Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 uztaila, 2021
KRUCE: aholkularitza bat baino askoz gehiago

"Aholkulariak eta salmenten sortzaileak izan aurretik, komertzialak izan ginen..."
Kruce Kruze Alaitx Osa Romu

KRUCE Romu Artechek eta Alaitz Osak osatzen dute. Salmentetan profesionalak diren bi pertsona hauek EUREN LANBIDEA dute pasiotzat, eta HARREMANETAN oinarritutako salmentak bultzatzen dituzte

 

Zerk bultzatu zintuzten KRUCE sortzera?

Inguruko enpresetan urteotan izan dugun esperientzia partekatu eta zabaltzeak motibatu gintuen, enpresei salmenten esparruan lagunduz, emaitza hobeak lor ditzaten.

 

Eta nola egin duzue bideragarri?

Enpresek denbora nahiz baliabide faltagatik garatu ezin dituzten erronka komertzialei aurre egiten lagunduz.

Talde komertzialak errendimendu altuko talde bilakatuz. Honetarako, motibazioa behar da, baita mentalitate irabazlea eta berau emaitzetara bideratzea.

Laburbilduz, enpresei GEHIAGO eta HOBETO saltzea lagunduz.

 

Ekintzaile heldu eta finkatuak zaretela esan genezake.

KRUCE 202ko martxoan (alarma estatua baino aste bi lehenago) sortutako proiektu ekintzailea da.

Romu eta Alaitz pertsona ekintzaile “heldu samarrak” gara, baina ekiteko adin tarte jakin bat ote dago? …

 

Jakina ezetz! Ziur aski, zuen esperientzia eta heldutasunari esker, KRUCE aholkularitza bat baino gehiago da.

Aholkulariak eta salmenten sortzaileak izan aurretik, komertzialak izan ginen.

Hainbat hamarkadako esperientziak eta bizipenak ditugu salmenten munduan; bai herrialde barnean, bai nazioartean.

Arrakasta eta porrot komertzialak geure azalean bizi izana; salmentetan EZEZKOEK eragiten dituzten emozioak ezagutzea; maleta hartu eta herrialde ezezagun batera produktu edota zerbitzu bat pertsona ezezagunei saltzera joatea; ukatuak izatearekiko beldurra, porrotarekiko beldurra, gauza ezezagun orok dakarren beldurra… faktore guzti hauek oso ondo ezagutzen ditugu. Ondorioz, esperientzia zabal honek gure zerbitzuek balio gehigarri oso praktikoa izatea errazten dute.

 

Hesi guzti horiek gainditu izana zeuen burua aurkezteko modurik onena da, zalantza gabe.

KRUCEk salmentetako profesionalei oztopo oro gainditzen laguntzen die, umiltasuna, hurbiltasuna, esperientzia eta umorea direla medio. Baina, batez ere, saltzaile hobeak eta salmentetan lider hobeak izateko ilusioa baliatzen dugu euskal enpresek hazten jarrai dezaten, euren merkatuak mundu osora zabaltzen dituzten bitartean.

 

KRUCEren zerbitzuak hobeto ezagutu ditzakezue haien webgunean: www.kruce.es

Kruce servicios

Ekintzailetza 30 Azaroa, 2021
Eibarko Azitain Industrialdeak 7 modulu ditu eskualdeko proiektu ekintzaileentzat

Azitaingo “Eibargunea” enpresa-haztegia Sprilur-en (Deba Bailarako Industrialdea), Eibarko...Irakurri gehiago

mydigi Mondragon Unibertsitatea
Ekintzailetza 29 Azaroa, 2021
MyDigiCoop: ekintzailetza soziokooperatiboa sustatzea helburu duten ikaskuntza digitalerako bide pertsonalizatuak

Gauza jakina da bizi garen mundua oso azkar ari dela aldatzen. Mundu globalizatu eta digitalizatu...Irakurri gehiago

Einnek, industria-koadro elektrikoen indarra

Einnek enpresa bizkaitarra duela urtebete inguru sortu zen osagai eta ekipo elektriko-elektronikoak...Irakurri gehiago

Wake up Euskadi Emprendimiento
Ekintzailetza 25 Azaroa, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Irakurri gehiago

BIG BILBAO AYUNTAMIENTO UDALA
Bilboko Udalaren 93 diru-laguntza proiektu eta ekimen ekintzaileetarako

Enpresa-ideiak garatzeko edo martxan jartzeko ideiak dituzten pertsonek aukera daukate Bilboko...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?