Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 iraila, 2021
Urriaren 7tik 9ra, Surf Business Meeting ekimena egingo dute Sopelan

Bosgarren urtez, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen sailaren bitartez, Surf Business Meeting ekimena antolatuko dute
Surf Business Sopela

Surfaren sektoreko ekintzaile eta enpresentzako urtero antolatzen den ekimena da Surf Business Meeting. Bertan, sare sozialetan nola saldu, COVID-19aren osteko kontsumo-joerak edo gero eta gehiago erabiltzen den naturako turismoa izango dira protagonista nagusiak.

 

Bosgarren urtez, Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen sailaren bitartez, Surf Business Meeting ekimena antolatuko dute, urriaren 7tik 9ra bitartean. Urtero antolatzen diren surfaren eta irristatze-kirolen tokiko profesionalentzako jardunaldiak dira, ekintzaile eta enpresei bultzada emateko eta berritasunak azaltzeko helburua dutenak, hain zuzen ere.

Ekitaldian, surfaren industriarentzat gaurkotasuna eta interesa duten ekimenak eta gaiak jorratuko dituzte, jardunbide egokien trukea eta jakintza sustatuz. Gainera, ekintzetako asko erreferentziazko profesionalen arteko ponentzia eta topaketen bidez garatuko dituzte.

Egun horietan, sare sozialetan nola saldu, COVID-19aren osteko kontsumo-joerak edo gero eta gehiago eskatzen den naturako turismoa eta surfeko glamping-a izango dira protagonista nagusiak. Eremu bakoitzeko protagonista propioei esker, bertatik beratara kasu arrakastatsu batzuk ezagutzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Bertan, etorkizuneko erronkei nola aurre egin eta surfaren industrian hasteko tresna eta baliabideak ezagutu ahalko dituzte.

Jardueretan parte hartzeko, aldez aurretik surfbusinessmeeting.pro webgunean izena eman beharko da.

“Aukera paregabea da ekintzaileentzat eta sektoreko enpresentzat, ezagutza handitzeko eta beren produktuak garatzeko harreman interesgarriak ezartzeko aukera ematen baitie”, adierazi du Teresa Fernandez Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak.

 

Egitaraua

Urriaren 7an, eguenean, Bizkaiko surfaren, itsaso- eta irristatze-kirolen sektoreko enpresa txiki eta ertainei zuzendutako masterclass profesional bategaz abiatuko dira jarduerak, Getxoko Itxas Hubean.Hurrengo egunean, urriaren 8an, barikuan, Kurtzio kultur etxean Pierre Rollet eta Lucia Villegas bezalako punta-puntako surflariakaz hitzaldi dinamiko, ireki eta praktikoak antolatuko dituzte.Bukatzeko, zapatuan, urriaren 9an, irristatze-kirolen arloan emakumeen lidergoa sustatzeko eguna izango da. Hala, Roll ir Girls! taldeak Surf Business Meeting egutegiagaz eta proposamenagaz bat egingo du, skate txapelketa bategaz, besteak beste.

info+: surfbusinessmeeting.pro

 

Surf Business Sopela

Wake Up Euskadi Emprendimiento Startups
Ekintzailetza 14 urria, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Urriaren 11tik, 15rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Irakurri gehiago

CleverWind aerogenerador plegable Federico Mendieta
savvy fagor
Ekintzailetza 13 urria, 2021
Savvy Data Systems-ek komertzio eta kolaboraziorako kontratua sinatu du Fagor Automation-ekin

Akordioaren helburua merkatuari makina eta erremintan oinarritutako erabateko konponbide digitala...Irakurri gehiago

FEIS Ainara Basurko Diputación Foral de Bizkaia
Ekintzailetza 12 urria, 2021
FEIS, Bizkaiko ekintzailetza eta giza-inpaktu funtsa

FEIS, (Fondo de Emprendimiento e Impacto Social) Funtsa 2014. urtean sortua izan zen...Irakurri gehiago

Wake Up Euskadi
Ekintzailetza 8 urria, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Urriaren 4tik, 8rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?