jarriko dituzten startupei dagokienez, hautatutako bost daude. Adibidez, Kevok, elkarrizketa-laguntzaileei aplikatutako adimen artifizialeko startupak, bere proiektua garatuko du Eldurekin. Enpresa hori Energia Klusterraren barruan dago eta liderra da energia-zerbitzu globaletan; gainera, 50 urtetik gorako esperientzia du. Bi elkarteek martxan jarriko dute proiektu teknologikoa, goi- eta erdi-tentsioko instalazio elektrikoen eragiketa eta mantenuaren eraldaketa digitalean oinarritutako konponbidea garatzeko. 

Bestalde, Siali startupa dago. Deep Learning sistemak ekoizpenean integratzen aditua da, eta lankidetzako konponbidea eratuko du Azpiaran taldearekin (automobilgintzaren industriarako hainbat motatako pieza metalikoak fabrikatzen espezializatua da, eta Acicae klusterraren barruan dago), kalitate-kontroleko prozesuak optimizatzeko, produktuen diseinuan eta fabrikazioan teknologia digitalen aplikazioaren bidez. 

Uptek Klusterretik Dimeco ETEa dago. Munduko liderrak dira ekoizpen-sistemen hornikuntzan, eta lehenengo proiektuetako bat jarriko dute martxan, datuen analisian, adimen bisualean eta 3D bistaratzean espezializatutako startuparen, Immersiaren, eskutik. Helburua da datuaren bistaratzea eta adimena hobetzea, kanpo- eta barne-prozesuak optimizatzeko, baita kalitate-kontrola gaitzeko teknologiak erabiltzea ere.  Azkenik, elektrohigaduran aitzindari teknologikoa eta Uptek Klusterraren parte den Ona ETEak bi proiektu jarriko ditu abian hautatutako bi startupekin. Zehazki, Dattiumekin (4.0 industriarako datuen analitika aurreratuko startupa) eta Ironchipekin (kokapeneko teknologian aditua). 

Bigarren edizioa udazkenean izango da 

Datorren azaroan, BIND 4.0 SME Connectionek bere bigarren edizioa modu ofizialean jarriko du martxan, Euskadiko ETE industrialekin lankidetzan aritzeko interesa duten startup berritzaileentzat. Startupen deialdia 2023ko urtarrilean zabalduko da, eta Euskadiko Klusterren 16 Antolakunde Dinamizatzaileak (KAD) gonbidatuta daude parte hartzera eta hautagaientzako erronka sektorial berriak planteatzera, irailaren 20tik aurrera. 

BIND 4.0 SME Connection ekimen publiko-pribatu berria da, industriako Klusterren Antolakunde Dinamizatzaileekin eta Euskadiko erreferentziazko ETEekin batera sortua. Programa horrek hiru helburu nagusi ditu: euskal ETE industrialen hobekuntza lehiakorra eta eraldaketa sustatzea, startupekin lankidetzan arituta (berrikuntza irekia); startupei merkaturako sarbidea erraztea, ETE industrial finkatuen egungo erronkei erantzuna emateko proiektuen bidez; eta, azkenik, Ekintzailetzako eta Berrikuntzako Euskal Ekosistema sustatzea. 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.