Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

22 iraila, 2021
“The Future Game-ko gazteek nahi duten etorkizunaren prototipoa egiten dute”

DOT-eko sortze-zuzendaria den Olatz Ibarretxerekin hitz egiten dugu
The future game

Etorkizuna nolakoa izatea nahi duzu? Hau da The Future Gamek belaunaldi gazteei planteatzen dien galdera, gizartean eragin positiboa izateko ekimen berriak sortzera gonbidatuz.

Olatz Ibarretxe DOT
Proiektua elkarlanean egiteko jokoa da, online eta aurrez aurrekoa. Talde bakoitzak Planetarentzat urteak irabazi behar ditu benetako ekintzak martxan jarririk. Bidean zehar ekintzailetza, lidergo eta prospektibari loturiko gaitasunak garatzen dituzte.

Sortu zenetik, plataforma 6 herrialdetara zabaldu da eta berriki hainbat onura jaso ditu: Next Generation Foresight Practitioners Awards 2021 sariketako irabazleetako bat da eta European Social Innovation Competition 2021 lehiaketaren finalerdian dago. Proiektua bultzatu duen DOT taldearen sortze-zuzendaria den Olatz Ibarretxerekin hitz egin dugu.

 

Zer da The Future Game?

Gazteek nahi dituzten etorkizun baikorrak eraikitzeko plataforma da. Etorkizuna eraikitzean gazteek paper garrantzitsua bete behar dute, baina gizarteak ez die ahotsa ematen, etorkizunerako ikuspegiak eraikitzen ditugu berau biziko dutenak kontuan hartu gabe. Honexegatik garrantzitsua da haiei galdetzea zelako etorkizuna nahi duten eta hau lortzeko ideiak garatzen laguntzea.

 

Praktikara eramanda, zertan datza?

Plataformak bi zati nagusi ditu. Lehenik galdera-erantzun fasea dago, etorkizunari lotutako kontuak galdetzen dizkiegula. Zer uste dute existituko dela eta zer desagertuko da? Nola gustatuko litzaieke bizitzea? Zelako ekonomia-eredua egongo dela uste dute? Hausnarketara zuzenduta eta 2050era begira.

Hortik aurrera, 40 eguneko prozesu batean taldekako ekimen edo proiektua garatzen dute. Norbere kabuko ikasketa-prozesua da, baina prozesuan zehar edukiak eta lanabesak eskaintzen dizkiegu, haien ideiak aktibatzen laguntzen dietek adituen laguntzaz. Fase hau mundutan zatituta dago, euren etorkizunerako ikuspegia imajinatzen eta honen araberako prototipoa egiten dutela.

 

Zein zati da jokoa?

Plataforma osoa joko gisa pentsatua dago. Lurrak klima-aldaketa iraultzeko epea duenez, erronka Lurrarentzat urteak irabaztea da. Hau lortzeko, ekintza positiboak egin behar dituzte, eragin sozial eta ingurugirozkoa dutenak, baina betiere taldeka. Elkarlana oso garrantzitsua da, ez du balio norberak egitea; zeure taldearekin egitea lortzen baduzu, bizi-puntu gehiago lortzen dituzu Planetarentzat.

 

Zer motako proiektuak sortu dira The Future Gameren barruan?

Proiektua 2016an hasi zenetik hainbat edizio egin ditugu munduko hainbat lekutan: Oñati, Madril, Mauritania, Somalia… Oso interesgarria da lurralde bakoitzean sortzen diren proiektuak ikustea. Esate baterako, Somalian neska-talde batek soilik emakumeentzako den gimnasioa sortu zuen eta martxan jartzea lortu zuten. Urte honen hasieran The Future Gameren edizio bat egin genuen BBK Kunan eta profil oso desberdineko 30 gaztek partehartu zuten. Hortik maskarak batu eta hauetatik produktu berriak garatzeko sistema bat sortu zen. Honez gain, eragin soziala duen bertako komertzioen aplikazio bat eta mugikortasun murriztua duten pertsonei egokitutako hiri-ortua ere sortu ziren, besteak beste. Oso interesgarria izan zen proiektu guztiak Bizkaian kokatzen zirelako, baina era berean, beste leku batzuetan aplika litezke.

