I+G+B BDIH
Albisteak 28 Azaroa, 2025

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean
-

Material aurreratuak funtsezkoak dira Europako industrien etorkizuneko lehiakortasunerako, eta Europar Batasuneko segurtasun ekonomikoa bermatzeko 10 teknologia kritikoen zerrendan daude. Beste sektore ekonomiko eta teknologiko askoren funtsezko elementu gisa, material aurreratuek aplikazio potentzialak dituzte Europaren etorkizunerako funtsezkoak diren arlo askotan.

2026an, Europako Batzordeak Material Aurreratuen Legea sartuko du, material aurreratuen alderdi guztiak babestuko dituen esparru estrategiko bat ezartzeko, ikerketa eta berrikuntzatik hasi eta diseinu, garapen, fabrikazio, inplementazio eta erabileraraino. Funtsezko gaiak jorratuko ditu, hala nola merkaturatze-epea, ekoizpen-ahalmenaren hedapena, erregulazio-prozesuen arintzea, Europako lehiakortasuna bultzatzea eta ekonomia jasangarriagoa eta zirkularragoa sustatzea.
Europako Batzordeko Material Aurreratuen Teknologia Kontseiluak, IAM-I Elkarteak, Innovative Advanced Materials Initiative elkarteak eta EBk finantzatutako InnoMatSyn proiektuak batera antolatutako ekitaldiak euskal ordezkaritza garrantzitsua izan du, hala nola Mondragon Korporazioa eta Tecnalia eta Tekniker zentro teknologikoak.
Amaia Martínez Murok, SPRIko Teknologia arduradunak, “Material Aurreratuen Espainiako ekosistema: egungo egoera: indargune nagusiak, ahuleziak, oztopoak, etab. Egungo politikak, Espainiako praktika eta finantzaketa-tresna onenak” izeneko mahai-inguruan parte hartu du. Bertan, horien zeharkakotasuna eta azken urteotan Euskadin garatu den I+G+Bko jarduera garrantzitsua erakutsi da, sektore askotako industria-enpresek gidatutako proiektuei lagunduz, hala nola automobilgintza, aeroespaziala, energia, mugikortasun jasangarria edo siderurgia.
Proiektu horiek Hazitek, Fast Track Innobideak edo BDIH Konexio programen laguntza izan dute. Gainera, Elkartek programaren bidez, Euskadiko teknologia-zentroek material berriei buruzko ezagutza sortzea eta material berriak garatzea nabarmendu da. Material eta azalera funtzional eta/edo sentsorizatuetan, material ekojasangarrietan, material hibrido/konposatuetan, errendimendu handiko material eta aleazio metalikoetan edo nanomaterialetan, besteak beste, gaitasuna dute, eta azpiegitura eta ikerketa-ekipamendu handiak dituzte. Halaber, instalazio pilotuak dituzte Euskadiko enpresen eskura, industria-aplikazio ugaritan aurreratutako material berri horien ezaugarriak probatzeko eta baliozkotzeko.

Lotutako albisteak

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

2026–2027  aldirako  Europako  finantzaketa  AA,  zibersegurtasuna  eta  teknologia  digitalen  arloan:  deialdien  gakoak  eta  euskal  industriarentzako  aukerak
18/03/2026 I+G+B

2026–2027 aldirako Europako finantzaketa AA, zibersegurtasuna eta teknologia digitalen arloan: deialdien gakoak eta euskal industriarentzako aukerak

Europak bere politika teknologikoa berriz definitzen du: subiranotasun digitala eta funtsezko teknologien hedapen industriala. Testuinguru horrek aukerak irekitzen dizkio euskal industriari adimen artifizialean, zibersegurtasunean, mikroelektronikan edo konputazio aurreratuan, eta, aldi berean, Europako deialdietan parte hartzeko eskakizun berriak ere ezartzen ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Euskal  osasun-berrikuntzarako  Europako  finantzaketa-aukera  berriak
13/03/2026 I+G+B

Euskal osasun-berrikuntzarako Europako finantzaketa-aukera berriak

Europak azkartu nahi du ikerketa zientifikotik aplikazio klinikoetara eta osasun-sistemetarako irtenbideetara igarotzeko prozesua, eta, horrenbestez, Europako finantzaketa jasotzen duten proiektuen tipologia eta enpresek zein zentro teknologikoek erakutsi behar dituzten gaitasunak birdefinitzen ari da.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.