BIOLAN eta CIC bioGUNE elkarrekin ari dira lanean COVID-19aren diagnostiko azkarrerako test serologiko berri bat merkaturatzeko
Euskal teknologia eta enpresak, pandemiak inposatutako lehentasunei erantzuteko; elkarlan hori CIC bioGUNEk eta BIOLANek gaixotasunak diagnostikatzeko eta osasun arloko beste aplikazio batzuk egiteko hitzartu duten lankidetza-akordio zabalago baten barruan kokatzen da
Euskal enpresek “nahiko baldintza onak” dituzte Covid-19ren fase sozioekonomiko berriari aurre egiteko, Orkestraren aburuz
Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak “Euskadiko enpresen abiapuntua Covid-19aren aurrean: finantza-egoeraren azterketa” deituriko azterketa txostenean adierazten duenez, Euskadiko enpresa-sarea "erresistentzia-fasean" dago, koronabirusaren pandemiaren eta horrek eskaintzan eta eskarian dituen ondorioen alarma-egoera ondoren.
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara
Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera, dronak gai izan daitezen autonomoki hegan egiteko
Bexen Medical enpresa gipuzkoarra Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da
Hain da handia eskaera, non enpresara deitzerakoan ahots batek inportatu dituzten maskara guztiak salduta daudela azaltzen duen, eta fabrikatzen ari direnak konprometituta daudela esaten duen. Bexen Medical Estatuko maskara ekoizle handienetako bat izango da datozen asteetan.
Europako Batzordeak 122 milioi euroko laguntza bat abiarazi du Covid-19ari buruzko presazko ikerketarako
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 11n bukatuko da, eta helburua da emaitza azkarrak lortzea
Euskal unibertsitateek Euskadiko adimen artifizialaren inguruko talentuari bultzada emango diote
Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan. 2020-2021 ikasturtearekin batera, bi gradu espezifiko berri hasiko dira euskal unibertsitate-sisteman -UPV/EHUn eta Deustun-, arlo horretan ardaztutakoak, enpresetan espezialitate hori ezartzen lagunduko duten talentu berriak prestatzeko dagoen premiaren aurrean.
Adimen artifizialez garatutako roboten belaunaldi berriak fabrikazio-prozesuak aldatu ditu ontzigintzan, aeronautikan eta energian
Ideko, fabrikazioaren arloan espezializatutako zentro teknologikoa eta BRTAko kidea, azkenengo hiru urteetan zehar Coroma europar proiektua koordinatu du, ontzigintzan, aeronautikan eta energian aplikazioak dituzten industria-robot adimendunen belaunaldi berri bat garatzeko.
Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du
Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako maskarak produzitzeko ahalmena handitu du ildo berriak zabalduz
Nierbimo proiektuak eraikinen iraultza energetikoa bultzatzen du, ia autosufizienteak izan daitezen
Hiriak eraldatzea jasangarriagoak eta energetikoki arduratsuagoak izan daitezen erronka garrantzitsua da, eta, aldi berean, hiriak osatzen dituzten eraikinekin gauza bera egitea ez da erronka txikia. Hori da Nierbimoren asmoa. Proiektu honen helburua bizileku-eraikinak, industria-eraikinak eta hirugarren sektorerako erabiltzen diren eraikinak eraldatzen laguntzea da, energia kontsumoa ia nulua izateko, energiaren erabilera efizienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin.
Hilean 7 milioi maskara fabrikatuko dituen enpresa berria sortu dute Gipuzkoako lau konpainiak
Wolfratex izeneko ‘joint venture’-a Egile Taldea, Embalan3, Servimasa eta Lazpiurrek osatu dute, denbora errekorrean maskara-makinak ekoizteko egokitu da. Egoitza berria Bergarako Sprilurren jabetza batean kokatuta dago.
Europako Berrikuntza Institutuak 60 milioiko funts bat abiarazi du Covid-19aren krisia arintzera bideratutako proiektu berritzaileentzat
Laguntza horiek espreski zuzenduta daude arlo hauetara: osasuna, klima aldaketa, digitalizazioa, elikadura, energia jasangarria, hiriko mugikortasuna, industria eta lehengaiak
Tecnaliak eta Ibermaticak sistema aitzindari bat garatu dute, pribatutasuna bermatuz Covid-19a duten pertsonen kontaktuak identifikatzeko
Covid-19aren pandemiaren ondorioz, deskonfinamenduak erronka berriak ireki ditu eta, kasu askotan, erronka horien aurrean teknologiak lagundu dezake. Gaixotasuna duten pertsonen arrastoa jarraitzeko hainbat irtenbide egon dira, baina tresna hauek erabiltzaileen pribatutasunarengan dauzkaten eraginaren inguruko zalantzak asko izan dira. Hori dela eta, Tecnaliak eta Ibermaticak sistema aitzindari bat garatu dute, pribatutasuna bermatzen duena eta Euskadiko enpresei lanera itzultzen laguntzeko erabili daitekeena.
Grado Cero: hondeamakinentzako zali eta paletatik Covid-19a prebenitzeko maskaretara
Arabako Grado Cero konpainiak bere jarduera birmoldatu du, makina astunentzako osagaiak fabrikatzetik maskarak fabrikatzera igarotzeko, eta horretarako, zazpi makina erosi ditu Txinan
Jupiterri misio zientifikoa laguntzeko euskal tresna
Misio aeroespazialetan, satelitearen interferentzia magnetikoek, askotan, esperimentu zientifikoak egiteko erabiltzen diren tresnak oztopatzeko arriskua dute. Sener euskal enpresak, bere dibisio aeroespazialetik, magnetometroko masta zabalgarri (boom) bat diseinatu du hori gerta ez dadin.
Virtualwareren errealitate birtualeko teknologia General Electric Hitachiren zentral nuklearren simulazioetan erabiliko da
Virtualware euskal enpresak bere errealitate birtualeko aretoen teknologia erabiliko du General Electric Hitachiren erreaktore nuklearren erregai mugimenduaren simulazioetan.
Irontec enpresak bideokonferentzia eta kolaborazio zerbitzu bat abiarazi du euskaraz
Plataforma doakoa da eta software librean oinarrituta dago
Euskal Zibersegutasunaren ekosistemako startUP-ek BAIKOR begiratzen diote ETORKIZUNAri
Gaur egungo testuinguruan, euskal ekosistemako zibersegurtasun startup-ek berrikuntzan dihardute, beren zerbitzuak arinduz eta sendotuz sektorea indartzen laguntzeko, eta aukeraz beteriko etorkizunari aurrez aurre begira.
Ondoan enpresak espazioak desinfektatzeko jarduera bikoiztu egin du, Covid-19aren ondorioz
Ondoan euskal taldeak azken asteetan eremu desberdinak desinfektatzeko lana bikoiztu du, koronabirusaren osasun larrialdiaren ondorioz.
Ternuak plastiko birziklatuaz egindako jantziak sortu ditu, itsasoan 42 tona hondakin berreskuratu ondoren
Ternua itsasoko zabor kiloak ezkutatzen duen arropa sortzen hasi da, ozeanoak garbitzen laguntzeko asmoarekin.
Gran Hotel Lakua: “Eusten badiogu, eta eusten laguntzen badigute, laster gara berriro lanean”
José Barreira enpresariak zuhurtzia eskatu du ikusirik jendearen irrika lanera itzultzeko osasun berme guztiak bete gabe