 

Zergatik da zuentzat hain garrantzitsua fokua gazteengan jartzea konponbideak bilatzeko?

Enetzat bi gauza hartu behar dira kontuan. Alde batetik, gazteei nola hitz egiten diegun berrikusi behar dugu, eta nolako etorkizuna uzten ari gatzaizkien ere, batez ere hain zaharkituta dagoen gurea bezalako gizarte batean. Ematen diegun paperari buruz ere hausnartu behar genuke. Erabakiak hartzerakoan, gaur egun andereak edo bestelako kulturetako pertsonak ez egoteak arreta deitzen digu, baina ez gaitu kezkatzen 30 urtetik beherakorik ez egoteak. Gizartearen parte dira eta haiek ere zeresana dutela deritzogu.

Gainera, formakuntza-maila oso altua duten belaunaldi berriak ditugu, oso jakitunak, mundu-ikuspegi handia eta energia handia dutenak. Planetarekiko kontzientzia askoz gehiago dute, genero-berdintasuna bultzatzen dute eta guk geure buruari egiten ez dizkiogun galderak egiten dituzte. Baina aldi berean, euren burua garatzeko biderik ez dute topatzen. Berrikuntza, sormena eta ikuspegirako iturri garrantzitsua dira eta ez ditugu kontuan hartzen.

 

The Future Game etorkizunerako gaitasunak garatzera ere zuzentzen da. Zeintzuk dira?

Norbere lidergoa lantzen dugu euren ahotsa garatzen ikas dezaten, baita prospektiba eta prototipoak egiteari lotutako gaitasunak ere. Gizarte gisa, iraganetik ikastera ohitu gara. Ondo dabilena hartzen dugu, motxilara sartu eta etorkizunari aurre egiteko lanabes bezala erabiltzen dugu. Baina momentu honetan lanabes horiek ez digute balio, mundua erabat aldatu baita.

 

2016an sortu zenetik, proiektua hazi da 6 herrialdetako 14 hiritara iritsi arte, 90 startup baino gehiago sortu direla. Zein erronka dituzue etorkizunari begira?

Gazte-komunitate aktiboa garatzen jarraitu nahi dugu, baina honekin batera, proiektuok hartu eta garatzen lagundu behar duten kideen ekosistema lortzea gustatuko litzaiguke. Beste alde batetik, gure helburua gero eta gazte gehiagorengana iristea da, etorkizun hobea imajinatzeko aukera emanik. Azken honi loturik, laster berri ikusgarria emango dugu Euskadin!

Labean Añana Inauguración
Ekintzailetza 18 urria, 2021
Landa-eremuan berrikuntza sozialeko eta ekintzailetasuneko ekintzak garetzeko gunea: Añanako “Labean espazioa”

Añanako eskualdeak bere premiei berrikuntza sozialaren ikuspegitik heltzeko erreferentziazko...Irakurri gehiago

Wake Up Euskadi Emprendimiento Startups
Ekintzailetza 14 urria, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean. Asteko laburpena: Urriaren 11tik, 15rako astea

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Irakurri gehiago

CleverWind aerogenerador plegable Federico Mendieta
savvy fagor
Ekintzailetza 13 urria, 2021
Savvy Data Systems-ek komertzio eta kolaboraziorako kontratua sinatu du Fagor Automation-ekin

Akordioaren helburua merkatuari makina eta erremintan oinarritutako erabateko konponbide digitala...Irakurri gehiago

FEIS Ainara Basurko Diputación Foral de Bizkaia
Ekintzailetza 12 urria, 2021
FEIS, Bizkaiko ekintzailetza eta giza-inpaktu funtsa

FEIS, (Fondo de Emprendimiento e Impacto Social) Funtsa 2014. urtean sortua izan zen...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?